Nazioartea > Estaturik gabeko nazioak > Herri indigenak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Konkordatu kartzela
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Raquel Padilla. Yaqui indiar zuria
2018-07-22 | Reyes Ilintxeta

Egungo Sonora estatuan (Mexiko) bizi diren Yaqui eta Mayo herrien alde lan egiten du Raquel Padilla Ramos antropologoak.
Herri hauen historikotasunaren eta lurraldetasunaren balorea erakutsi nahi du, ura eta lurra lapurtzen dizkietenen aurrean.

2017-10-06 | Miren Osa Galdona
118 indigena hil zituzten 2016an Brasilen, lurren pribatizazioengatik

Michel Temer Brasilgo presidentearen gobernuak Amazonaseko hainbat lur multinazionalen esku utzi zuenetik, 118 indigena hil zituzten Brasilen 2016an. CIMI Indigena Misionarioen Kontseiluaren arabera, indigenen lurretan egurra ustiatu nahi duten enpresek eragin nabarmena izan dute bertakoen egunerokotasunean. Indigenen komunitate asko mehatxupean bizi direla diote eta, etekin ekonomikoaren mesedetan, enpresek indarkeriaz jokatzen dutela.


Amazoniako Ashaninkak kolonoei oldartu zaizkie, 1742ko guduak gogoan

Irail hasieran Biodiversidad en América Latina y el Caribe hedabideak titulatu zuen: “Ashaninka jendeak beren buruzagien kontrako heriotza mehatxuak salatu ditu”. Amazoniako indigenek oihanak eraistera doazkien konpainia eta kolonoekin dauzkaten liskarretako beste bat gehiago litzateke… ez balitz XXI. mendean erresistentzian diharduten ashaninkak direla duela 270 urte inbasore espainiarrei aurre egin eta geldiarazi zituzten haien odolekoak.


2017-07-21 | Unai Brea
Deo Carrizo (Argentinako nekazari indigenen mugimendua):
"Argentinako iparraldean familia askok galdu dituzte lurrak, eta soja eremuen erdian bizi dira orain, uharte txikiak bailiran"

Argentina iparraldeko Santiago del Estero probintziatik etorri da Deolinda Deo Carrizo La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarrera. Nekazari indigenen eskubideen alde borrokan diharduen MNCI (Nekazari Indigenen Mugimendu Nazionala) taldeko kidea da, baita mugimendu probintzialekoa ere.


Rafael Gonzales (Standing Rock)
"BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dituzte"

Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia kanpamentuetara. Herri indigenek eta ekologistek hilabete luzez Dakota Access Pipeline oliobidearen kontra egin zuten Standing Rockeko kanpamentuetan. AEBetako gobernuak kanpamentuak suntsitu eta oliobidea eraiki ostean, Europan barrena itzulia egin du Gonzalesek.


Berta Caceresen alabari eraso egin diote

Berta Caceres indigenen eskubideen eta ingurumenaren aldeko Hondurasko ekintzaile zenaren alabak eraso egin diotela salatu du. Bertha Zuñiga alaba gazteena COPINH talde ekologistako bozeramaile izendatu berri dute.


Erresistentzia martxa koloretsua

Kolonbiako herri indigenetako milaka lagunek “lurraldea, bizitza eta herrien duintasuna” aldarrikatu dute Jamunditik Calirainoko martxan. Gobernuaren eta FARC-en arteko akordioaz geroztik 180 herritar indigena hil dituztela eta herri indigenen aurkako giza eskubideen urraketa etengabea dela salatu dute ondorengo komunitateetako kideek: Guainia, Meta, Guajira, Amazonas, Misak eta Chami. Amalurra defendatu eta babesteagatik beldurtzen, hiltzen edo herrietatik botatzen dituztela salatu... [+]


2017-04-25 | Unai Brea
Dakotako oliobide proiektutik finantzazioa kentzeko eskatu diote BBVAri

Espainiako Ekologistak Martxan taldeak eta AEBetako hainbat mugimenduk bat egin dute apirilaren 25ean sare sozialen bidez BBVAri eskatzeko Dakota Accces Pipeline oliobide proiektuari finantzazioa ken diezaiola. Barack Obamak oliobidearen eraikuntza geldiarazi zuen 2016ko abenduan, Sioux herriak eta hainbat estatubatuar talde ekologistak Standing Rocken egindako borrokaren ondorioz, baina Donald Trumpen administrazioak berriro ipini du abian.


Raquel Gutiérrez, militante eta pentsalari internazionalista
"Hauteskundeetatik edo bide autonomotik jo, eztabaida antzutzailea da hori"

Umetan, Latinoamerikako hainbat iraultzari buruzko kantuak eta kontuak entzun zituen Raquel Gutiérrezek. 20 urte eskas zituela, unibertsitatean ezagutu zituen matxinada haietako seme-alabak, eta berehala egin zuen hegoalderantz, bertatik bertara bizitzeko askapen-borroken kimu berriak. El Salvador, Bolivia; ekintza, kartzela. Gero, hausnarketa: berriro ekiteko, hobeto ekiteko. Donostiako Kaxilda eta Iruñeko Katakrak liburu-dendetan izan zen hilaren hasieran, liburu-aurkezten.


Standing Rockeko indigenek kanpalekua utzi dute, baina ez borroka

Standing Rock Ipar Dakota estatuan (AEB) dagoen lur eremua da eta Sioux erreserba indigenaren parte da. Missouri ibaiak zeharkatzen du eta Dakota eta Lako herriak bizi dira han. Orain, petrolio enpresek oliobide bat eraiki nahi dute ibaiaren azpian. Hainbat nazio indigenak kanpaleku bat muntatu zuten iazko udaberrian, lurra eta ura babesteko. AEBetako Gobernuak ateratzera behartu ditu, baina haiek argi daukate: “Borrokan jarraituko dugu”.


2017-02-21 | ARGIA
Beste aktibista indigena bat hil dute tiroz Hondurasen

Hego eta Ertamerikako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, José de los Santos Sevilla aktibista hil zuten joan den otsailaren 18an Hondurasko Orica herrian. Bost gizon sartu ziren tolupan herriko buruzagiaren etxera, eta tiroz hil zuten. Lanbidez irakaslea zen Santos.