Ekonomia > Lehen sektorea > Hegazti gripea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Bidaxunen ahateak hazten dituzten eta agintariek agindu bezala horiek hiltzeari uko egin dioten Lataillade familiakoak sei orduzeduki zituzten jendarmeek atzo galdeketan Bastidako (Nafarroa Beherea) jendarmerian. ELBko nekazariak eduki zituzten atarian, baserritarren babesean etorriak.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hegazti gripea
Sakonean
2017-04-26 | ARGIA
Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko baserrietako ahate eta oiloak ez dituzte hilko

Zaintza sanitario pean ezarri dituzte Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko oilo eta ahate sanoak  eta honenbestez hiltze agindua bazter utzi dute behin betiko, ELB sindikatuak jakinarazi duenez. "Sentsu ona garaile izan da azkenean".


Polizia Barkoxe, Gabadi eta Domintxineko etxaldeetatik joatea lortu dute ehunka lagunek

400 pertsona bildu dira Barkoxen eta 200na Gabadin eta Domintxinen, erresistentzia pazifikoa egiteko prest. Polizia joatea lortu dute. Gabadin Frantziako Polizia etxaldean elkartu direnen aurka oldartu da: negar eragileak bota ditu eta bultzaka aritu da.


Laborarien mobilizazioak Domintxine, Gabadi eta Barkoxen, etxalde txikietako hegaztiak sakrifikatzea eragozteko

ELB sindikatuak azken orduko deia eginez, herritarrei eskatu die ostiral goizeko 06:00etarako mobilizatzea Frantziako agintariek hegazti guztiak sakrifikatu nahi dizkieten Domintxine, Gabadi eta Barkoxeko etxaldeen atarietan. Aurretik ELBk bilkura bat antolatuta zeukan goizeko 10:30etarako Donaixtiko plazan, baina deialdi berriak aditzera ematen du agintariek erabaki dutela egun sentiarekin jendarmeak sartzea etxaldeetan. ELBk prentsa ere kobidatu du lekuetan egotera, hiru etxaldeetan... [+]


Iparraldeko laborariak erne Gabadi, Domintxine eta Barkoxen zer gertatu zain

Joan den ostiralean, ehunka laborari eta kontsumitzaile bildu ziren –hainbat sindikalista eta hautetsiz gain– Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko etxalde banaren atarietan, gobernuaren ordezkariei eragozteko bertako hegaztiak hiltzea hegazti gripea kontrolatzeko estakuruz. Administrazioak iritzia aldatu ez eta hiru baserrien arduradunak zigorrez mehatxatu dituenez, Iparraldeko baserritarrak alertan daude berriro aurre egitera azaltzeko.


2016-01-27 | Etxalde
Hegaztien gripearen aurkako neurriek etxalde txikiak kaltetuko dituzte

Hegaztien gripea agertu da abenduan Dordogne eskualdean eta laster Ipar Euskal Herrian, Frantziako 15 departamendutan bezala, ahate hazleek produkzioa gelditu beharko dute hilabete zonbaitez, frantses gobernuak inposatu neurri zorrotzengatik.