Euskal Herrian ihes!

Arantza

Arantza Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Bortzirikoa. Udalerri euskalduna da. Arantza, XIII. mendean sortu zuten Nafarroako erregeek. Ibaiaren indarra aprobetxatzeko asmoarekin, burdinola bat eraiki zen, eta herriko etxe zaharrenen izenak, bertatik datoz

Arantzan aurkitutako lehen giza aztarnak kristo aurreko 2000. urtekoak dira. Hainbat hilobi eta trikuharri aurkitu dira. Garai hartan bizi ziren ehiztari eta artzain moduan aritzen ziren biztanleen froga.

Jatetxeak

Arantzako aterpea

Arantzako aterpea

Herriaren amaieran dago. Eguneko menua izaten dute, asteburuko menu bereziak, kartara... Oso ongi jaten da. Taberna ere badu, eta goiko pisuan aterpea 14 logelarekin. Kanpoan terraza. Giro euskalduna.

1

Inguruko zenbait herri

Arantza
Arantzako udaletxea. Iturria: Wikipedia

Informazioa

Biztanleria kopurua: 641
GPS koordenadak: 43°11′46″N 1°43′33″W
Nola heldu: Herrira heltzeko, N-121-A hartu behar da Sunbilla-Berako norabidean, ondoren Berrizaunera heldutakoan NA-4020 errepidea hartu behar da. Arantzak, Lesaka eta Igantzirekin egiten du muga iparraldean, Goizuetarekin mendebaldean, eta Zubieta eta Iturenekin hegoaldean.
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Abuztuaren 15ean
Publizitatea Zure publia