Zaborrak bizi gaitu

Gainpopulazioa arazo ugari sortzen ari da munduko txoko askotan. Horietako bat da India (1.240 milioi biztanle). Pertsona kopuru erradoi bati, muturreko pobrezia eta hondakinen kudeaketa negargarria gehituz gero, Bhalswa txabolagunea edo ‘slum’aren egoera agertuko zaigu.

El Culebrete zentroaren edukiera hirukoiztu nahi du Nafarroako Gobernuak, Gipuzkoako hondakinak hartzeko

Alegazioak egiteko epea zabalik da, baina proposamenean aldaketarik ez balego, urtean 70.000 tona zabor eramango lituzke Gipuzkoak El Culebretera. Tuterako Udala Gipuzkoako zaborra jasotzearen kontra azaldu da.

Matteo Renziren azken 'oparia' erreferenduma galdu aurretik: 8 erraustegi berri baimendu ditu

Matteo Renzi lehen ministroak gogor jokatu zuen Italiako konstituzioaren erreforman eta galdu, igandeko erreferendumean jasandako porrotarekin. Erreferendumean ezezkoaren alde gogor lan egin dute, beste hainbat elkarte eta mugimendurekin batera, hondakinen errausketaren aurkako taldeek ere. Matteo Renzik gogor egin zuen apustu errauskailuaren lobbyaren defentsarekin, Italiako ekonomia desblokeatzeko aitzakiatan hainbat errauste planta abian jartzea erabakita.

Erraustegiagatik abenduaren 27an Gipuzkoak bereganatuko duen zor publikoa, herriz herri kalkulatua

Donostiako udalak Zubietan erraustegia egiteko hirigintza plana berritu ostean, bideak libre dirudi abenduaren 27an GHKk erabaki dezan zein enpresa multzori kontratatuko dion plantaren eraikuntza eta ustiaketa. Bestela esanda, egun horretan jarriko da indarrean 2051 arte Gipuzkoako gizartea bereganatuko duen zor publikoa.

Gipuzkoako zaborrak Errioxan amaitu dezake tratatu gabe

GHK-k Tuterara garraiatuko dituen 70.000 tona hondakinen %91 berriz mugituko dute, FCCk Arnedon duen zabortegi batean lurperatzeko, Sustrai Erakuntzak jakin duenez.

Kiebra ulertzeko "gida teknikoa" 12 txiotan

GHK SAU kiebra jota egon daitekeela ulertzea ez da erraza datu eta kontabilitate arauk tarteko. Gako batzuk azaldu ditugu Twitter bidez, hemen txioen hari osoa.

Porrot ekonomikoa azaltzen duten datuak

"Txostena egiteko erabili dugun dokumentazioa, GHK-k berak batzarrean onartu dituen diru-kontuak baino ez dira. Hauek irakurri, NIC (gaztelerazko siglak) nazioarteko kontabilitate arauak aplikatu eta erraustegia egiteko atera dituzten pleguak irakurtzea eta oinarrizko matematika aplikatzea (ez dago logaritmorik ez ariketa konplexurik. Batuketa eta kenketa egitea nahikoa da). Oso gauza sinplea da", azaldu du txostenaren egileak.

Edukiontzien eta atez atekoaren arteko diferentzia errefusean ikus daiteke

Zestoako Udalak erabaki du Atez Ateko komunitarioa kendu eta edukiontzi bidezkoa ezartzea. Herritar talde batek, gaikako bilketaren emaitzekin zer gertatuko den kezkatuta, bi sistemak alderatu ditu.

Azpeitiko Lapatx zabortegia behin betiko itxiko da azaroaren 30ean

Urola Erdiko Mankomunitateak eta Azpeitiko Udalak jakinarazi dute Azpeitiako Lapatx zabortegiak bere gaitasuna agortu duela, eta azaroaren 30etik aurrera ez dela bertan zabor gehiago isuriko.

GuraSOSek hondakinen gatazka konpontzeko bide-orria aurkeztu du

Gaia gatazkaren eremutik eta zatiketa politikotik atera eta irtenbide partekatu batez bideratzea proposatu du GuraSOSek. Azaroaren 26an Donostian errausketaren kontra egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin du.

Zaborrekin FCCk Bartzelonan egindako iruzurra agerian: "Kontuan izan, nahastu ezazue errefusarekin"

Bartzelonako bilketan datuak faltsutu zituen 800.000 euro gehiago irabazteko. Konpainiak kudeatzen du Euskal Herriko zaborren zati handi bat eta Gipuzkoako errauskailua egin nahi du.

"Erriberako El Culebretek ezin du jaso Gipuzkoako 75.000 tona zabor"

Nafarroako hondakinen gaia gertutik jarraitzen duen Compañía de las 3 Erres elkarteak gogor salatu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Nafarroako Erriberako Hondakinen Mankomunitateak sinatu duten akordioa.

Mutiloako zabortegiaren inguruko hiru alkateen agerraldi bateratua Goierrin

Birziklatzearen aldeko eta Mutiloako Lurpe zabortegiaren aurkako Goierri BirZirik herri plataformak eta ingurueneko hiru udaletako alkateek agerraldi bateratua egin dute azaroaren 7an Ordiziako plazan, Goierriko bizilagun ugarirekin batera.

Florentziako erraustegi proiektua baliogabe utzi dute epaileek

Azaroaren 9 goizean plazaratutako epaiaz auzitegiek jakinarazi dute baliogabeak direla Florentzian laster eraikitzen hasi behar zuten erraustegiaren baimenak, hori legez eraikitzeko urrats administratiboak zuzen egin ez direlakoan.

Goerri Birzirik plataforma jendaurrean aurkeztuko da astelehenean Ordizian

Astelehenean, azaroak 7, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako plazan aurkeztuko da Mutiloako zabortegi proiektuari aurre egiteko sortu berri den Goierri BirZirik herri plataforma. Irailean jakin zenez, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak Ferrovial multinazionalarekin tratua egin du honek Mutiloan kudeatzen duen Lurpe zabortegira 102.000 tona hiri hondakin nahasi eramateko.

IDOM-ek 2,8 milioi euro kobratuko du Zubietako erraustegiaren aholkularitza teknikoa emateko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldizkari ofizialak irailaren 14an argitaratu zuen erabakia: “Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU. Kontratu formalizazio iragarkia 1. Xedea. a) Kontratu honen xedea, Gipuzkoako hondakinen lurraldearen arloko planean jasotako hiri hondakinen kudeaketarako azpiegiturak eraiki tzeko jabetza ren ingeniari tza ren lagun tza teknikoa zerbi tzua ematea da”.

Zenbait europarlamentarik errausketarako diru-laguntzak ezabatzea eskatu dute

Urriaren 19an, Bioenergiaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunean, Europako Legebiltzarreko zenbait parlamentarik bat egin dute hondakinen errausketari ematen zaizkion diru-laguntzak ezabatzeko eskariarekin. Tartean dago Josu Juaristi, EH Bilduren ordezkaria GUE/NGL taldean.

Iraultza dakar Nafarroako hondakinen planak

Urriaren 26rako itxiko da planari alegazioak jartzeko aukera. Hondakinekiko kultura berria jarri nahi du indarrean Nafarroako Gobernuak datorren hamarkadarako. Hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatu; ezer ez da zabortegira joango tratamendurik izan gabe. Hori guztia, errausketa bazterrean utzita.

Mutiloako zabortegiari aurre egiteko plataforma sortuko dute

Zabortegiak kaltetuko dituen herrietako jendeek bilera egin zuten Ormaiztegin. Gaikako bilketa indartu eta %80ko birziklapen tasa duten udalerrien eredua jarraitu behar dela ondorioztatu dute.

Ostiraletik igandera galdeketa Usurbilen: "Erraustegia egitea nahi al duzu ala ez?"

Erraustegia Erabakia plataformak antolaturik, asteburuan 5.312 usurbildarrek daukate herrian egin nahi dieten erraustegiaz botoa emateko aukera. Boluntarioek banatu dituzte etxe guztietan informazioa eskaintzen duen aldizkaria, gutun azalak eta boto paperak.

Frantziako Brive herrian erraustegi bat itxi nahi dute Atez Atekoa ezarrita

2014ko irailean izan zen Pasaia eta Hernanin Brive-la-Gaillarde (okzitanieraz Briva) hiriko alkateorde Bernard Longpré hondakinen Atez Ateko bilketak nola funtzionatzen duen ezagutzen.

UEUk euskaraz argitaratu du Joan Marc Simonen "Zero Zabor" liburua

2015eko martxoan aurkeztu zuen katalanez eta urte eta erdiren buruan UEUk jarri du eskuragai euskaraz: Joan Marc Simon Zero Waste Europe erakundeko koordinatzailearen “Zero Zabor: Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe“.

Mutiloan egin nahi duten zabortegiaren aurkako bilerara dei egin dute

Datorren astearterako, urriak 18, bilera deitu du herritar talde batek Ormaiztegin. Bertara gerturatzeko eskatu diete gaiarekin interesatuta dauden talde edo norbanako guztiei.

EH Bilduk pizgarriak eskatuko ditu Bilbon 5. edukiontzia erabiltzen dutenentzat

Bilboko EH Bilduk iragarri du bosgarren edukiontziaren erabiltzaileentzako zerga-pizgarriak eskatuko dituela datorren Udalbatzan. Neurri horren bidez Bizkaiko hiriburuak dituen hondakin organiko bilketa portzentaje negargarriak hobetzeko asmoa agertu dute.

Kalparsoro fiskalak itxi egin ditu GHKren Bilduko agintarien kontrako ikerketak

EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsorok behin betiko itxi ditu GHK-ko 2011-2015 epeko agintariei –tartean Ainhoa Intxaurrandieta lehendakaria– irekitako ikerketak. Hala ezagutarazi du eldiario.es hedabide digitalak. Hala ere, Bilduko agintari haiei erantzukizun zibil edo penalik ezin egotzi zaiela erabaki arren, fiskalak Gipuzkoako Aldundiari bidea erakutsi dio ondarean jasandako kalteagatik erreklamazioa aurkezteko.

The incinerator debt: A bad deal for towns of Gipuzkoa

This autumn contract for the first phase of the Zubieta incinerator will be granted by the Gipuzkoa Residues Consortium. And this autumn several town councils will have access to the study drawn up by the Consortium. The project's costs, more than one thousand million Euros, and the demanding conditions set in terms of paying them, will turn the sustainable residue management which those councils have been using until present on its head. Are people prepared to leave a debt like that to their descendants?

Negozio txarra Gipuzkoako herrientzat

Udazken honetan esleituko du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak Zubietako errauskailuaren lehen fasea. Udazken honetan ere, hainbat udalerrik esku artean izango dute partzuergotik ateratzeko azterketa. Proiektuaren kostuak –mila milioi eurotik gora– eta hori pagatzeko ezarriko diren baldintza gogorrek, hankaz gora jarriko dute hondakinen kudeaketa jasangarrirantz udalerri horietan orain arte egindako lana. Herritarrak prest al daude ondorengoei halako zorra uzteko?
Multimedia

2016-06-17  |  Hondakinen kudeaketa

"Erakutsi sortzen duzun zarama eta esango dizut nor zaren"

Zarama gure garaiko ikurra da, Sistemaren eraginkortasunean hutsune bat da; desagerrarazi behar den zerbait. Erakutsi sortzen duzun zarama, eta esango dizut nor zaren. Udalaren datuen arabera, Gasteizen %23 baino ez dugu birziklatzen gaur egun. Azken 6 urteotan aldatu ez den ehunekoa. Zer...

2016-06-06  |  Hondakinen kudeaketa

Kmk 2015: Efficient waste management

Kilometroak is the festival of the Ikastolas (Schools that teach through the medium of Basque) from the province of Gipuzkoa in the Basque Country. Beginning in 1977, the festival takes place on the first Sunday of October, gathering thousands of supporters of the Basque language willing to show...

2016-06-03  |  Hondakinen kudeaketa

Kmk 2015: Jaialdi erraldoietan ere, zero zabor

Ahalegin eta bitartekoak jarriaz, festa handietan ere hondakinen kudeaketa burutsua egin daitekeela erakutsi zuten Usurbilgo Kilometroak'15-eko antolatzaileek: gaikako bilketa, iturriko ura, komun idorrak, edalontzi berrerabilgarriak... Urte osoko lanaren emaitza erakutsi digu Udarregi...

2016-04-28  |  Hondakinen kudeaketa

Errauskailuen aurkako eta Zero Zaborren aldeko ekintzaile Rossano Ercolini

50 errauskailuren eraikuntza geldiaraztea lortu duen Europako Zero Waste mugimenduko ahots garrantzitsuetako bat da Rossano Ercolini. Maiatzaren 7an eta 8an Hernanin eta Zubietan izango da. (bideoa ingelesez da, euskaraz ikusteko sakatu Youtubeko azpitituluen botoia).

2015-09-02  |  Hondakinen kudeaketa

Bizimodu jasangarriagoaren alde Donostiako jaietan

Jaiaren bidez bizimodu jasangarriago baten aldeko aldarria egiten dute geroz eta herri gehiagotan. Donostiako Aste Nagusi Piratan egindako saiakera jaso dute bideo honetan.

2015-08-05  |  Hondakinen kudeaketa

Loreki kooperatiba biomasa ekoizle

Loreki Itsasuko enpresa bat da, biomasaren balioztapenean eta tokiko lorezaintza ekoizpenen hornikuntzan espezializatua. Biomasa proiektuaren arduradunarekin hitz egin dugu, Artzai Mendiboure, Landesetako Hastingues biomasa plataformaren estreinaldian.

2015-06-25  |  Hondakinen kudeaketa

Zero Waste in Gipuzkoa

The province of Gipuzkoa, in Spanish Basque Country, has managed to almost double their recycling rates in 4 years. In 2011 they struggled to meet EU targets and now they are above the 2020’s goals and intend to keep improving.

2015-06-16  |  Hondakinen kudeaketa

Errauskailua eta porlan enpresen interesak

Errausketaren atzean dauden interes ekonomikoei buruzko lana. Eraikuntza arloko lau enpresa handienen artean banatzen da pastela: hondakinen bilketa, tratamendua, errauskailuen eraikuntza eta errauskailuen kudeaketa beraiek egiten dituzte.

2015-05-12  |  Hondakinen kudeaketa

Hondakinen kudeaketa #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-05  |  Hondakinen kudeaketa

Nola lortu kalitatezko konposta?

Bideo honen bitartez konposta era egokian nola egin eta kalitatezko konposta lortzen ikasiko duzu, bai bakarrik, bai taldean.

2014-06-11  |  Hondakinen kudeaketa

Zero Zabor eskola

Zero Zabor tailerrak Ibarrako (Gipuzkoa) Uzturpe ikastolan. Bideoaren egilea: Sortu Media

2013-12-09  |  Hondakinen kudeaketa

Konpostatzea Gipuzkoan (auto eta auzo-konposta)

Urriaren 24an “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak” ekitaldiaren barruan “Konpost Egunak” izeneko mahai-ingurua burutu zen Hernanin. Herritarrek bai familiaka eta bai auzo-lanean burutzen duten jarduera honen zenbait atal tekniko jorratzen aritu ziren han...

2013-05-31  |  Hondakinen kudeaketa

Aitor Karasatorre

Lau hilabatez karabana batean Europan barrena ibili zen Aitor Karasatorre (Etxarri Aranatz, 1972), energia berriztagarrien inguruko proiektuak ezagutzen. Esperientzia horren ondorio da Arbizuko Eko Kanpina. Egun, Bilduko zinegotzia da Etxarri Aranatzen eta Sakanako Mankomunitateko lehendakaria....

2013-04-11  |  Hondakinen kudeaketa

Errausketaren atzean dauden interesak

Bideo honetan, hiri hondakinen errausketaren atzean dauden interes ekonomikoak azaltzen dira Errausketari ateak ixten dokumentaletik hartutako irudietan oinarrituta. Egilea: Debagoiena Zero Zabor

2012-12-21  |  Hondakinen kudeaketa

Orkestra birziklatua

Imajinazioa eta esku trebeak baino ez dira behar orkestra oso bat sortzeko.

2012-12-11  |  Hondakinen kudeaketa

Konpostajea - "Gaurkoa nola, biharkoa hala"

Urola Erdiko Mankomunitateak "Gaurkoa nola, biharkoa hala" lelopean abian jarritako kanpainaren baitan ekoitzitako bideoa da hau. Eskualdean auzo-konposta, auto-konposta eta bermi-konposta egitera biztanleak animatzeko kanpaina da. Bideoan, eskualdeko hainbat biztanle ageri dira...

2012-06-15  |  Hondakinen kudeaketa

Auzokonposta

Autokonposta egitea da hondakin organikoak tratatzeko era merke, ekologiko eta osasuntsuena. Usurbilen jada 80 familia dira komunitatean konpost kolektiboa sortzen ari direnak. Gai honen inguruko erreportajea irakurgai da 2322 zenbakian

2012-04-20  |  Hondakinen kudeaketa

Errausketari ateak ixten

"Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia,...

2012-03-31  |  Hondakinen kudeaketa

Hartu nahi dut arnas

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatutako dantza erraldoia, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren inguruan moratoria eskatzeko.

2012-03-16  |  Hondakinen kudeaketa

Toilet Jauna

Kaka ongi kudeatzen baduzu ongarri izan daiteke baina ez baduzu ongi kudeatzen, hil egin zaitzake. Toilet Jauna "pertsona bat komun bat" leloa mundu osoan egi bihurtu dadin ari da lanean. Izan ere, munduko biztanleen %40k ez baitu oraindik komunik.  

2012-01-27  |  Hondakinen kudeaketa

Etorkizuna erraustuz

Olaztiko Cementos Portland Valderribas enpresak hondakinak erraustu nahi ditu, eta horrek alarmak piztu ditu Sakana, Goierri, Ameskoa, Lizarraldea eta Arabako Lautadan. Aditu ezberdinei egindako elkarrizketen bidez, dokumental honetan aktibitate honek pertsonen osasunarengan eta ingurunean duen...

2011-11-09  |  Hondakinen kudeaketa

Herentzian marroia

Oñatiko laburmetrai rallyan aurkeztutako lana. @ZZ taldeak egina.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys