Piztu Ezazu Argia 970x90

Urquijok lanean segitzen du

Oraingoan Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo Udalak salatu ditu, udaleko aktak euskaraz egiteagatik. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeagatik salatu du berriz, Zeraingo Udala, eta gauza bera gertatu zitzaion Berastegiko Udalari. Astebete lehenago...

Alarmarik ez, baina adi

Ez omen dago aztoratzeko arrazoirik, baina arreta galtzerik ere ez. Herri euskaldunenetan ere gaztelania bere bidea egiten ari da. Gipuzkoako Tolosaldeko Asteasu, Alegia, Amezketa eta Berastegi dira horren adibide. Alegiako nondik norakoez aritu zaigu Mikel Artola herritar hizkuntzalaria.

Ospitaleetan euskara bultzatzeko hitzarmena

Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Kostaldeko Ospitaleek egin dute hitzarmena, hiru urterako balioko duena. EEPk lehenengo urtean 3.000 euroko diru-laguntza eskainiko die, bigarrengoan 2.000 eurokoa, eta hirugarrengoan 1.000 eurokoa. Ospitaleetan, besteak beste Baionakoan eta Donibane...

Beste zazpi udal auzitara Espainiako gobernuak, aktak euskaraz bidaltzeagatik

Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo udalak auzitara eramango ditu Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok, aktak euskaraz bidaltzeagatik, UEMAk salatu duenez.

Erresonantziak gaztelaniaz

Zumarragako ospitalean erresonantzia unitatea abenduaren 9an abiatu zen. Erresonantzia zerbitzuak Osatek-ek kudeatzen ditu EAEn eta proben txostenak gaztelaniaz egiten dira. Zerbitzu berria abiatuko zela jakinda, UEMAk eta Goierri-Urola Garaiko beste hainbat udalek txostenak euskaraz egitea eskatu...

Lanpostu publiko elebakarrak eremu euskaldunean

Zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko oztopoek buruhauste ugari eragiten dizkiete Nafarroako herritar, eragile eta udalerri askori. Artifizialki sortutako muga linguistikoaren legeak arautzen duenez zonalde euskalduneko herritarrek eremu publikoan euskaraz aritzeko eskubide osoa dute. Halere, zenbait sektoretako langileei ez zaie bertako hizkuntza jakitea eskatzen eta herritarrak gaztelaniara jotzera behartuta daude. Osasungintzan eta liburutegien sarean ematen dira urraketa horietako asko.

Ume nafarren marrazkiak ez dira euskaraz mintzatzen

Nafarroan ETB1 sare analogikoan baino ezin da ikusi. ETB3, horrela ere ez. Arazoa ez da nolanahikoa, azken urteetan hirugarren katean pilatu baititu euskal telebistak haurrentzako eduki gehienak. Imitazioa funtsezko elementua da umeen heziketa prozesuan; marrazkiak, orain, gaztelaniaz imitatzen dituzte.

Udal aktak euskaraz egitea legezkoa da Jaurlaritzak gogoratu duenez

Udaletako aktak euskaraz egitea legezkoa da. Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak Herri Aginteen arteko Koordinazioarako Batzordean (HAKOBA).

Urquijok helegiteak jarri dizkie UEMAko hainbat udalerriri, aktak euskaraz bidaltzeagatik

Udalerri euskaldunen mankomunitateak (UEMA) salatu duenez, Carlos Urquijo EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak helegiteak jarri dizkie hainbat udalerriri aktak euskaraz bidaltzeagatik. Oraingoan sei udal bidali nahi ditu auzitara: Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondo.

Euskal hedabideen diru-laguntzak: egoera desblokeatzeko proposamena egin die Hekimenek alderdiei

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak proposamen zehatza egin die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei: datorren urteko aurrekontuetan milioi bat gehiago bideratu dezatela euskarazko hedabideentzat.

"Eta orain gaztelaniaz, mesedez"

“Euskal Irrati Telebistak ez du inor derrigortzen nahi ez duen hizkuntzan hitz egitera, euskarazko hitzak lortzearren” (Irrati eta telebistarako eskuliburua. EiTB, 2012). Zer gertatzen da, baina, adierazpenak euskaraz egiten direnean? Kazetaria derrigortuta ote dago gaztelaniaz ere jasotzera adierazpenok? Euskal Telebistak gaztelaniazko katea sortzeko erabakia hartu zuenetik horixe izan da jokamoldea, inon jasota ez badator ere.  

EH Bilduk eta EAJk ere Zumarragako erresonantzia unitate euskalduna eskatu dute

Zumarragako ospitalean erresonantzia unitate berria abian jartzekoa zen abenduaren 9an. Betiko urratsak egiten badira erresonantzien txostenak gaztelaniaz baino ez dira egongo, eta litekeena da langileak euskaldunak ez izatea. Aitor Montes medikuak euskarazko txostenak lortzeko abiatutako borroka...

Gaztelaniazkoei %97, euskarazkoei %3

Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal Autonomia Erkidegoan, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hainbat publizitate eta informazio ekintza mota bideratzen dituzte hedabideetara, hala nola, kanpainak, iragarki ofizialak eta babesak. 2013an, Eusko Jaurlaritzak 4.782.184 euro erabili zituen hedabideetan eta bestelako euskarrietan kontratazioak egiteko (euskarazko hedabideak sustatzeko erabili zuen diru-laguntzaren pare: 4.875.000). Publizitate horren diru kopuruaren %2,96 bideratu zuen euskarazko hedabideetara.

[Dokumentua] Hekimenen agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Hasteko eta behin, eskerrik asko Legebiltzarrari, Hekimen euskal hedabideen elkarteari foro honetan parte hartzeko aukera emateagatik, eta bereziki EH Bilduko taldeari, horretarako gonbitea egiteagatik.

"Euskaltzaleok, erresistentzian maisu eta nagusitzen kale"

Euskaraz konplexurik gabe eta harrotasunez hitz egitea eta mito zaharrek barnean gordetzen duten ideologia eguneratzea proposatzen digun antropologo euskaltzale kritikoa da Hartsuaga.

Euskal hedabideek "hausnarketa estrategikoa" eskatu diote Jaurlaritzari

Hekimen euskal hedabideen elkarteko ordezkariak asteazkenean bildu dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzarekin. "Diru laguntza politika egoki bat" eskatu diote, besteren artean.

Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu dituzte euskarazko hedabideentzako diru laguntzak

Eusko Jaurlaritzak irismenean oinarritutako diru laguntza banaketa berria defendatu du, nahiz eta “zer hobetua” dagoela aitortu. Eusko Legebiltzarrean egin dute agerraldia Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Hezkuntza Sailburu Cristina Uriartek. Uriartek adierazi du “pozik eta harro” dagoela hedabideei emandako diru-laguntzekin.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak hedabideentzat: albiste eta iritzi bilduma

Argia “‘Berria’-rentzat diru-laguntza %14 murriztu du Jaurlaritzak” (2014-10-21) “ARGIAren Interneteko guneak %20 gutxiago jaso du Jaurlaritzaren diru laguntzetan” (2014-10-22) Berria “Diru laguntzez eginiko banaketa babestu du Jaurlaritzak”...

Euskararen Agenda Estrategikoa aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak legealdi honetarako (2013-2016) iragarritako hamalau Plan Estrategikoetatik bat da Euskararen Agenda Estrategikoa. Legealdiaren ia erdira iritsi garenean, Legebiltzarrean aurkeztu dute. Hamahiru lan-ildo, 34 ekimen eta 168 ekintza zehaztuta daude. Ez da hutsetik egindako...

300.000 hiztun irabazi ditu euskarak hiru hamarkadatan, Jaurlaritzaren arabera

Azken 30 urteetan euskarak 300.000 hiztun irabazi ditu, horietatik 100.000 euskaltegietako helduen alfabetatzeari esker. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eman du datuen berri, asteazkenean egindako 'Poziktibity' kanpainako hirugarren bideoaren aurkezpenean, Bilboko Bizkaia Aretoan.

Utzi euskara politikakerietatik salbu!

Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Jokin Azkuek Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariari erantzun dio, ARGIAn egindako elkarrizketan esandakoen harira.

Euskara "politikakerietatik salbu" uzteko eskatu dio Jaurlaritzak Gipuzkoako Aldundiari

Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Jokin Azkuek Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariari erantzun dio, ARGIAn egindako elkarrizketan esandakoen harira.

"Herritarren subkontzientean dago administrazioak ez duela euskaraz funtzionatzen"

Zigor Etxeburuak (Donostia, 1970) 2011n, legealdia hasi zenean, erronka bati heldu zion: 2015ean Foru Aldundiak zerbitzu guztiak euskaraz eskainiko zituen. Badaki ez dela hala izango. Dena dela, ez du etsitzeko asmorik, argi dauka administrazioak euskararen normalizazioan herritarrentzako eredu izan behar duela.

Ertzaintzak lehen aldiz Euskararen Erabilera Plana izango du

2015ean abiatuko du plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta 2019ra arte iraungo du. Helburu nagusia euskal herritarrei zerbitzu elebiduna eskaintzea da. Xedea lortzeko hainbat neurri aurreikusi ditu Segurtasun Sailak: euskalduntzeko urteko aurrekontua handiagotzea (2015ean bikoiztea nahi...

Euskara justizian, aurrerapauso nabarmenik ez 35 urtean

35 urteko koofizialtasunaren ostean, euskararen egoera ez da normalizatu arlo judizialean. Soilik hogei bat epaile eta magistratu, eta beste hainbeste fiskal eta idazkari judizial dira elebidunak. Gutxiegi EAEko 150 bat epaitegietara hurbiltzen diren herritar euskaldunei erantzuteko.

Uztaritzeko herriko etxea epaitegietarako bidean da euskara ofizial izendatzeagatik

uskara, gure herriko eta lurralde honi (Euskal Herria) izena ematen dion hizkuntza dela, baina euskaldunen hizkuntza eskubideak, gaur arte, ezagupen ofizialik gabe daudela kontuan harturik, Herriko biltzarrak azalpena entzun eta eztabaidatu ondoren, euskara herriko hizkuntza ofiziala izendatzen...

Estatuak euskararekiko erakutsi duen jarrera salatuko dute astelehenean Uztaritzen

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak egin dute deialdia. Uztailaren 14an, 18:00etan, Uztaritzeko Herriko Etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute. Herriko Etxeak euskara hizkuntza ofizial izendatu du eta suprefetak, egun berean, erabakiaren aurka hitz egin zuen.

Etxean euskarazko filmak ikustea merkeago aterako zaie donostiarrei

Euskarazko pelikulak etxean eta merke ikustea posible izango da Donostian, “Etxean ere zinema euskaraz” ekimenari esker. Udalak, Zinemaldiak eta Euskalbideo bideo klubak jarri dute proiektua martxan, eta eskaintzak abenduaren 31ra arte iraungo du.

Nafarroako lanpostu publikoetan euskara gutxiesten jarraituko da

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du, PPren eta UPNren bozkei esker, lanpostu publikoetan euskarak atzerriko hizkuntzak baino balio gutxiago ez izatea eskatzen zuen mozioa. Bilduk, Aralarrek eta I-Ek aurkeztu dute mozioa. Geroa Baik alde bozkatu du eta PSN abstenitu egin da.
Multimedia

2014-11-19  |  Hizkuntza politika

Patxi Baztarrika Ahoan Bilorik Gabe

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika.

2014-11-07  |  Hizkuntza politika

Euskara, ospela eta egutera

Euskal Memoria Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekoizturiko bideoa. Hizkuntza zapalkuntza eta euskararen kateari eusteko mugimendu herritar zabala ditu ardatz.

2014-07-15  |  Hizkuntza politika

Atzera begira, aurrera egiteko

Unai Iturriagak jarritako puntuei erantzun die Lorea Agirrek, eta besteak beste, hizkuntza ekologia, euskaldun izatearen kontzientzia, justizia soziala, minorizazioaren ajeak edota identitatea izan dituzte hizpide. Euskara normalizatzeko edo euskararen gune hegemoniko berriak sortzeko aukerez...

2014-06-05  |  Hizkuntza politika

Euskaraz gara Zarautzen

Ekainaren 14an Tolosan Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko dutela eta, hainbat eragilek, taldek eta langilek parte hartu dute bideoan, Zarautz euskaraz bizi den herri bat dela irudikatzeko.

2013-12-09  |  Hizkuntza politika

Hizkuntza eta burujabetza

Biltzar Nazional Katalanaren deialdiari erantzunez ehunka mila kataluniarrek burujabetzarako bidea irudikatu zuten giza-kate baten bidez 2013ko irailaren 11ko Diadan. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) bertan izan zen eta galdera bat luzatu zien katalan zein euskaldunei: zein paper jokatzen du...

2013-05-23  |  Hizkuntza politika

Norberaren herrian eskubide osoz

Murgiako eskolan ezin da D ereduan ikasi. Ikasleek D ereduan ikasi ahal izateko egunero 14 kilometro egin behar dituzte Izarraraino. Egoeraren berri ematen duen bideo laburra egin du Behatokiak: "Norberaren herrian eskubide osoz".

2012-10-12  |  Hizkuntza politika

Duintasun bideak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egindako lan honetan Nafarroan euskaraz ikasteko dauden zailtasunak jaso dituzte, legean aldaketa proposatzearekin batera.

2012-10-04  |  Hizkuntza politika

Euskara ezagutzeko eskubidea

2003ko azaroaren 27an Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak antolatutako mahai-ingurua, Zutik alderdiak Barakaldon zuen egoitzan. Ondorengo lagunek parte hartu zuten:  - Gabi Basañez, EHE taldeko kidea  - Igor Arroyo Euskal Herriak bere Eskola taldeko kidea  - Zigor...

2012-07-12  |  Hizkuntza politika

Euskararen kontrako diskurtsoa neutralizatzeaz

Soziolinguistika Klusterrak laugarren urtez antolatuta, Euskal Soziolinguistika Jardunaldien baitan, J.C. Etxegoien “Xamar” elkarrizketatu zuen Belen Uranga klusterreko kideak. Bertan Xamarrek, ohi duen estilo bizi eta zorrotzean hainbat kontu azpimarratu zituen. Besteak beste:...

2012-03-08  |  Hizkuntza politika

Eta Zumaian, bagara?

Jon Maia, Josu Waliño, Belen Uranga eta Markel Peñalba "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloaren barruan antolatutako mahai-inguruan. Irudiak: Zumaiako Euskara Zerbitzua, eta bideogilea: Baleike.

2012-03-01  |  Hizkuntza politika

Norabideari begiratu batzuk

Jon Sarasuak "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloaren barruan eman zuen hitzaldia Zumaian, 2012ko otsailaren 15ean. "Norabideari begiratu batzuk" hitzaldiko Irudiak: Zumaiako Euskara Zerbitzua, bideogilea: Baleike.

2011-12-15  |  Hizkuntza politika

Vascuencearen legea 25 urtez

2011ko abenduaren 15ean Vascuencearen legeak 25 urte: urte gehiegi euskararen normalizazioa galerazten, urte gehiegi nafarren hizkuntza-eskubideak urratzen... baina, hala ere, ezin izan dute herritarren euskaraz bizitzeko nahia makurrarazi. Aitzitik, nahi hori inoiz baino indartsuagoa da...

2011-10-14  |  Hizkuntza politika

18 urtez hizkuntza-eskubiderik gabe Osakidetzan

Ordiziako herritar baten seme-alabek 18 urtez izan dituzte haien hizkuntza-eskubideak urraturik Osakidetzan. Izan ere, denbora horretan guztian Osakidetzak ez du euskarazko asistentzia iraunkorki bermatu. Iturria: Hizkuntz Eskubideen Behatokia

2011-09-01  |  Hizkuntza politika

Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk

Euskararen berreskuratzea azaltzeko egiten hasitako ikerketa eta sintesi lanaren lehen emaitza da. Azken hamarkadetako esperientzia era didaktikoan jaso da, argazki orokor bat eginez, batez ere munduko beste hizkuntza gutxitudun komunitateei begira.   Egilea: Garabide Gidoia: Jon...

2011-05-04  |  Hizkuntza politika

Euskara gaixo dago Osakidetzan

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egindako dokumental honetan euskarak osasungintzan duen lekua aztertzen da. Duintasun bidean, euskara gaixo dago Osakidetzan dokumentala, elkarrizketetan oinarrituta dago.

2011-04-05  |  Hizkuntza politika

Trebi˝u eta euskara

Apirilaren 7an, hasiera emango zaio Korrikari, Trebiñutik Donostiara. Goazen Arabako erdiguneko enklabera, Trebiñuko Konderrira eta Argantzunera, Roberto Gonzalez de Viñaspre herritarra lagun harturik.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys