Gizartea > Hezkuntza > Unibertsitatea > Herri Unibertsitatea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Herri Unibertsitatea kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Herri Unibertsitatea
2017-02-22 | Topatu.eus
Hirugarren egunari ekin dio Herri Unibertsitateak

Astelehenetik hasita herri unibertsitateak egiten ari dira Euskal Herriko campus ugaritan. San Mameseko ingeneritza eskolan bukatuko dute ostegunean, "salto kualitatibo" bat emanez. Astelehenean eta asteartean ikasleek egindako bideo kronikak jaso ditugu.


Herri Unibertsitatea egingo da otsailaren 20tik 23ra, ikasleek antolatuta

Herri Unibertsitatearen edizio berria antolatu du Ikasle Mugimenduak, “herritik eta herriarentzat  sortutako hezkuntza sistema propioa” aldarrikatzeko, Topatu.eus atarian aditzera eman dutenez. Otsailaren 20tik 23ra egingo da Hego Euskal Herriko hainbat campusetan eta aurten berrikuntzak izango ditu: ekimen nazionala egingo dute Bilboko San Mameseko campusean.


2016-10-06 | Topatu.eus
'Herri Unibertsitateari Mozalik ez!' dinamika abian jarri dute Bilbon

Mozal Legean oinarrituta 24.535 euro arteko isunak jarri dizkietela azaldu dute ikasle mugimenduko kideek. Hiru ikaslek helegitea jarri dute. Azaroaren 24an protestarako deia zabaldu dute.


2016-04-12 | Topatu.eus
Ikasle Abertzaleek EHUri exijitu diote errepresioaren aurkako neurriak hartzea

Euskal Herriko Unibertsitatea ikasleen aurkako "erasoen" erantzule zuzena dela uste dute, eta Leioako Campuseko ikasleek hainbat eskakizun egin diote.


Ikasleok Herri Mugimenduarekin ofentsibara!

Ikasle Abertzaleen izenean martxoaren 17ra arteko dinamiken eta eguna beraren balorazioa plazaratu dute. Jarraian irakurgai.


Herri Unibertsitateko ikasleak San Mameseko fakultatetik kanporatu ditu Ertzaintzak

EHUko Bilboko fakultateetako ikasleak Herri Unibertsitatean daude murgildurik, astelehenean hasi eta asteazkenera arte. “Unibertsitatea herritik eta herriaren mesedetara” jartzea da bultzatzaileen asmoa. Atzo, ordea, San Mameseko Ingeniaritza Fakultateko zuzendaritzak Herri Unibertsitatea egiteko baimena ukatu zuen, eta ertzainei deitu zien ekimenean esku hartzen ari ziren ikasleak kanporatzeko.


Herri Unibertsitatearen eskaintza handitu dute Leioako campuseko ikasleek

Leioako ikasleek Herri Unibertsitatea antolatu dute martxoaren 14 eta 16 bitartean, “unibertsitatea herritik eta herriaren mesedera jartzeko asmoarekin”. Modu horretan, segida eman nahi izan diote duela bi urte ekindako bideari; 2014an antolatu zuten ekimena lehenengoz, eta “sakonki errotu” da ordutik. Jakintzen elkartrukea edota kolektibizazioa gisakoak unibertsitatean txertatzeko beharrari erantzun nahi diote egitasmoarekin.


2015-04-05
Herri Unibertsitateen loratzea

Leioatik!, Buiaka! eta Haraba! ikasle proiektu komunikatiboek, Ibaeta eta NUPeko ikasleekin batera, Topatu.info-k koordinatutako dokumentala egin dute elkarlanean: Haziak, Herri Unibertsitateen loratzea. Ohiko irakaskuntzaren aurrean, campus bakoitzeko ikasleek Herri Unibertsitateen bidez eraikitako alternatiba prozesua nola bizi izan duten jaso du dokumentalak, testigantza ugari bilduz. Martxoaren 31n aurkeztu dute dokumentala eta ikusgai dago Topaturen eta Argiaren webguneetan. Herritik... [+]


'Haziak, Herri Unibertsitateen loratzeak' dokumentala aurkeztuko dute asteazkenean

"Herritik eta herriarentzat" izanen den unibertsitatea eraiki zuten joan den astean ikasleek NUPen eta EHUn. Orain Topatuk, Leioatik!, Buiaka! eta Haraba! ikasle komunikazio proiektuekin batera, Haziak dokumental laburrean bildu ditu ekimen horretako testigantzak.


Ni ere herri unibertsitatearen alde

Martxoak 16, 17 eta 18an ikasle mobiIizazioak: "Ikasleak kontuan hartzen ez dituzten hezkuntza erreformez nazkatuta gaudelako! Ikasle kritikatuak izatea axola ez zaigulako, guk geure kritikak botako ditugu!".