Euskal Herrian ihes!

Altsasu

Arakilgo korridorearen ekialdean dago kokatuta herria. Hegoaldean Urbasa mendia dauka eta herritik gertu daude, Aralar eta Andia mendilerroak  eta Beriain mendia. Herriaren azalera gehienean basoak daude eta baita larrem, baratz eta arboladiak ere.


Monumentu garrantzitsuenen artean daude Altsasuko Intxaurrondo monumentua, Basaluzeko dorrea eta Dorre txikia. Eliza nagusia Jasokundearen eliza da, errenazimendu garaikoa da eta hiru nabe ditu pilareen gainean eta burualde poligonala.


Neolitoko eta Eneolitoko aztarnak eta trikuharriak aurkitu dira udalerrian. Lehen aipamen idatziak XII. mendekoak dira.

Ikusi beharrekoa

Atabo

Atabo

"Paraje eder baten txikizio etengabea" ibilbide tematikoa egin daiteke Altsasun eta inguruan. Ataboko mendixka zena adibidez, bere baitan Neolito aroko aztarna garrantzitsuak gordetzen zituena, egun ia erabat desagertua, L. Echeverriaren harrobi

0

Inguruko zenbait herri

Altsasu
Altsasuko plaza

Informazioa

Biztanleria kopurua: 7.655
GPS koordenadak: 42°53′43″N 2°10′8″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Iraileko gurutzea. Irailaren 13tik 17ra
Publizitatea Zure publia