Euskal Herria > Gipuzkoa > Hondarribia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Hondarribia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hondarribia
Sakonean
Hondarribia-The Village Outlet Shopping, EAJk aurrera atera nahi duen astakeria urbanistikoa

40.000 metro koadro, 100 saltoki, 1.000 autorentzako aparkalekua eta urtean 5 milioi bisitari aurreikusten ditu Zaldunbordan (Hondarribia eta Irun artean) egin nahi duten megaproiektu burugabeak.


Hondarribia-The Village Outlet Shopping, EAJk aurrera atera nahi duen astakeria urbanistikoa

40.000 metro koadro, 100 saltoki, 1.000 autorentzako aparkalekua eta urtean 5 milioi bisitari aurreikusten ditu Zaldunbordan (Hondarribia eta Irun artean) egin nahi duten megaproiektu burugabeak: Espainiako Estatuan Bartzelonak eta Madrilek baino ez duten moduko outlet merkataritza-herri bat. Hondarribiko EAJk burutu duen esleipenaren atzean irregulartasunak eta interes ilunak salatu dituzte.


Asturiagako segadan hildako gazteak omenduko dituzte larunbatean Hondarribian

1974ko maiatzaren 20an, Espainiako Guardia Zibilak antolatutako segada batean, Jose Luis Mondragon eta Xabier Roque Mendez gazteak hil zituzten, Hondarribiko Asturiagako hondartzan. Ez zen ikerketarik ez epaiketarik egon. Gertakariak argitara ateratzeko Asturiaga 1974 memoria taldea sortu dute, eta maiatzaren 20an omenaldia egingo dute.


Martxel Mariskalen poemek ez dute musikarik behar

Martxel Mariskalen testuak, ostegun honetan aurkeztu duen Azken zakatzak liburuaren aurretik, kantuen bidez egin dira ezagun.


'Escuadra hacia la muerte': gerra hotz bat, Alfonso Sastreren obratik abiatuta

Alfonso Sastrek 1953an idatzitako Escuadra hacia la muerte testu distopikoa berriz dabil taularik taula Paco Azorinen zuzendaritzapean


Txingudin berpiztu dute errausketaren aurkako mugimendua

Otsailaren 4an Hondarribian egindako manifestazioaren uberan berriro jarri dira abian Bidasoa inguruko zenbait jende eskualde hartan errausketaren aurkako mugimendua berpizteko. Hondarribian larunbateko manifestazioaren leloak biltzen zituen Txingudiko eta Zubietako borrokak: “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan”.


Errauskailuaren kontrako manifestazioa egin dute Hondarribian

Txingudi Bizirik! plataformak eta Errauskailuaren Aurkako Mugimenduak deituta, errausketaren kontrako manifestazioa egin zuten larunbat eguerdian Hondarribian. Hain zuzen, Txingudi Bizirik!ek gidatutako mugimenduak berak lortu zuen bertan eraiki nahi zuten errauskailuaren proiektua atzera botatzea. Zubietan egitekoa dutenerako ere asmo bera adierazi dute.


2017-02-01 | Estitxu Eizagirre
Larunbat honetan erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko manifestazioa Hondarribian

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta duela 12 urte Txingudin eraiki nahi zuten erraustegiaren aurka mobilizatu ziren herritarrek deitu dute. Gonbidapen berezia egin diete orain arte erraustegi proiektua herritik hurbil tokatu eta borroka egin duten taldeei (Arritzeta, Landarbaso, Ereñotzu, Hernani, Urnieta...) eta egun zabortegien aurka ari diren Ormaiztegi, Mutiloa eta Gabiriari: "Borroka berdinean gaude eta elkar lagundu behar dugu".


2017-01-24 | ARGIA
Otsailaren 4an, errausketaren aurkako manifestazioa Hondarribian

Otsailaren 4an Gipuzkoako erraustegiaren aurka manifestazioan protesta egiteko deia zabaldu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hondarribian izango da, eguerdiko 12:30ean Butron pasealekutik abiatuta, lelo honekin: “Errausketarik ez Txingudin ez Zubietan”.


Hiztegi herrikoia osatzeko Facebookideekin blagan

Kapen, blagan, billaba, txotxua hitz arruntak dira Hondarribian. Herriko hitz eta esamoldeak, ohikoak eta ez hain ezagunak, biltzen hasi zen Ketxus Ponce, jolas modura, eta 800 baino gehiago ditu dagoeneko. Facebookeko Honddarbiko hitzak orrialdean osatzen doa Hondarribiko euskararen artxiboa, jendeak sare sozialean bertan egiten dituen ekarpen, ñabardura eta eztabaidek aberastua.