Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan.
Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.
Udalaren eta Behemendi elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Herrian sortutako hondakin organikoaren zati bat Lartzandieta baserrian konpostatzen hasi dira.
Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetu du Bergarako Udalak, aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrelako bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta... [+]
Eguzki Talde Ekologistak Donostiako gaikako hondakinen 2020ko San Marko Mankomunitateko datuak aztertu ditu. Azkenaldian, herritarrak kontzientziatzeko birziklapenaren aldeko kanpainak ugaltzen ari direla dio taldeak, baina “itxurakeria” eta... [+]
Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.
Maiatzaren 4tik, Hernaniko Txantxilla auzo inguruan dabilen edonork eraman dezake janari ontziratua etxera, deus ordaindu gabe. Aski da makinako botoia sakatzea, konpostagarria den ontzian bildutako errazioa hartzeko. Langile eta Aratz ikastetxeetako jangeletan sobratutakoa da... [+]
Hernaniko Udalak janaria xahutzea saihesteko eta hondakin organikoak gutxitzeko Zero zabor hozkailua ekimena jarri du martxan. Txantxila auzo inguruan kalean jarri duten makina gaur bete dute lehen aldiz Aratz eta Langile ikastetxeetako ikasleek: haiek dira jangelan sobratu... [+]