Nazioartea > Amerika > Honduras

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-12-05 | Andoni Mikelarena

Azaroaren 26an presidentea hautatzeko hauteskundeak egin zituzten Hondurasen, baina astebete baina gehiago behar izan dute emaitzak jakinarazteko. Bi hautagaiek jo dute beren burua irabazletzat, eta oposizioak “iruzurra” salatzeko protestara deitu du.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Honduras
Iritziak
Sakonean
Berta Caceresen senideen duintasun irakaspena

Gaurkoa egun bizia eta emozioz betea izan da, gehienbat Universitad Nacional Autonoma de Honduras-en egon garelako, ikasleen borroka hurbiletik ezagutzen jarraitu dugulako eta Berta Cáceresen familiarekin batu garelako. Horretaz gain, AECID (Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo) eta Congreso Nacional Comisión de Derechos Humanos-eko kideak ere ezagutu ditugu.


Herrialde osoko ekintzaileekin solasean

Hirugarren eguna opari bat izan da, goizean aukera paregabea izan dugu hurbiletik entzuteko nazio osoko ekintzaileak. Hamaika sektoretakoak ziren: langile mugimendua, umeentzako eskubideen defentsa, ingurugiroa, adierazpen askatasuna, ikasleak, hezkuntzako irakasleak, giza eskubideen defendatzaileak, nekazari mugimendua, LGTB, emakumeen eskubideen defendatzaileak, erakunde feministak…


Memoria berreskuratzearen garrantzia

Bigarren eguna oso hunkigarria izan zen, gehienbat COFADEH egoitzan egon ginelako. Kronika hortik abiatu dugu.


Komunitatea medikuntza herrikoiaren, elikaduraren eta ingurugiroaren defentsan

Harrera ederra egin ziguten Hondurasen, lehen egunean INEHSCOko kideek euren erakundea eta proiektua zertan datzan azaldu ziguten.


Hondurasera bidaiaren aurrekronika

Hurrengo egunotan, nazioarteko misio batean parte-hartuko dugu Hondurasen, Euskal Herriko beste erakunde batzuekin batera. Bidaia honen helburua jazarpenaren eta mehatxuen biktima izateagatik Euskal Herrian 2016. urtean artatuak izan ziren pertsonen egoera ezagutzea da, baita herrialde horietan gertatzen diren giza eskubideen urraketak eta alor horretan egindako aurrerapausoak tokian bertan aztertzea ere.


2017-07-23 | Xalba Ramirez
Berta Cáceresek borrokatu zuen urtegia gelditu dute

Hondurasen 2016ko martxoan hil zuten Berta Caceres ekintzaile ekologista Agua Zarcako urtegiaren kontrako borrokan aritzeagatik. Orain, makroproiektua gelditzea erabaki dute.


2017-07-13 | Xalba Ramirez
Berta Cáceresek borrokatu zuen urtegia gelditu dute

Hondurasen 2016ko martxoan hil zuten Berta Caceres ekintzaile ekologista Agua Zarcako urtegiaren kontrako borrokan aritzeagatik. Orain, makroproiektua gelditzea erabaki dute.


Berta Caceresen alabari eraso egin diote

Berta Caceres indigenen eskubideen eta ingurumenaren aldeko Hondurasko ekintzaile zenaren alabak eraso egin diotela salatu du. Bertha Zuñiga alaba gazteena COPINH talde ekologistako bozeramaile izendatu berri dute.


Desagerrarazitako hizkuntza pizten hasi dira

El Salvador eta Hondurasko lenkera hizkuntzaren gainean mintzatu zen Alan King (Lancashire, Ingalaterra, 1954) hizkuntzalaria Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean martxoaren 15ean, Hitz Adina Mintzo zikloaren barnean. Aski berezia zaigu lenkeraren egoera, Kingek esandakoaren arabera XX. mendean desagertu baitziren azken hiztunak. Inondik ere, espainiarrek Honduras eta El Salvador zapaldu aurreko talde etnikorik handiena dira lenkak. Gizarte aurreratua zen, Los Naranjos eta Yarumela hirietako... [+]


Berta Cáceres AEBekin lotura duten militarrek hil zutela uste du ikerketa judizialak

Berta Cáceres Hondurasko ekintzailea AEBekin lotura duten inteligentzia militarreko indar bereziek hil zutela uste du ikerketa judizialak. Hala eman du jakitera The Guardian egunkariak, eskuratu dituen filtratutako dokumentu batzuen arabera.