Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Arrasate

Debagoiena inguruko herri populatuena da, eta Aramaio, Aretxabaleta, Bergara, Elorrio, eta Oñati ditu mugakide.


Gipuzkoan ezagutzen diren aztarna zaharrenak bertan daude; Lezetxiki haitzuloan esaterako historiaurreko aztarnak aurkitu dira; besteak beste, Neanderthal gizakien hezurrak eta Paleolito Ertaineko zenbait aztarna. Herriak Erdi Aroko hirigunearen egitura eta ezaugarriak ditu, kale-egituraketa pradignatikoa da eta hiriguneak egitura eliptikoa du. 1997ko otsailean Eusko Jaurlaritzak Arrasateko Hirigune Hsitorikoa monument-multzo izendatu zuen.


San Joan jaiak dira herriko festa ezagunenak, ekainaren 23tik 26ra bitartean ospatzen dira, baita Maritxu Kajoi ere urriko lehen ostiralean ospatzen da urtero eta jendea elegante jantzita ateratzen da kalera.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.