Gizartea > Sexualitatea > Homofobia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Homofobia
Sakonean
2017-04-04 | ARGIA
Bigarren eraso homofobo baten berri eman du Nafarroako LGTB mugimenduak

Asteburuan Iruñean gutxienez bi eraso homofobo izan dira. Instituzioek gertakariak gaitzetsi dituzte eta Raul Lopez Kattalingorri LGTB elkarteko kideak “hitzetatik ekintzetara” pasatzeko eskatu die.


"Arrazakeria jasan dugunok lideratu behar dugu borroka hau, ez ezkerreko zuriek"

Unibertsitatera bidean zihoala beltza izateagatik poliziak identifikatuarazi zuenean erabaki zuen aktibista bihurtzea. Garai nahasiotan, faxistak txoriburutzat hartu eta gutxietsi izana akatsa dela uste du, eta eskuinaren zartakoei erantzuten aritzea baino, herritarrak benetan kontzientziatzea lortuko duen diskurtso propioa garatzea dela bidea.


Lekuko pasiboak konplizeak gara

Denok egin dugu noizbait: whatsapp taldean idatzi duten txiste iraingarriaren aurrean isildu, edo bulegoan lankideak egin duen etorkinei buruzko aipamen txatxua erantzunik gabe utzi, parrandan tabernan neskari ipurdia ukitu diotela ikusi eta beste aldera begiratu...


"Begira zer gertatu zaizun zuri, imajinatu futbolariok armairutik aterako bagina!"

"Normala da futbol jokalariak armairutik ez ateratzea. Begira zer gertatu zaizun zuri, imajinatu guri zer gertatuko litzaigukeen!". Adierazpenek piztu duten eztabaidatik harago, Espainiako Liga jokatzen hasi zenetik izandako 15.000 futbolarietatik nolatan ez da gayrik agertu? Gako batzuk, segidan.


Musuka ari ziren bi emakume Gasteizko taberna batetik kanporatu zituztela salatu dute

Gasteizko mugimendu transmaricabollo eta feministak eman du eraso lesbofoboaren berri. Azaldu du ez dela lehen aldia halakorik gertatzen dena eta hori salatzeko manifestazioa deitu dute gaur.


Berlingo kaleetan faxismoari aurre egiten dion 70 urteko aktibista

Graffitiak eta aktibismoa gazteen kontua direla? Irmela Mensah-Schramm emakume berlindarrak 70 urte ditu eta hiru hamarkada daramatza paretetako mezu homofobo, antisemita, arrazista eta naziak, gorroto mezuak oro har, ezabatzen edo mezu baikorrengatik ordezkatzen. Epaitegietatik pasa berri da.


Kanpaina homofoboari kontrakanpaina indartsuagoarekin erantzun diote

El Corte Inglés-en iragarki batean bi seme dituen bikote homosexuala agertzea “manipulatzea” dela iruditu zaio Hazte Oír plataforma atzerakoiari, “ahazten dutelako familia naturala aita batek eta ama batek osatutakoa dela”.


"Zoritxarrez, agian hau ez da izango gay naizelako emango didaten azken jipoia"

"Azken urte honetan, mutilak gustuko izateagatik irain (gehiegi) nozitu ditut, eta neurri batean jasangarriak izan dira, baina hala ere oso mingarriak. Bart gertatu zitzaidanak imajina nezakeena gainditu zuen". Eraso homofobo bortitza jasan duen mutil batek sare sozialetan kontatu eta salatu du bizitakoa.


Hande Kader ekintzaile transexuala hil dute Istanbulen

Turkiako hiriburuko kaleetan agertu da gorpua, erreta eta mutilaturik. 2008tik homofobiarekin eta transfobiarekin loturiko 1.993 hilketa izan dira Turkian, Bianet berri agentziaren arabera. Ez dira bi aste igaro Istanbulen Siriatik zetorren Muhammed Wisam Sankari errefuxiatu gay-a hil zutenetik.