Historia > I. Mundu Gerra

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
I. Mundu Gerra kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

I. Mundu Gerra
Sakonean
250.000 urteko tresnak eta 100 urteko botilak

Ramla (Israel) inguruko aztarnategi batean, Erdi Paleolitoko (duela 250.000 urte inguruko) harrizko hainbat tresnarekin batera, ehunka kristalezko botila aurkitu dituzte.


Iraultza, iraultzaren aurretik

Sobietarren eraginik gabe ezingo litzateke XX. mendea ulertu, ezta gaur egun mundu zabalean gertatzen diren gatazka politiko eta beste egoera sozial ugari ere. Josep Fontana historialariak (Bartzelona, 1931) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan 2016ko urrian emandako hitzaldia itzuli dugu LARRUN honetarako, ederki azaltzen baitu zergatik komeni zaigun Errusiar Iraultza ikastea: orain ditugun arazo askoren aurrean hausnartzeko balio digu 1917ko iraultzaren mendeurrena gogoratzeak. Aldi berean,... [+]


2017-03-26 | Josep Fontana
Errusiar iraultza eta gu

Pompeu Fabra unibertsitateko historiako irakasle emeritua da Josep Fontana Bartzelonan. LARRUN 172. zenbakian egin genion elkarrizketan duzu haren berri zabalago. 2016ko urrian La revolució russa i nosaltres hitzaldia eman zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Errusiako Iraultzaren Mendeurrenaren Komisioak antolatutako jardunaldien barruan. Sin Permiso webgunean argitaratu zuten testua eta haren CC by 3.0 lizentziari esker ekarri dugu euskaraz hona.


Erretzea txarra da gerrarako

Palestina, 1917ko urria. Gerraren hasieran Otomandar Inperioaren esku zegoen herrialdean armada britainiarra aurrera egiten ari zen, baina une horretan Gazan trabatuta zeuden, turkiarren defentsa setatia zela eta. Orduan, britainiar agintari militarrek erabaki zuten egoera desblokeatzeko eta turkiarren lerroak hausteko, gudu nagusia ez zela Gazan egin behar, handik 30 bat kilometrora zegoen Beersheba hirian baizik. Beersheba hartuta, Jerusalemera erraz iritsiko ziren. Baina plan bat behar zuten... [+]


Girl Scouts, MI5en zerbitzura

Lehen Mundu Gerra amaierako desklasifikatutako txosten baten arabera, 1914tik 1918ra 90 girl scoutek Erresuma Batuko Segurtasun Zerbitzuarentzat lanean aritu ziren, informazio sekretua pasatzen. Batez beste, neskatoek astean 50 penny jasotzen zituzten mezulari lanak egitearen truke; MI5eko arduradunek, itxuraz, erabateko konfiantza zuten nerabe haiengan, mezuetako batzuk ahoz pasarazten baitzizkieten.

Txostenaren arabera, gerraren hasieran boy scoutak ere erabili omen zituzten, baina... [+]


2016-09-23 | Kabara filmak
Maitia nun zira?
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal kultur erakundea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetzari esker, Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek, Lehen Mundu Gerra garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketak ikertu dituzte. Audio grabazioen historia eta testuingurua transmititu nahian dokumentala sortu dute.

Dokumentala Euskal Herriko kultur eragile askoren parte hartzeari esker egin da: Odei Barroso, Xabi Etcheverry, Bea Salaberry eta Katixa Dolhare, Edurne... [+]


Ibilgailu korazatu sekretuaren izena

Lehen Mundu Gerran britainiar armadak proiektu sekretua jarri zuen martxan lurreko lehen motordun ibilgailu korazatuak egiteko. Baina batetik bestera eramaten zituzten burdin pieza handiak gordetzea ez zen erraza eta, horregatik, erregai deposituak edo tangak (ingelesez, tank) egiteko xaflak zirela zabaldu zuten, benetako helburua isilpean gordetzeko. Ibilgailu korazatu hari Mark I izen propioa jarri zioten (argazkian) eta gudu zelaian erabili zuten lehena izan zen. Tramankuluaren izen... [+]


2016-02-07 | Santi LeonÚ
Naziek sutan kiskaltzeko bezain bakezale ziren nobelak

Lehen Mundu Gerrak zauri handi bat utzi zuen Alemaniako gizartean, eta tabu bat: porrota. Horren inguruan zenbait “mito” sortu ziren –batez ere, Alemania su zelaian ez, diplomazian traizioz garaitua izan zela zioena–, baina porrot belikoa literaturan saihestu beharreko gaia zen. Gerra ez, ordea. Weimar errepublika gerratik sortu zen, eta, iragan hurbilari edota sistema politiko berriari zentzua eman edo kendu nahian, gerraren gaineko eztabaida eta interpretazioa... [+]


Euskarazko lehen soinuak

Hurrengo lerroetan, fonografoaren sorreratik Lehenengo Mundu Gerrara bitarteko aldian Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo egindako euskarazko grabazioez eta euskal folklorearen grabazio musikalez jardungo dut; alegia, 1877tik 1917ra bitartekoez. Bidean desagertu diren grabazioak aipatu gabe utziko ditut, arreta gaur egun ditugunetan jarriz.


Glaziarrak urtu direnean azaldu dira gerraren miseriak Alpeetan

Italiako Trento eskualdean Lehen Mundu Gerrako arrastoak agerian geratu dira izotzek atzera egitearekin. FICAB zinema jaialdian ikusi ahal izango da kasua, gaur Irunen.