Euskal Herria > Gipuzkoa > Hernani

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Hernani kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hernani
Sakonean
Hernaniko familien %25ek konposta egiten du, taldeka edo banaka

Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, auzo-konposta egiteko bost etxola gehiago jarri berriak ditu martxan, bakoitzak 22 familiaren hondakin organikoak luar bihurtzeko gai direnak. Bost horiekin, denetara 43 konpost-txabola dauzka Hernanik, 950 familiak erabiltzen dituztenak. Horiei gehitu behar zaizkie 700 familia gehiago konposta bakarka egiten dutenak, nork bere baratze edo soropilean. Denetara, horrela, 1.650 familia ari dira –lau familiatik... [+]


2017-01-16
Iruña Veleia zertan da?
MULTIMEDIA - solasaldia

Juan Martin Elexpururen hitzaldia Hernanin, Dobera euskara elkarteak antolatuta.


2017-01-03 | ARGIA
'Altza Porru' komiki liburua aurkeztuko da asteazkenean Hernanin, Ainara Azpiazuren 'Arian Arian' erakusketaren barruan

Baratzea gaitzat hartuta Jakoba Errekondok eta zortzi marrazkilarik egindako Altza Porru komiki liburua aurkeztu da urtarrilaren 4an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ainara Azpiazu Axpi hernaniar irudigilearen Arian Arian erakusketaren barruan egingo da ekitaldia. Azpiazu da Altza Porru-n parte hartu duen marrazkilarietako bat, hain zuzen; libururako egindako irudiak erakusketan agertu nahi izan dituen lanen artean daude.


Euskararen Eguna, batzuentzat anekdota huts

Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari segika, hainbat herritan euskaldunak aktibatzen ari diren eragileentzat berriz, esperientzia interesgarri baten helmuga baino ez da Euskararen Eguna.


2016-11-13 | Estitxu Eizagirre
80 urte geroago nola egiten dugu bertsotan?

“Nere aipamenak izango dira
beste 80 urtian”.

Artistaren kontzientziaz jarri zuen bertso sorta ezaguna Txirritak: bere lehen plaza eta orduko kantu-lagunak historiara pasa zitezen. Azken puntu horrek ere egin du bere lana, hil zela 80 urte bete diren honetan berari begira jarri gaitu berriz. Bere sorlekuan, Ereñotzu auzoan (Hernani), herritarren artean aztertu dugu orduko eta gaurko bertsoa bizitzeko modua. Zer bertso eremu lantzen ditugu egun?


2016-10-12 | Estitxu Eizagirre
Euskara askatasun bat da

Euskara ari du Hernanin ekimenaren barruan emandako hitzaldiaren ideiak, artikulu bihurtuta.


Euskaldunak aktibatzen: "Egia Euskaraz estiloa" hedatzen ari da

Euskaldunak pizteko donostiarren egitasmoak arrakasta izan duela dirudi. Donostiako Piratek eta añorgarrek kopiatu zuten, eta udazken honetan antzeko ekimenak izango dira Hernanin, Lasarte-Orian, Agurainen eta Astigarragan.


2016-09-04 | Iñaki Sanz-Azkue
Auzolana eta lehia nahasten direnean

Igoin mendiaren magalean bildu dira denak urtero bezala. Ilun-bistan atera dira, bakoitza bere baserritik. Oinez egin dute bertarako bidea, batzuentzat ordutako bide luzea. Eguna argitzen ari du eta tentsioa sumatzen da. Han daude denak orain. Zain. Igitaia eskuan hartuta, maldan gora dagoen landazainari begira. Adi.

Bat-batean, landazainak besoa altxa eta argi bat atera da zerurantz. Etxafuegoa iraileko zeru gorrituan lehertu da. Puskatu da isiltasuna. Igoin-sasiko hariztiaren azpian igitai... [+]


Hernanin sokamuturraren aurkako aktibista bati eraso egin diotela salatu du Askekintzak

Ekainaren 25ean Gudarien Enparantzan bildu ziren Askekintza taldeko kideak, bigantxekin antolatzen den sokamuturraren aurkako protestan. Salatu dute Festak ospatu, animaliak askatu idatzita zeraman pankarta defendatzen zebilen kideari eraso ziotela han zeuden pertsona batzuek.