Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi lagun epaituko dituzte urtarrilaren 26an

Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.

"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean. "Berriz ere egingo genuke" adierazi dute. Zigorrak eta epaiketaren gastuekin 16.000 euro ordaindu behar dituztela kalkulatu dute eta hauek lortzeko kanpaina abiatu dute.

Elkartasunera deitu dute Herri Harresiko auzipetuek, 10.000 euroko isunei aurre egiteko

Gasteizko Harresian desobedientziagatik auzipetutako zortzi gazteak ez dira epaiketan agertu.

"Epaiketa hauek ez dira gazte batzuen aurka, herri oso baten aurka baizik"

2015eko maiatzaren 17an Gasteizen ehunka herritarrek Herri Harresia osatu zuten, Auzitegi Nazionalak euren militantzia politikoagatik seina urteko zigorrera kondenatu nahi zituen hiru gazte babesteko. Egun hartan hamarnaka zauritu eta atxilotu izan ziren, eta atxilotuetako zortzi gaztek bihar izango dute epaiketa, nahiz eta horretara ez diren aurkeztuko. Gazte horietako batekin egon gara gaur Kantoia saioan.

Ez dira epaiketara aurkeztuko Gasteizko Harresiagatik epaitzera deitutako gazteak

2015eko urriaren 10ean Gasteizko Harresian atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte hilaren 13an, Gasteizko epaitegietan. Fiskaltzak desobeditu izana leporatzen die; zazpi auzipeturentzat bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du, eta aurrekari penalak dituen zortzigarrenarentzat hamabi hilabete. Hala Bedik zabaldu duenez, gazteak ez dira epaiketara joango.

Injustiziaren kiribilean sakontzen: harresiak epaituak

Gasteizko herri harresian parte hartu izanagatik epaituko dituzte bi lagun urriaren 10ean eta horren harira Eleak/Libre Mugimenduak iritzi artikulua idatzi du.

Hainbat ertzain inputatu dute Jone Amezagaren atxiloketan 94 urteko emakume bati eragindako zauriengatik

Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten ertzainek herriko merkatuan.

Bina urteko kartzela zigorra eskatu dute Gasteizko herri harresiko 9 lagunentzat

2015eko maiatzaren 17an Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu zuten ehunka kidek, hiru orduz Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban babestu eta atxiloketa saihesteko. Mobilizazioan parte hartu zuten hainbat kide atxilotu zituen Ertzaintzak eta horietako bederatzik bi urteko kartzela zigor eskaerak eta isunak jaso zituzten uda hasieran. Urrian eta abenduan epaituko dituzte.

Aske geldituko da ekainaren 11n Jone Amezaga gaztea

Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.

Ehunka beso Euskal Herrira bueltatzean besarkada erraldoiez estutzeko

Zazpirak eta hamar inguruan, bi suzirik hasiera eman diote Barañaingo bi plazatatik abiatu diren zutabeei. ‘Etxera’ lelodun pankarta bana buruan, presoak Euskal Herriratzearen aldeko oihuak entzun dira Udal plazara bidean.

Iruñeko herri harresiak babestu zuen Luis Goñi ekainaren 2an askatuko dute

Luis Goñi barañaindarra ekainaren 2an askatuko dutela iragarri du sare sozialen bidez Askeguneak. Almerian dago preso egun, bere etxetik 942 kilometrotara. Topatuk jaso duenez, "Hator besoetara-etxera!" lelopean mobilizatzera deitu dute Barañainen.

17, 17, 17

Esanahiez gainezka egiten digu gaurko egunak.

Bost urte eta gero… bide berean aurrera

Dagoeneko bost urte pasatu dira Euskal Herriko Eskubide Zibil eta Politikoen Aldeko Mugimendua sortu zenetik (ez eskubide horien aldeko borroka hasi zenetik, noski). Zentzu askotan, oso urte aberatsak izan dira.

#28akEreLibre: “Herri presioaren bidez amaituko dugu epaiketa politikoekin”

Segiko kide izatea egotzita atxilotutako 28 gazteak pozik agertu dira epaiketa bukatuta libre direlako, eta eskerrak eman dizkiete azken bost urteotan babesa eskaini dieten guztiei. Borrokan jarraitzeko deia luzatu dute Espainiar Estatuaren “mendeku politikarekin” bukatzeko.

Desobedientzia sakonago errotu da Euskal Herrian 2015ean

Eskubide zibil eta politikoen defentsan desobedientzia zibil eta masiboak ez du etenik izan 2015. urtean. Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan maiatzean antolatutako herri harresia izan da unerik beroena. "Lege injustuei" aurre egiteko jaio zen mugimendu desobedientearen indarra agerian utzi zuen Gasteizen bizi izandakoak: epaiketa politikoak Euskal Herriko egoera politikoaren lehen lerrora ekartzeaz gain, nazioartera hedatzeko gaitasuna ere erakutsi zuen. 

Aterki laranjak zabalik

Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!

Gasteizko herri harresian zaurituriko ertzain gehienak “gehiegizko esfortzuaren ondorioz” lesionatu ziren

Segurtasun Sailaren arabera, hemezortzi ertzainek hartu zuten min maiatzaren 18an Gasteizen egin zen herri harresiaren desegite lanetan. Bada, Legebiltzarrera bidalitako datuek erakusten dute gehiegizko esfortzuak eragin zituela horietako hamaseiren lesioak. Soilik bi zauritu zituzten kolpe, ostiko edota burukaden ondorioz.

Urtza Alkorta azaroaren 14an askatuko dute

Azaroaren 14an askatuko dute Urtza Alkorta ondarrutarra. Bere kasua ezagun egin zen, ehunka lagunek desobedientzia aldarrikatu eta sei egunez bera babesteko "zubi harresia" antolatu ostean.

Askapenarekin, salbuespen egoera iraunkorraren kontra

Askapenaren aurkako epaiketa laster hasiko dela-eta, eskubide zibil eta politikoen aldeko Eleak mugimenduak egungo egoerari buruzko bere irakurketa plazaratu du iritzi artikulu baten bitartez.

Azken zazpi gazteen espetxeratzea legez kanpokoa dela salatuko dute NBEn

Zazpi gazteen aurkako atxilotze eta espetxeratze prozesuan epaitegiak legezko protokoloaren arauak urratu izana salatuko dute abokatuek Nazio Batuen Erakundean. Legez kanpoko atxiloketak ikertzeko batzordera joko dute.

Gasteizko Herri Harresian Ertzaintzak egindako eraso sexistak salatu dituzte

Gasteizko plataforma feministak Ertzaintzak Herri Harresia desegiteko erabili zuen indarkeria gaitzetsi eta poliziaren jarrera "sexista, homofoboa eta transfoboa" salatu du.

Indar eta indarkeria erakustaldiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortutako azken zazpi gazteak atxilotu dituzte. Hauetatik lau epaia publiko egin aurretik atzeman zituzten, eta hiruk ihes egitea lortu zuten. Milaka pertsona eskubide zibil eta politikoen alde kalera atera ostean, Gasteizen, harresi trinko baten babesetik erauzi zituen Ertzaintzak joan den astelehenean. Etxean eta nazioartean oihartzun berezia izan du kasuak, eta mugimendu berriak izan dira.

Erresistentzia baketsurako eskubidea

Gasteizen herri harresi esperientzia berri bat bizi izan zen hilaren 18an. Egoera injustu bati erresistentzia baketsuaren eta desobedientzia zibilaren bidez erantzutea zen protestaren muina. Espainiako Estatuak joan den hamarkadan finkatutako “dena da ETA” eta haren ondorioei gaurko...

Koloreak

Berria ez zaizue @euskalmet-en txio bat bezain laster helduko, baina euria ari du Maulen. Gure etxeko terraza bustia da, eta txoriak basamortuan balira bezala ari dira janaria bilatzen teilatu grisetan. Halere koloreak baditugu terrazan liliak ezarri genituenetik. Ez nuen pentsatu egun grisak...

Psikologoek salatu dute Auzitegi Nazionalak Istanbul Protokoloa gutxiesten duela

Peritu gisa 28 gazteen aurkako epaiketan aritu ziren psikologo eta psikiatrek gogor salatu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak beren alegazioak kontutan hartu ez izana. Beren hitzetan, frogatuta geratu da gazteak torturatu egin zituztela, nazioarteko tresna estandar gisa erabiltzen den Istanbulgo Protokoloaren arabera egin baitzituzten ikerketak.

[Argazkiak] Gasteizko herri harresiaren huste bortitza

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazako herri harresia desegin eta Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrak eta Ibon Esteban iruindarra atxilotu egin ditu Ertzaintzak. Ia hiru ordu behar izan dituzte hiru gazteen inguruan bildutako jendea harresitik banan-banan atera eta atxilo hartzeko.

[Argazkiak] Gasteizko Askegunearen lehen eguna

Ia egun batez bizirik iraun zuen Gasteizko Askegunearen bizipenak islatu nahi izan dituzte Gasteizko Harresia taldeko kideek argazki hauen bitartez.

[Argazkiak] "Desobedientziaz libre" martxa laranja

Milaka lagun Gasteizko kaleetan izan ziren maiatzaren 17an eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioan. Segiko kide izateagatik Espainiako Auzitegi Nazionalak kondenatutako gazteei elkartasuna adierazi zieten, baita desobedientzia zibilaren aldeko hautua berretsi ere. Argazki guztiak Gasteizko Harresia taldearenak dira.

Gasteizko harresia mundu osoko hedabideetan

Mundu osoko hedabideek jaso dute Gasteizen ehunka pertsonak egindako erresistentzia ariketa. Prentsa errepasoa kontsultagai.

EAJren datu-basea eskuratu duela dio hacker talde batek Gasteizko atxiloketen ondoren

‘La Nueve de Anonymous’ hacker taldeak Twitterren jakinarazi duenez, duela bi urte baino gehiagotik EAJren datu-base guztia esku artean dute.
Multimedia

2016-02-23  |  Herri harresia

Herri harresiak gogoan

Donostiako, Ondarroako eta Gasteizko herri harresietan atxilotu zituzten Ekaitz Ibero, Urtza Alkorta eta Ibon Esteban. Herri harresietan bizitakoaz eta horien ekarpenaz hausnartu dute Berria-ko Hodei Iruretagoiena kazetariarekin.

2015-11-23  |  Herri harresia

Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora

Eskubide politiko eta zibilen aldeko mugimenduak Euskal Herrian jorratu duen bideari begira jarri dira hainbat protagonista dokumentalean; Aurore Martinen atxiloketa galarazi zuen ekimenetik hasita, Donostia, Iruñea eta Ondarroako AskeGuneetan bizi izandakoak...

2015-06-18  |  Herri harresia

Desobedientzia eta herri harresiak: potentzialak eta mugak

Hizlariak: David Soto (18/98 eta Askapena talde internazionalistako kasuetan auzipetua) eta Axier Lopez (Argiako kazetaria). Eleak Mugimenduko kide Txerra Bolinaga moderatzaile lanetan aritu zen. (2015-03-07).

2015-05-19  |  Herri harresia

Love & dignity vs law & violence

The Askegunea (Free Zone) had been established the eve, Sunday 17th  May, in Gasteiz to protect three of the seven condemned youth in the case of the 28. On the morning of the 18th May Basque Autonomous Police has raided the arresting them.

2015-05-19  |  Herri harresia

Gasteizko herri harresia, desobedientzia erakustaldia

Erresistentzia pasiboa erabiliz ehunka lagunek Igarki Robles, Ibon Esteban eta Aiala Zaldibar gazteak hiru orduz babestea lortu dute Gasteizen.

2015-02-13  |  Herri harresia

Aske Gunea, desobedientzia bete betean

Desobedientzia zibilaren inguruko hausnarketa, epaiketa politikoen aurkako herri harresien testuinguruan. Loiolako Aske Gunean gertatutakoari buruzko kronika da, auziperatuen lagun eta senideen testigantzen bitartez.

2014-12-17  |  Herri harresia

Jone Amezaga babestuz, herri librea eraiki

JoneLibre dinamikak Gernikako irudiekin egindako bideo laburpena. Bertan Jone Amezagaren inguruan eraikitako babes mugimendua ikus daiteke.

2014-12-13  |  Herri harresia

Jone Amezaga: "Jaurlaritzak ez luke Espainiako Gobernuaren lan zikina egin behar"

Jone Amezagari egindako elkarrizketa, 18 egunez ezkutuan egon ostean kalera atera den momentuan.

2014-12-13  |  Herri harresia

"Jaso dugun elkartasun beroak estaltzen ditu egunotako urduritasuna eta ardura"

Jone Amezagaren gurasoei elkarrizketa. Gernikako gazteari babesa eskaintzeko asteburu honetan antolatu duten Herri Librea ekimenean.

2014-10-13  |  Herri harresia

Urtzi eta Telle grebalarien atxiloketa Deustuko AskeGunean

Herritar ugari bildu ziren Deustuko San Pedro plazan Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalariei elkartasuna eta babesa adieraztera. Plazako kioskoko teilatuan ziren bi gazteak atxilotu zituen Ertzaintzak.

2014-09-30  |  Herri harresia

Loiolako Askegunea protagonisten hitzetan

Loiolako Askegunea izan zenaren laburpena, herri harresian izan ziren hainbat lagun eta kazetariren hitzekin osatuta. Egilea: Askegunea

2014-09-24  |  Herri harresia

Loiolako herri harresia

28 gazte independentisten epaiketari erantzunez, desobedientzia ekintza burutu zuten ehunka pertsonak irailaren 22an Loiolako basilikaren aurrean.

2014-04-15  |  Herri harresia

Donostiako Libre topaketak

EHUko irakasle Mario Zubiagak, desobedientziaz, eta Eleak mugimenduko kide Zigor Olabarriak, Askeguneaz, emandako hitzaldiak. Data: 2014-04-12 Grabazioa: EskuNabarrak

2014-01-23  |  Herri harresia

Gasteizko Harresia

Urtarrilaren 18an atxilotu zituzten Goizane Pinedo eta Unai Ruiz gazte auzipetuak. Hiru hilabete ezkutuan igaro ostean larunbatean eman zioten amaiera ekimen desobedienteari. Gasteizko Harresiko kideek dinamika honekin lortu dutena azaldu eta desobeditzen jarraitzearen beharra azpimarratu...

2013-10-22  |  Herri harresia

Aske Gunea Iruñean

Bere militantzia politikoagatik sei urteko espetxe zigorrera kondenatu duten Luis Goñi gaztearen atxiloketa ekidin asmoz, Aske Gunea osatu dute ehunka herritarrek Iruñeko bihotzean, Nabarrerian. Goñi atxilo eraman duten arren, konpromisoa oinarri izan duen 12 orduko...

2013-06-14  |  Herri harresia

Ertzaintzak Donostiako AskeGunean izandako jarreraren salaketa Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrean izan zen Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria Ertzaintzak Donostiako AskeGunean erabilitako bortizkeria salatzen. "Ertzaintzak ez du ez kazetari, ez inongo herritarrik horrela tratatzeko eskubiderik". EAJko Iñigo Iturratek ertzaintzaren jarrera...

2013-04-26  |  Herri harresia

Ertzaintzaren jarrera Askegunean. Eredugarria ala gehiegikeria?

Ertzaintzaren bisitarekin argitu zuen otsailaren 19ak Donostiako Bulebarrean. Askegunean gaua emandako 800 lagunak lozorrotik esnatu zituen 30 furgoneten etorrerak. Ondorengo  hiru orduetan gertatutakoaren laburpena da bideo-erreportaje hau.

2013-04-23  |  Herri harresia

Beranduegi (92. saioa)

92. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:  - Beranduegi datorren albistegia Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.   - Lehiaketa Apirileko zozketa berriaren azken astean...

2013-04-21  |  Herri harresia

Ertzaintzak Argiako kazetari bati eraso

Ertzaintzak Argiako kazetari Lander Arbelaitz erasotu zuen honek prentsa akreditazioa agerian izan arren. Askegunean, 2013ko apirilaren 19an. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-20  |  Herri harresia

Herri harresiarekin epaiketa politikoak geratzeko aldarria

Aske Gunean militantzia politikoagatik auziperatu guztiak babesteko deia egin dute, ostiralean atxilotutako gazteen askatasuna eskatzeko antolatutako manifestazioaren amaieran. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-19  |  Herri harresia

Donostiako Herri Harresia barrutik: Azken 20 minutuak

Donostiako Aske Gunean Ertzaintza gazte zigortuak atxilotzera joan da. Azken 20 minutuak ikus daitezke bideo honetan. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-19  |  Herri harresia

Herri harresia eusten ordubeteren ondoren

Ertzaintza Aske Gunea husten hasi eta ordubetera grabatutako irudiak. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys