Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Donostia

Kantauri Itsasoaren ertzean, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Urumea ibaiaren bokalean kokatuta dago hiria. Donostiak hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Horiek Ulia, Urgul eta Igeldo mendien artean daude. Azken bi mendi horien artean, eta Kontxa eta Ondarreta hondartzen artean Santa Klara uhartea dago.

Ondare edo monumento garrantzitsuei dagokienez, Kursaal Jauregia, Victoria Eugenia Antzokia, Miramar Jauregia eta Eduardo Txillidak egindako burdinezko Haizearen orrazia har daitezke kontutan esaterako.

Donostia bertako gastronomiagatik ere da ezaguna. Bertako sukaldari eta jatetxe entzutetsuak (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) mundu osoan dira ospetsuak. Halaber, Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetan tradizioz zerbitzatzen diren pintxoek ere goi-mailako errekonozimendua lortu dute. Horrez gain, hainbat jai eta jaialdi antolatzen dira urtero: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Kontxako bandera eta San Tomas eguneko feria, besteak beste. Hiriaren zaindariak San Sebastian eta Koruko Andre Maria dira, eta haien jaiegunetan ospatzen dira hiriko jai nagusiak: San Sebastian eguna (Donostiako Danborrada), urtarrilaren 20an, eta Aste Nagusia, abuztuaren 15eko astean.

Donostiako festa ezagunenak Danborrada (urtarrilaren 20an) Aste Nagusia (abuztuaren erdialdean), eta Santo Tomas eguna (abenduaren 21ean) dira. Gipuzkoako hiriburua 2016ko Europako Kultur Hiriburu izango da, Poloniako Wrocław hiriarekin batera.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Ikusi beharrekoa

proposamen bakarra oraingoz
Olatuak Paseo Berrian

Olatuak Paseo Berrian saapmifree erabiltzaileak

Udazkenean olatu handiek ikuskizun polita eskaintzen dute Paseo Berrian. Benetan gomendagarria!

0

Egin zure proposamena!

Jatetxeak

8 proposamen oraingoz Guztiak erakutsi
Garraxi Jatetxe Begetarianoa

Garraxi Jatetxe Begetarianoa eneko erabiltzaileak

Barazkiak gustoko badituzu edo besterik gabe zer edo zer desberdinaz gozatu nahi baduzu nahiko merke aukera ederra. Hori bai, lan pixka bat egin beharko duzu mahaia zuk zeuk prestatu beharko duzu eta!

3

Aratz

Aratz (Webgunea) saapmifree erabiltzaileak

Jatetxe ona,baina batez ere Donostiako bokadilorik onenak, eta merke-merke!Giro euskalduna. Atletico Madrileko ultrek hil zuten Aitor Zabaleta bertako semea zen, eta haren omenez artisten dedikatoria asko.Ostiral eta larunbatetan gazte jende asko afaltzen

3

Arbelaitz Miramon

Arbelaitz Miramon (Webgunea) Joxeanjel erabiltzaileak

Donostiako Miramon teknologi Parkean kokatua. Oso sukaldaritza ona. Zerbitzu guztia euskaraz. Bixita merezi du.

3

Juantxo

Juantxo saapmifree erabiltzaileak

Alde Zaharreko taberna klasikoa. Bertako patata tortilla ezaguna da, eta jende askoko egunetan leporaino beteta egoten da. Giro euskalduna.

2

Narrika Taberna

Narrika Taberna dmz erabiltzaileak

Alde Zaharreko taberna mitikoa, Donostiako bokata onentxuenak nere ustez. Plantxan maisulanez egindako bokatak; Konsti, Bretxa eta Sarriegi (arrautza prejitua urdaiazpiko eta tomate saltxa pikantez,mmmm!). Brabak eta mejilloiak mundialak!!!

1

Egin zure proposamena!

Tabernak

13 proposamen oraingoz Gutxiago erakutsi
Alboka

Alboka saapmifree erabiltzaileak

Donostiako erdialdean dagoen taberna. Bertako giro lasaiak taberna berezia egiten du. Kaña batzuen inguruan lagunekin berriketan egoteko leku paregabea.

6

Rekalde

Rekalde txarlygraffo erabiltzaileak

Taberna barruan edo kanpoan beti giro ona aurkituko dezu... Sukaldean on onak dira: pintxoak, hanburgesak, bokadilloak... eta asteazkenero pintxo-pote euro baten truke! Donostiko alde zaharrera mugituaz gero, Rekaldetik pasatzea ez dezu ahaztu behar.

6

Koh Tao

Koh Tao (Webgunea) andonimutiloa erabiltzaileak

kafe bat leku atsegin batean hartu nahi? ohizko pintxo tabernen alternatiba on bat ezagutzeko gogorik? hori eta askoz ere gehiago topatuko duzu Gipuzkoa plazatik oso gertu dagoen lokal honetan. Anbiente ona, mota guztietako jendea. Ezberdina. Merezi du!

4

Chopper

Chopper saapmifree erabiltzaileak

Amara auzoan, Anoeta ondoan dago. Gaztegiroa egoten den arren, ezaguna da motozale asko ibiltzen delako beren moto 'katxarroekin'. Dekorazioa ere sintonian. Sandwich, hanburgesa eta bokadilo onak izaten dituzte, prezio onean. Kanpoan terraza ere badu.

3

Urgulleko taberna

Urgulleko taberna saapmifree erabiltzaileak

Donostiako lekurik ikusgarrienetako bat. Urgull mendian, goiko zabaldiko erpin batean dauden eskailera batzuetatik jaitsita heltzen da. Eguraldi ona egiten duen egunetan gozatzeko, badia guztia ikus daiteke bertatik. Prezio merkeak eta giro lasaia.

2

Zinema Corner

Zinema Corner mmandarine erabiltzaileak

Groseko Trueba zinema ondoan dagoen taberna da, non mementoan karteleran dauden filmen posterrak eta pelikula mitikoen argazkiak jartzen dituzten. Lehioari pegaturik dagoen sofan pintxoak edota sandwichak jateko toki aparta.

2

Ezkurra

Ezkurra mmandarine erabiltzaileak

Gurasoak eta agian aiton-amonak ere biltzen diren taberna horietakoa, bai, baina tratua, entsaladilla pintxoa eta kroketa izugarriak dituena. Lagunekin afaltzeko oso ongi dago, batez ere prezio nahiko baxuak daudelako.

2

Larra

Larra garateker erabiltzaileak

Ikatz kaleko taberna txiki, baina handia. Pintxo eta bokata eleganteak, handiak eta merkeak, bereziki "goxua" izenekoa. Poteatzeko taberna ona eta parranda botatzeko ezin hobea. Kañak goraino betetzen dituzte

1

Herria taberna

Herria taberna Leiregartzi erabiltzaileak

Ikatz kalean dago eta parranda baino lehen afaltzeko taberna bikaina da. Merkea eta etxeko janaria.(Kroketak oso onak daude)

1

La Mejillonera

La Mejillonera

Donostiako taberna/garagardotegi ezaguna, bertako patata brabak bereziak eta arrakasta handikoak dira. Mejilloiak eta kalamarrak dastatzeko toki paregabea eta merkea. Garagardotegia izanik, sangriak eta litro bateko garagardoak edateko toki merkea.3.6 /

0

Paco Bueno

Paco Bueno boligorria erabiltzaileak

Ganba gabardina pintxoak jateko leku aproposa. Boxeoarekin erlazionatutako dekorazioak tabernari izena ematen dion pertsonarekin du zerikusia. Paco Buenok (Errenteria 1916 - Donostia 1995) mundu erdiko ring-etan borrokatu zuen taberna zabaldu aurretik.

0

Cuélebre Taberna

Cuélebre Taberna (Webgunea) txarlygraffo erabiltzaileak

Terrazan eguzkia hartzen lasai egoteko taberna. Aieteko Munto auzoan kokatua bista politekin. Umeak eramateko leku aproposa bertan txikientzako parkea baitago. Prezio egokiak eta jateko ona, etxeko platerak bereziki.

0

Alaia

Alaia saapmifree erabiltzaileak

Ezaguna da Antigua auzoan, Matia kalean bertan, auzoko tortila pintxorik onenetakoak egiteagatik. Bestelako pintxo eta boileria ere izaten dute. Barnean mahai handiak ere badauzka.

0

Egin zure proposamena!

Parrandarako lekuak

proposamen bakarra oraingoz
Ikatz kalea

Ikatz kalea mmandarine erabiltzaileak

Alde zaharreko Juan de Bilbao kalea, Ikatz bezala ezaguna dena, auzoko bihotzaren zatia diren tabernez josia. Denetariko musika eta edaria giro euskaldunean.

2

Egin zure proposamena!

Kultur guneak

3 proposamen oraingoz
San Telmo

San Telmo (Webgunea) saapmifree erabiltzaileak

Hiriko eraikin zaharrenetakoa eraberrituta, Parte Zaharrean. Erakusketa ezberdinak jartzen dituzten, baina batez ere, erakusketa iraunkorra benetan interesgarria da, Donostiako eta Euskal Herriko historia politiko eta kulturala. Asteartetan doan da

4

Victoria Eugenia antzokia

Victoria Eugenia antzokia mmandarine erabiltzaileak

Aspalditik martxan daraman antzokia da, ederra kanpotik zein barrutik. Duela urte gutxi batzuk berritu zuten eta gaur egun Urumea ibaiko bista aberasten jarraitzen du. Ia beti dago ikusteko zer edo zer: antzerkiak, kontzertuak... Gazteentzako deskontuekin

1

Mogambo Aretoa

Mogambo Aretoa (Webgunea) zapatazar erabiltzaileak

Donostia eta Pasaia artean kokatutako lokal autogestionatu honek astebururo zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Donostia eta inguruetako musika alternatiboan erreferentea da. Giro eta xarma berezia dituen aretoa da eta garagardoa 1ean dute!

0

Egin zure proposamena!

Dendak

2 proposamen oraingoz
Gauze Onak

Gauze Onak boligorria erabiltzaileak

Liburu zaharrak, kartelak, argazkiak... Mota guztietako bitxikeriak aurki daitezke Egiako denda honetan. Eta den-denak modu onean!

3

Mariscos el Puerto

Mariscos el Puerto mmandarine erabiltzaileak

Portuan kokatzen den itsaski denda, prezio nahiko eskuragarriekin. Denetarik daukate: ganbak, kiskillak, karrakelak, nekorak... Gomendioa: kiskilla edo karrakela batzuk hartu eta Urgullen jatea itsasoari begira.

0

Egin zure proposamena!

Inguruan egiteko planak

6 proposamen oraingoz Guztiak erakutsi
Pasaiara Uliatik

Pasaiara Uliatik saapmifree erabiltzaileak

2 ordu inguruko paseo oso polita. Grosetik abiatu, Uliara igo eta bidea garbi markatuta eta garbituta dago. Nahi izanez gero, egin geldialdia Uliako aterpetxean. Pasaiara heltzean, busez edo trenez itzul zaitezke. Gomendagarria benetan, bista zoragarriak!

8

Ibaetako Trinketea

Ibaetako Trinketea (Webgunea) txarlygraffo erabiltzaileak

Prezio egokian instalazio paregabeak: jakuzzia, padel pistak, trinketea, piszina-spa, gimnasioa... eta inportantia ere bertakoak oso jatorrak direla esatea. Kirola egin ondoren porroia zerbezaz betea eskainiko dizute, momentuan munduko gauzarik onena!!!!

3

Irlara egunpasa

Irlara egunpasa mmandarine erabiltzaileak

Goizean goiz Portutik 20 bat minuturo ateratzen den barkuan igo eta eguna Santa Klara irlan pasatzea plan izugarria da, batez ere itsas behera dagoenean eta eguraldi ona egitean. Paisaia ezin ederragoa, edozeinekin disfrutatzekoa.

2

Egia

Egia Maite erabiltzaileak

Bizitza asko daukan auzoa. Kristina Enea parkea, Gasteeszena, Bukowski, jatetxeak (begetarianoak, kreperiak, eguneko menua jateko lekuak...). Familiarekin naiz lagunekin joateko auzo egokia.

1

Pintxo Potea Easo plazan

Pintxo Potea Easo plazan abel erabiltzaileak

Ostegunero Easo plazan jendetza handia biltzen da gero eta arrakasta handiagoa duen "pintxo-pote"-ak deituta. Hainbat tabernak bat egin dute ekimenarekin. 19:00tatik aurrera.

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1180
Biztanleria kopurua: 186.185
GPS koordenadak: 4319′25″N 159′05″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Sebastian Eguna. Urtarrilaren 20a Aste Nagusia. Abuztuaren 15eko astea Santo Tomas. Abenduaren 21a

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta