Euskal Herrian ihes!

Arribe

Arribe Nafarroako ipar-mendebaldeko herria da, Araizko udalerriaren eta Arribe-Atallu kontzejuaren herriburua dena.

Iparraldean Orexa (Tolosaldea), hegoaldean Betelu, mendebaldean Azkarate eta ekialdean Gorriti mugakide ditu.

Bertakoa da Urko Aristi Etb.ko eguraldi gizona.

Hegoaldean Aralarko mendilerroa herriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudelarik: Ttutturre (1282 m.), Hirumugarrieta (1431 m.), Aldaon (1411 m.), Uakorri (1306 m.) eta Balerdi (1197 m.).

Ekialdean berriz Elosta (937 m.), Santa Barbara (853 m.) eta Urkieta (854 m.) mendiak daude.

Bestela, Araxes ibaiak herria zeharkatzen du hegoekialdetik iparmendebaldera, Gipuzkoa aldean Oria ibaian amaituko dena eta Aralar eta inguruko mendietako urak jasotzen dituena.

Jatetxeak

Mikel Deuna. Arribeko "surtidorea"

Mikel Deuna. Arribeko "surtidorea"

Mikel Deuna izena badu ere Surtidorea bezela ezagunagoa da. Arribeko gasolindegiko taberna jatetxea da-eta Glamour haundirik ez izan arren jana mundiala! Kantitate eta kalitate aldetik (postreak binaka. Txerri hankak espezialitatea)

1

Inguruko zenbait herri

Arribe

Informazioa

GPS koordenadak: 43°2′14″N 1°59′6″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Egun handia uztailak 29 bada ere, uztaileko 3. asteburuan ospatzen dira.
Publizitatea Zure publia