Ingurumena > Hondakinen kudeaketa > Hondakinen kudeaketa Bizkaian

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-05-11 | Miren Osa Galdona

Edukiontzi marroia, materia organikoa jasotzekoa, udalerri osora hedatuko duela iragarri du Bilboko Udalak.  Hainbat auzotan dauden ontzi zaharrak ordezkatu eta orain arte jarri ez den lekuetan berriak jarriko ditu; 1.500 edukiontzi berri guztira. Aurrerapauso pozgarria dela nabarmendu du Ekologistak Martxan erakundeak, baina oraindik egiteko asko dagoela berretsi du.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hondakinen kudeaketa Bizkaian
2017-01-12 | ARGIA
Sutea izan da Zallako Las Lagunas zabortegian

Ostegun goizaldean piztu da sutea eta suhiltzaileek mendean hartu dute. Zabortegiak kutsadura arazo ugari eragin ditu zabaldu zenetik; hainbat urtez bertan pilatu dira Zabalgarbi erraustegiko eskoriak.


2016-10-11 | Unai Brea
EH Bilduk pizgarriak eskatuko ditu Bilbon 5. edukiontzia erabiltzen dutenentzat

Bilboko EH Bilduk iragarri du bosgarren edukiontziaren erabiltzaileentzako zerga-pizgarriak eskatuko dituela datorren Udalbatzan. Neurri horren bidez Bizkaiko hiriburuak dituen hondakin organiko bilketa portzentaje negargarriak hobetzeko asmoa agertu dute.


2016-08-24 | Uriola.eus
'Edalontzien berrerabilpena 2.0' esperientzia pilotua jarri dute martxan Bilboko Konpartsek

Bilboko Konpartsak urrats berri bat eman du edalontzi berrerabilgarriaren ereduan, eta esperientzia pilotu bat abiatu du erabilitako edalontziak jaso eta higienizazio industrialaren bidez, berriz ere hauek saltzeko. Hala, Aste Nagusiaren ingurumen-inpaktua gutxitu nahi da.


2016-07-12 | ARGIA
TMB Arraiz: 100 egun greban lan baldintza duinak eskatzeko

Bilboko hiri-hondakinak tratatzen dituzten 120 langileak egoera prekarioan ari dira zerbitzu publikoa azpikontratatu zenez geroztik. Borroka luze hori argazkien bidez islatu dute Bizkaiko Aldundiaren jauregi aurrean.


Artseniko kutsadura Zabalgarbi ondoan: ondo eta azkar ikertu beharra dago

Zabalgarbi inguruan artsenikoa hirukoiztu egin dela azaldu du Berrian Iñaki Petxarroman kazetariak. Aste bete geroago Fernando Palacios ikerlariak dio erraustegiaren inguruko landarerik eta horiekin bazkatutako animaliarik ez litzatekeela jan behar.


Zabalgarbik ez du jarraitzen eskorien kutsadura kontrolatzeko europar araudia

Errauskailuak ez ditu egin dioxina eta furanoen kontzentrazioa neurtzeko azterketak. Laginak ere modu irregularrean hartu ditu, txosten baten arabera.


2016-04-22 | Estitxu Eizagirre
Gorka Bueno: "Zabalgarbin ezin zaio balorizazioa esan argindarrik sortzen ez duen hondakinen erretzeari"

Gorka Bueno, EHUko irakaslearen esanetan, "Aldundiak primeran daki benetako birziklapen datua %40tik beherakoa dela. Ezinezkoa da 2020rako birziklapen tasa Europak markatutako %50era pasatzea, Zabalgarbik ezinezko egiten duelako".


2016-03-15 | Uriola.eus
Bilbotar gehienek ezingo dute konpostik egin 2016an ere

Bilboko auzo gehienek organikoa banatzeko sistemarik gabe jarraituko dute 2016an. Bilbon sortzen diren etxeko hondakinen %19 bakarrik bidaltzen da birziklatzera.