Gizartea > Osasuna > Hiperaktibitatea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hiperaktibitatea
Sakonean
Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak
Aise erabiltzen dugu hitza: “Ume hau hiperaktiboa da”. Eta aise sinesten dugu hala dela: diagnostiko okerrak egiten dira maiz, eta haur asko dago medikatuta, beharrik gabe. Zer da eta zer ez da hiperaktibitatea? Zein ondorio dauzka?

2009-03-15 | Jabier Agirre
Hiperaktibitatea (ondo) ulertzeko
Sekula ez da egon gaur adina hiperaktibitate kasu umeen artean. Hala dirudi, gure inguruko eskola eta ikastoletatik datozen albisteei erreparatzen badiegu bederen. Horregatik, helduek esfortzu bat egin beharra daukagu, umeen lekuan jarri eta arazoari beste ikuspegi batetik begiratzeko, baina lasai betiere, urduri jarri gabe.

Altxa egiten da. Bere lagun eta adiskideak molestatu egiten ditu. Hitz egiten du. Distraitu egiten da. Jolasean ari da. Baina mindu egin da (edo agian moskeatu esan... [+]

2008-08-03 | Joxerra Aizpurua
Red Bull, arriskutsua ote?
Hego Euskal Herriko telebistetan makina bat aldiz eman dituzte Red Bull edariaren iragarkiak. Frantzian iragan uztailaren 15ean baimendu dute produktu horren salmenta, nahiz eta hainbat erakunde publikok aurkako iritzia eman. Frantziako ekonomia ministroak maiatzean sinatutako onarpenak osasun ministroaren haserrea eragin du, izan ere.
 
1996. urtean CSHPF erakunde publiko frantziarrak Red Bullen aurkako txostena idatzi zuen, edariak dituen taurina eta D-glukuronolaktona (D-g)... [+]

2007-10-07 | Jabier Agirre
Eskola eta familia, hiperaktibitateari aurre egiteko
Arreta Galera eta Hiperaktibitate Nahastea (AGHN) da izendapen akademikoa, medikuen kongresuetan eta liburuetan agertzen dena. Baina jende arruntak hiperaktibitatea esaten dio, besterik gabe. Dela izen luzearekin, dela izen arruntarekin, sindrome horrek jota dauden umeen ezaugarri nagusia etengabe mugitzen egotea da: gehiegizko jarduera motorra, geratu gabe korrika, saltoka, hitz egiten aritzea, jarduera bat hasi eta berehala aldatzea, eta horrez gain, adi egoteko eta kontzentratzeko... [+]