Euskal Herrian ihes!

Antzuola

Gipuzkoako udalerria (Debagoiena), Deskarga mendatearen magalean, Bergara eta Zumarraga artean dago. 27,72 km²-ko azalera du eta 2008an 2.145 biztanle zituen (antzuolarrak).

1629an Bergaratik banandu zen berrehun urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren. Bestela, 1984an herriko talde batek Aiherra (Nafarroa Beherea) udalerriarekin senidetze harremana finkatu zuen.

Mugak: iparraldean Azkoitia eta Bergara, hegoaldean Oñati eta Legazpi, ekialdean Urretxu eta Zumarraga eta mendebaldean Bergara.

Industria da udalerriko ekonomia jarduera nagusia abeltzaintzaren eta nekazaritzaren gainetik.

Tabernak

Antzuolako Gaztetxia

Antzuolako Gaztetxia

Antzuolako Gazte Asanbladak gestionatzen du eta egunero egoten da irekita 17:00etatik aurrera. Giro goxo eta euskalduna aurki zenezake. Adin guztietakoentzat irekia. Hainbat garagardoren artean, bailaran ekoizitako garagardo bat saltzen da bertan.Bikaina!

1

Gorosti taberna

Gorosti taberna

Ambiente ederrean trago bat artu edo raba batzuk jateko toki egokia, sekulako terrazakin umeak aske utzi eta lasai egoteko

0

Parrandarako lekuak

Antzuolako Gaztetxia

Antzuolako Gaztetxia

Hainbat urtez fundamentuzko lokalik gabe egon ostean, 1012ko Urrian ireki genuen gaztetxea. Egunero egoten da zabalik arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Herriko egun berezien sortzaile nagusia da Gazte Asanblada. Parrandarik handienak gaztetxean izaten dir

1

Kultur guneak

Antzuolako Gaztetxia

Antzuolako Gaztetxia

Antzuolako Gaztetxea Antzuolako Gazte Asanbladak gestionatzen du. Bertan, batez ere gazteentzako aisialdi alternatiboa eskaintzen den arren (hitzaldi, tailer, kontzertu eta abar) heldu eta haurrentzako ekintzak ere antolatzen dira. Leku goxoa da egoteko.

1

Torresoroa

Torresoroa

Herriko kultura eraikinik esanguratsuena da. Udalak antolaturiko aterpeko kultura ekitaldi gehienak (bertso saioak, ipuin kontalariak, kontzertuak, antzerkiak...) bertan egiten dira. Bestalde, Antzuolako Oinarin dantza taldeak entseguetarako darabilki.

0

Ostatuak

Ibarre nekazal etxea

Ibarre nekazal etxea

Antzuolako ibarrean kokaturik dago eta familia batena da. Nekazal aktibitatea mantentzen dute eta inguruan sagasti, baratze, eta ganadu zelaiak dituzte, besteak beste. Euskaldunak dira eta hurbileko harreta eskaintzen dute. Janaria goxoa eta ona da bertan

1

Kanpingak

Herria

Herria

Kanping formalik ez dagoen arren, gauez lo egiteko edozein lekutan (pixkat diskretoa izan dadila) monta zenezake kanping-a, ez dut uste inork arazorik jarriko dizunik! Beraz gazte, badakizu, parranda ostean autoa aparkatuta utzi ta egin lo lasai kanpinean

1

Inguruko zenbait herri

Antzuola

Informazioa

Sorrera urtea: 1629
Biztanleria kopurua: 2100
GPS koordenadak: 43°5′20″N 2°22′52″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Uztaileko hirugarren aste bukaeran
Publizitatea Zure publia