"Eredu energetikoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, bide okerretik goazela ohartarazteko"

Araban, Subillako putzuan hasiriko proiektuari aurre egiteko Berriztu! taldea sortu da. Ingurumenean eta gizartean gasa ateratzeko zulaketek izan ditzaketen ondorioak ezagutaraztea eta proiektu horiek geldiarazteko presio egitea dituzte helburu.

Subilla Gasteizen ireki nahi duten gas putzua dela-eta kezka agertu du Fracking Ez plataformak

Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subilla Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko asmoa izan duen leku berean.

Zientoka militante, petrolio multinazionalen Paueko biltzarra oztopatu nahian

Erregai fosilen ustiaketan liderrak diren multinazional handienak biltzen dira apirilaren 5etik 7ra Biarnoko Pauen MCE Deepwater Development 2016 kongresuan, itsaso sakonetako zundaketa teknikak hobetzeko, klimaren aldaketa konpontzeko egindako COP21 mundu biltzarraren biharamunetan. BP, Exxon, Repsol, Total, Shell eta gainerako ekoizle erraldoiek aurrez aurre aurkitu dituzte Bizi, Nation Océan eta ANV-COP21 taldeetako kideak, bilerak oztopatzeko ahaleginean.

Klima aldaketaren kontzientziaren aitak dio Parisko Hitzarmena "iruzurra" dela

NASAko zientzialari ohi James Hansen oso kritiko agertu da Parisen egin zen COP21 bilerako akordioarekin. The Guardian kazetari adierazi dionez, karbono dioxido isuriak murrizteko lorturiko hitzarmena “iruzurra” izan da, “konpromiso hutsalak” besterik biltzen ez dituelakoan.

Raul Zibechi: "Venezuela bilakatu da Saudi Arabia berria, munduko botere banaketan giltzarria"

Raul Zibechi kazetari uruguaitarra chavismoak azken urteotan eramandako bidearekin kritiko agertu da ezkerretik. Azken hauteskundeen bezperetan idatzi du Venezuelari buruz "Cruce de Caminos" artikuluan. Herrialde honetako edozer baldintzatzen duen datu nagusia azpimarratzen du: petrolioaren geopolitika. Hona zati bat euskaraturik.

Klimaren Parisko Hitzarmena: AEBak eta hidrokarburo ekoizleak garaile

“Parisko Hitzarmenak ez du planeta salbatuko baina klima aldaketaren aurkako gurpila hasi da biratzen, eta ez da gutxi”. Txio batean idatzitako hitz horien bidez laburbildu du Unai Pascual BC3ko ikerlariak COP21 klimaren gailurra. Akordioaren behin betiko testua aurkeztu dute jada Parisen; berrespenerako epea 2016ko apirilean zabalduko da.

Klimaren lehia Parisen: kalean soluzio eske, gailurrean geroa kolokan jartzen

Halakoetan ohi denez, bata bestearen ondoren iragarritako epeak behin betiko akordiorik gabe agortuz doaz Parisko klimaren goi-bileran. Ostiralerako behar zuena larunbat goizerako hitzeman du Laurent Fabius Frantziako Kanpo ministroak. Aldi berean mobilizazio erraldoiak espero dira Parisen, COP21eko akordio globalak emango ez duenaren eske: klima aldaketari aurre egiteko neurri zehatz eta ausartak.

AEBen garaipena Parisen: gas isurpenak murrizteko planak ez dira lotesleak izango

Aurreikusita zegoen bezala, COP21 klimaren gailurrean adostuko den nazioarteko hitzarmena ez da erabat loteslea izango. AEBek lortu dute akordioaren zirriborroa beren aldera lerratzera: herrialde bakoitzak aurkeztutako CO2 emisioak murrizteko planen betekizuna ez du nazioarteko organismo bakar batek ere kontrolatuko.

Klimaren gailurra azken txanpan: ausardiarik gabeko akordiorantz

Akordio global baina ez guztiz loteslerako bidean da Parisko COP21. Gainditu ezinezko tenperatura igoera finkatuko da, baina helburuak lortzeko neurriak zehaztu gabe, ekonomiaren benetako deskarbonizaziorako plan zorrotzik gabe eta orain arte huts egin duten sasi-irtenbideak agendan mantenduz.

“Erregaiak lurpean gera daitezen borroka egiten duten herriak saritu beharko lituzke NBEk”

Abenduaren 4 eta 5ean Parisen da Alexandra Almeida, Ekuadorreko Acción Ecológica taldeko kidea, COP21en inguruan egingo diren ekintza paraleloetan parte hartzen. Joan aurretik, ordea, Euskal Herritik igaro zen, Ekologistak Martxanek, EHUk eta Ekopolek antolatutako Piztu alternatibak! Trantsizio energetikoak aldaketa klimatikoaren aurrean jardunaldietan berba egiteko. Ekuadorreko Amazonia petrolio-erauzleen eta bertako gobernuaren asmoetatik babesteko egiten ari den borrokaz mintzatu zen Almeida, baita klima aldaketaren aurkakoaz ere. Guztiz lotuta daude, izan ere. Beraren hitzaldiaren azken zatiko pasarteak dira hauek:  

COP21: klimaren zero urtea?

Denbora agortzen ari zaigu. 2009an adostu zen klima aldaketaren ondorio latzenak saihesteko, mende honen amaieran tenperatura igoera 2 ºC-tik gorakoa ez lortu behar zela. COP21 hasterako estatuek aurkeztu dituzten asmoen arabera, igoera hori gutxienez 2,7 gradukoa izango da.

Frackingarekin lotutako proiektuak EAEko aurrekontu proposamenetik kanpo

Eusko Jaurlaritzak 2016rako aurrekontu proiektutik ezabatu du SHESA enpresa publikoak Burgos iparraldean, Angosto-1 izeneko baimen-eremuan, egin gura dituen hidrokarburo esplorazioaren aipamena. Hala, hidrokarburo ez-konbentzionalak aurkitzea espero den eremu guztietan datorren urtean lanik egingo ez dela aditzera eman du Lakuak, egun batzuk lehenago Enara Handia eremuari buruzko aipamena ere kendu eta gero –eremu horri dagozkio Subilla Gasteizen egitekoak ziren zundaketak– .

Benetan frackingari uko egin dio Eusko Jaurlaritzak?

Enara Handia eremuan hidrokarburoak bilatzeko proiektua kendu du Eusko Jaurlaritzak 2016ko aurrekontu-proposamenetik. Baina... EAEn hidrokarburo ez-konbentzionalak esploratzeari uko egin diola esan nahi du horrek? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan frackinga erabiltzea eragozten duen legeak badu etorkizunik?

Mekako erromesak, Saudi familiaren beste petrolioa

Irailaren 24an 1.100 erromes –4.000 zenbait iturriren arabera– hil ziren Saudi Arabian Meka eta Mina leku santuen arteko Jamaraat zubian. Hiru egunez hiru milioi sinestun musulman egonak ziren bertan otoitzean. Mahomaren aginduz sortutako turismo fededuna, negozioa, erlijioa eta Saudi dinastiaren anbizioa nahasten dira Hajj festan. 

Frackanpada: "Herri kontraboterearen" topagunea

Uztailaren 13tik 19ra Subilla Gasteizen egingo den frackingaren aurkako nazioarteko kanpaldiaren (Frackanpada) egitaraua aurkeztu dute. 65 ekitaldi egingo dituzte, gehienak hitzaldi eta mahai inguruak, eta 100dik gora hizlarik parte hartuko du horietan. Halaber, antzezlan, kontzertu, dokumental eta abarrez gozatzeko parada izango da.

Tubos Reunidos AEBetako fracking industriaren bila

Arabako bigarren enpresarik handienak lantegi bat ireki dezake herrialde hartan eta salmentak %47 igo nahi ditu “gas ez konbentzionala” erauzteko hodiak egiten.

EAJ eta UPN, PPrekin bat frackinga bultzatzeko

Espainiako Gobernuak Hidrokarburoen Lege berrirako proiektua aurkeztu du Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Proposatutako aldaketen artean hidrokarburoak ustiatzen dutenek ordaindu beharreko zerga bat dago; ustiatze horrek etekinak gizarte osoaren probetxurako izatea da helburua, Energia Ministerioaren esanetan.

Gipuzkoako Fracking Ez martxan, lurraldearen %40 uki dezakeen arazoaren aurrean

Gipuzkoako Fracking Ez taldeak bere burua aurkeztuko du otsailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Kortxoenea gaztetxean egingo den ekitaldian.

Bost axola Amazoniako indigenak: Repsolek gasa ateratzeko proiektu erraldoia dauka

Peruko energia proiektu handiena eta polemikoena Repsol petrolio eta gas konpainia espainiarraren eskuetan dago.

Estatu Islamiarrak lapurtutako petrolioa erosten du Europak, Errusiako Segurtasun Zerbitzuak salatu dutenez

Estatu Islamiarrak Sirian eta Iraken lapurtutako petrolioa erosten dute Europako zenbait herrialdek, Alexander Bortnikov Errusiako Segurtasun Zerbitzuko zuzendariaren hitzetan.

Bizkaiko Golkoan hidrokarburo-ehiza hasteko beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak

Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen positiboa egin du Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak. Kantauri itsasertzean gasa bilatu nahi dute plataforma baten bidez.

Shell eta Capricorn multinazionalek hidrokarburoak bilatu nahi dituzte Kantauri itsasoan

Capricorn eta Shell Upstream konpainiek baimena eskatu zioten 2013ko abuztuan Espainiako Gobernuari, Bizkaiko Golkoko itsas hondoan, euskal kostaldetik 60 eta 100 kilometro inguruko bitartean, hidrokarburoen esplorazioa egiteko.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys