Euskal Herrian ihes!

Aia

Aia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. Nekazari herri zabala da, 56 km² ditu eta 2.002 biztanle zituen 2011an. Donostiatik 25 km-ra dago. Iparraldealdean Orio eta Zarautz udalerriekin egiten du muga, ekialdean Usurbil, Zizurkil eta Asteasurekin, hego-mendebaldean Errezilekin eta, azkenik, mendebaldean, Zestoarekin. Bihotz formakoa da Aia eta kostalderari irekiune txiki batez lotzen zaio, Txurruka hondartzan.
Pagoeta Parke Naturalaren zatirik handiena Aiako lurraldean kokatzen da. Altzola, Urdaneta eta Etxetaballa auzoetan hain zuzen.
Oriaren itsasadarra delakoan aurkituko dugu non Gipuzkoa osoko padurak eta ibarrak baliotsuenetarikoak daude oraindik. Itsasdar horrek Usurbilen hasten da, bokalea Orion izanda. Natura 2000 sare barruan sartuta dago. Aiako herriak zonalde gutxi batzuk ditu Oria ertzetan.
Iñurritza biotopo babestua izendatu zuten eta biotopo horren zati bat Aiako lurretan kokatzen da. Zarautzekin partekatzen du Aiak naturgune hori, herriko kostaldean dagoena, Laurgain auzoan hain zuzen ere.

Inguruko zenbait herri

Aia

Informazioa

Sorrera urtea: 1563
Biztanleria kopurua: 2.026
GPS koordenadak: 43°14′0″N 2°8′0″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Santa Ageda, San Donato, San Lorentzo eta San Isidro Labrador festak ospatzen dira, otsailaren 4an, abuztuaren 4an, 10ean eta maiatzaren 15ean.
Publizitatea Zure publia