"Beti egon da herritar zientzia, baina iraultza handia dago sakelakoei eta interneti esker"

Aitana Oltraren iritziz, zientzialariek ez ezik, herritar arruntek ere espezie arrotz inbaditzaileen hedapena neurtu dezakete, herritar zientzia deritzona eginez. Are gehiago, herritarrek politika publikoetan eragin dezaketela uste du Oltrak. Urteak daramatza CSICen barruko Blaneseko Ikerketa Aurreratuen Zentroan (CEAB) tigre eltxoen ezaugarriak eta hedapena ikertzen. Mosquito Alert proiektuan zientzia eta parte-hartzea uztartu nahi dituzte.

Inposatutako eta alferreko proiektu handien aurka, abenduaren 8an Bilbon

Proiektu Handi Inposatu eta Alferrekoen aurkako nazioarteko eguna da abenduaren 8a. Horren karietara hainbat mobilizazio izango dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere. Zehazki, hainbat talde eta norbanakok deia zabaldu du Bilboko Plaza Biribilean elkarretaratzea egiteko, eguerdiko 12:30ean.

"Islandiako konstituzioaren testua ez da iraultzailea, egiteko prozesua ordea bai"

2008ko krisialdiaren ondoren, askotariko erreakzioak egon ziren munduko bazter askotan. Gehienetan herri mobilizazioek izan zuten garrantzia, sakoneko aldaketak eskatzen zituzten mugimenduak. Islandian prozesu eratzaile eta legegile batek hartu zuen erreleboa, eta herritarren neurrira egindako instituzioak aldarrikatu zituen. Prozesu horretan murgilduta dago Katrín Oddsdóttir.

Abuztock jaialdian parte hartzeko deia egin eta urrats juridiko gehiago iragarri ditu GuraSOSek

Irailaren 4an "errebolta baketsua" antolatu du GuraSOSek: "Aldundiak erraustegiari buruz erabakitzeko prozesua irekitzeari ezetz eman dio eta erabaki horrek herritarrenganako begirune eza adierazten du. Gizarteari dei egiten diogu bere ahotsa entzunarazi dezan". Pertsona ezagunen hitzaldi laburrak eta musika izango dira jaialdian. Urrats juridiko gehiago iragarri dituzte.

"Epaia aldekoa bada, parte-hartze prozesua abian jarriko da eta bitartean ezingo da lizitazioa aurrera eraman"

Haurren osasunaz kezkatuta, erraustegi proiektuaren inguruko "benetako eztabaida" eskatzen du GuraSOS elkarteak. Bertako kide Joseba Belaustegik azaldu digu zehazki zein den auzitegietan hasi duten bidea, eta zer den epai horretan jokoan dagoena.

Nola lagundu Gipuzkoa Zutik?

Galdera hori plazaratzen du herritar askok. Artikulu honetan, laguntza emateko herritarrek egin dituzten ekintzak zerrendatuko ditugu (adibide gehiago duenak idatzi, eta gustura gehituko ditugu).

Demonocracy

Hiri adimendunen gaineko jardunaldi batean, Gipuzkoako Aldundiko Partaidetza saileko buruak haserretu eta beldurtu nau. Eta nire haserrean, delirioan sartu naiz. 300 pelikularen irudiak agertzen hasi zaizkit.

Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoa bete zen asteartean Sator Alaia kolektiboak metro proiektuari buruz antolatutako mahai inguruan. Honelako egitasmoetan herritarren erabakitzeko eskubidea aztertu zuten.

Ezinezkoak ziruditen bide propioak eraikitzen

1990eko hamarkada amaieran eta 2000ko hasieran hazkunde ekonomikoa puri-purian zela proiektu ugari jarri ziren martxan kultura eta turismoa suspertzeko asmoz. Gernika ere, Bakearen eta Kulturaren Hiria izaki, olatura igo zen: areto berriak, museoak, nazioarteko artisten eskulturak… Turismora eta ekonomiara begirako kutur eredua zen ordea, eta horrek  baztertuta utzi zituen herriko gazteak. Erakundeen eskaintzan integratu ezinik, autogestioaren bitartez euren bide propioa egitea aukeratu zuten. Are gehiago, atzera begira ez ibiltzea eta euren historia bizitzea erabaki zuten. Herriari  beste nortasun bat ematea bonbardaketatik eta arbolatik harago.

Errauskailuari buruzko galdeketa eskatu dute Usurbilgo 1.185 herritarrek

1.185 herritarren sinadurak bildu ditu Erraustegia Erabakia plataformak Usurbilgo udalari eskatzeko herriaren oso gertu Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauste planta erreferendumez bozkatzea.

Katalunia: urratsez urrats, egunez egun

Gertatu da, gertatzen ari da, hobeto esanda. Horren grina handia sortu zuten hauteskundeak egin dira, autonomikoak ala plebiszitarioak, auskalo! Botoak zenbatu dira, herriaren erantzuna eta nahia interpretatu eta bete, besterik ez da geratzen. Hor dago, noski, oraingo erronka, eta ez da...

Herri kontsulten emaitzak isilarazten dituzte EAEko administrazioen erdiek

EAEko Ararteko Iñigo Lamarcak adierazi duenez “herritarrek erakunde publikoenganako duten konfiantza eta parte-hartzea piztea eragozten du” administrazioen erdiek herri kontsulten emaitzak isilarazteak.

Kultura librearen topagunea

KA (Kultura Alternatiboa) plataformak otsailaren 28an aurkeztu zuen bere burua Donostiako Altxerrin. Agerraldi horren atzean asanblada bidez mamitutako proiektu sendoa topa dezakegu: kultura alternatiboan dabilen norbanako oro eta euren ekintzak plataforma batean biltzea da KAren helburua, baita euskal gizartean artea erakusteko dauden zailtasunen aurrean konponbideak aurkitzea ere.

Herri galdeketen araudi berria prest izango da Donostian martxorako

Donostiako udal gobernuak aurkeztutako herri galdeketen araudiaren proposamena onartu da ostegunean egindako bilkuran. Martxoan behin betiko onarpena ematen bazaio, herritarren ekimenez sustatutako galdeketak ez dira udal batzarretik pasa beharko.

Herri galdeketei buruzko araudi proposamen aitzindaria aurkeztu du Donostiako Udalak

Donostiako udal gobernuak herri galdeketen araudiaren proposamena aurkeztu du astelehenean. Prozesu sozial baten bitartez landu du araudia eta Donostian erreferendum izaera ez duten hiritar kontsultak arautu nahi ditu.

Eta orain zer?

Eskoziako erreferendumari eskaini nion tartetxo hau orain lau astebete. Orduan oso oinarrizko ideia batzuk adierazi nituen: herriari galdetzea bera, herria eta herritarron subiranotasuna, duintasuna eta askatasuna onartzea besterik ez dela. Eskozian bizi izan den normaltasun politiko eta soziala,...

Giza katea

Ez dakit Katalunian mugaz gaindikotasuna nola lantzen duten, lotura hautsi horiek osatzeko balioko ote duen prozesu politiko berriak, perpyniatarren eskurik ba ote zen giza kate izugarri hartan. Ez dakit hangorik, hemengoaz dakidana da herritarren kemena bereziki mugaz alde batean kontzentratu...

Hori da bidea

Gure esku dago ekimenak antolaturiko giza katea eta Katalunian ANC (Assemblea Nacional Catalana) erakundeak antolatutako "Via Catalana"-ren arteko konparaketa ekidinezina da. Katalunian eginiko mobilizazio erraldoiak bozgorailu ugari piztarazi zituen Europan zein munduan, eta Kataluniak duen arazo politikoa hedabide askoren agendan kokatu zuen.

Inori ez zaio inporta, ez duzu inor ordezkatzen

"Uste dut nire politikari buruzko ikuspuntua aspergarria dela izorramenduraino, eta inori ez zaiola kaka zahar bat axola zer pentsatzen duen aktore batek politikaz", adierazi du berriki Kevin Spacey aktoreak.

Igeldoko galdeketa, igandean

Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du Igeldoko herri galdeketa legezkoa dela eta igandean (azaroak 10) egingo dela. Espainiako Estatuaren abokatuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio galdeketa debekatzeko, epaitegiz aldatu eta gero.

Donostia galdeketak sistematizatzeko gertu

Krisiak sistema politikoa auzitan jarri duen honetan, gero eta gehiago dira erakundeen erabakietan zuzenean parte hartzea eskatzen dutenak. Donostiako Udalak legegintzaldia amaitu aurretik bidea urratu nahi du arlo horretan. Arau organikoa aldatzeko asmoa du, partaidetza zuzena iraunkorra egin eta galdeketak antolatzeko. Lehenik eztabaida prozesua zabalduko du, urriaren 4an eta 5ean egingo diren jardunaldien bidez.

Demokrazia zuzena ezartzeko urratsak eman nahi ditu Donostiako Udalak

Ostiralean partaidetza zuzenaz jardunaldiak hasiko dira Donostiako Miramar jauregian. Jardunaldiak, zer esan handia emango duen prozesu baten atariko dira, Udalak arau organikoak aldatzeko aukera jarriko baitu mahai gainean, demokrazia zuzeneko elementuak txertatu eta herri galdeketak sistematizatu aldera.

Marta Harnecker, Latinoamerikako ideologo marxista nagusietako bat, Donostian izango da

Donostiako Kursaalen hainbat hitzaldi izango dira ekainaren 6an eta 7an herritarren partaidetzaren inguruan. Hizlarien artean daude Theo Schiller, Demokrazia zuzenaren inguruan aditu garrantzitsuenetako bat, eta Marta Harnecker, Latinoamerikako esperientzia sozialak ikertzen eta zabaltzen lan handia egindakoa.

'Filé' eredua edo demokrazia ekonomikoa

David de Ugarteri egin nion elkarrizketa argitaratuko da ARGIA astekarian datorren astean. Elkarrizketaren hasieran diodan moduan, madrildarra aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Gauza askori buruz ematen du bere ikuspegia.  Hala, sare sozialei buruz aritu ginen, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez…  Baina paperaren tiraniak kanpoan utzi du gauza asko, batik bat arlo ekonomikoarekin lotura dutenak. Horregatik eta berebiziko interesekoa iruditu zaidalako lerro batzuk gehiago eskaini nahi dizkiot hemen. Aurki Filés: democracia económica en el siglo de las redes argitaratuko du (lanaren kopia jada sarean dago). Horrek eman digu aitzakia “demokrazia ekonomikoaz” eta Filé ereduaz hitz egiteko.

Arabako kontzeju irekiak, iragan asanblearioaren isla

Iraganean demokrazia zuzenarekin zerikusia zuen zuzenbiderik izan zela dioenik bada. Maite Lafourcade Paueko Unibertsitateko irakaslearen esanetan XVII. mendeko Lapurdin etxeko jaunek komunitatean hartzen ei zituzten erabakiak. Pablo Sastre idazleak, bestalde, azkeneko saiakera liburuan dio Goi...

Josu Larrinaga, EHUko iraskalea: “Parte-hartzearen unerik onena da Olentzerori gutuna bidaltzen diozunean”

EHUko Parte Hartuz ikertaldeko kidea da Josu Larrinaga eta Donostiako jardunaldietan egingo den mahai-inguruan izango da. Iraganean Euskal Herrian demokrazia zuzena praktikatu omen da... Adibide historiko horiek komunitateari loturiko jendarteetan gertatzen dira, eta ez hainbeste...

Suitza eta demokrazia zuzenaren kontraesanak

Munduko demokrazia garatuenetakotzat jo izan da Suitzakoa. Demokrazia zuzenaz hitz egiterakoan, herrialde hori hartu ohi da adibide. Suitzarrek XIX. mendetik dute euren agintariek onartutako legeak erreferendum bidez atzera botatzeko aukera eta proposatutako ekimenen bozketak ere aspaldikoak...
Multimedia

2015-12-01  |  Herritarren parte hartzea

Astrak 10 urte

Gune autogestionatuaren 10. urteurrenarekin batera gaikako bideo-sorta argitaratu dute Gernikako Astrako lagunek. Abenduaren 24an hasiera emango diete ospakizunei.

2015-01-23  |  Herritarren parte hartzea

Gipuzkoan partaidetza elkarlanean eraikitzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako "Gipuzkoan partaidetza elkarlanean eraikitzen: pertsonak; enpresak; lurraldea" jardunaldien laburpena.

2014-12-23  |  Herritarren parte hartzea

Herritarren parte-hartzea bake prozesuetan

Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren barruan Kristian Herbolzheimer eta Theodore Murphyren hitzaldia. Kristian Herbolzheimer Bake kulturan eta gatazken eraldaketan aditua. Conciliation Resourceseko kidea, Colombia eta Filipinetako Programen arduraduna. Bartzelonako...

2013-12-05  |  Herritarren parte hartzea

Teknologia berriak parte hartze prozesuetan

Gorka Julio, Beñat Birasuegi eta Unai Gorrotxategik Etxarri Aranazen emandako hitzaldia. Iturria: Etxarri Aranazko Udala

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys