Komunikazioa > Hedabideak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

“Ezker alternatiboaren” medioa aurkeztu dute asteazkenean Valentzian. Jornada, botereekiko eta alderdi politikoekiko independentea izan nahi duen komunikabidea Herrialde Katalan osoan argitaratuko da, eta urte amaieran kaleratu nahi dute lehen alea.

Hedabideak kanaleko multimediak
2017-03-31 | Jon Torner Zabala
Cannes-ek Claudia Cardinale argaldu izanak haserrea eragin du

Claudia Cardinale aktore italiarraren 1959ko argazki bat paratu du Cannesko Zinema Jaialdiak bere promozio-kartelean. Irudiak, ordea, badu desberdintasunik jatorrizkoarekin: aurpegiko zimurrak ezabatuak izan dira, eta aktorearen gerrialde, beso eta izterrak argalagoak dira, Photoshop bidez manipulatuak.


Euskalduna naiz, eta zu, ni bezala, gerra kultural batean sartuta zaude

Euskalduna naiz, eta zu? saioaren inguruko polemika ikusita galderak bata bestearen atzetik datoz: non geratu da gure identitatea definitzeko geneukan gaitasuna? Non galdu da euskaldunaren definizio irekia, zeinak dioen hemengoa dela hemen lan egiten duen eta bizi den edonor? Posible al da intsumisioa gerra kulturaletan?


Errumaniarrak baino ez ziren

Istripu handia izan da Azkoitiko Azkarate portuan aste honetan. Hiru gizonezko hil ziren eta hainbat zauritu ere izan ziren. Albiste lazgarria, ezbeharrak jotzen duen guztietan bezalaxe.


Euskalduna naiz, eta zu, ni bezala, gerra kultural batean sartuta zaude

Euskalduna naiz, eta zu? saioaren inguruko polemika ikusita, non geratu da gure identitatea definitzeko geneukan gaitasuna? Non galdu da euskaldunaren definizio irekia, zeinak dioen hemengoa dela hemen lan eta bizi den edonor? Posible al da intsumisioa gerra kulturaletan?


2017-02-27
Polizia grabatzea herritar guztien eskubidea da
MULTIMEDIA - erreportajea

Teknologia berriek ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak.

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako “Grabatzea ez da delitua” kanpainaren lehen... [+]


"Herritarrei argi gehiegi ematea ez doa pribilegiatuen alde"

Izpiritu kritikodun herritarrak lortzeko bidean, hezkuntza eta komunikabide libreak ezinbestekotzat ditu Normand Baillargeon filosofo quebectarrak. Bidea nekeza delakoan, herritarrei giltza batzuk eskaintzen ari da. 2005ean atera zuen Petit cours d’autodéfense intellectuelle (Autodefentsa intelektualerako ikastaro txikia) liburua, Quebecetik at ere arrakasta ezagutu duena. 


Egia ostea eta egia

Trumpek irabazi du Ameriketako Estatu Batuetan (AEB). Rajoyk irabazi du Espainian. Kolonbian bake-prozesuko akordioari ezetz esan diote. EAJk irabazi ditu EAEko hauteskundeak. Britainia Handian Brexita izan da nagusi. Podemos izan da EAEko lehen indarra hauteskunde espainiarretan.

Oxford hiztegiak 2016ko berbatzat jo du egia ostea edo post-egia (ingelesezko post-truth), gertaera horietako zenbaiti azalpena eman diezaiokeelakoan. Ez denei, dirudienez. Batez ere Brexita, Trumpen garaipena eta... [+]


2017-02-24 | ARGIA
Grabatzea ez da delitua

Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak. Batzuetan herritar anonimoek ematen dute horien berri, eta bestetan herri mugimenduek eta herri komunikabideek.


2017-02-14 | ARGIA
Kazetarien Euskal Elkargoak salatu du Espainiako Gobernuak ARGIAren kontrako isuna berretsi izana

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu dute Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna berretsi izana. Mozal Legea berehala indargabetzeko eskatu dute "diktaduraren garaira eramaten gaituen" legea delako.


2017-02-10 | Axier Lopez
Turkia: kazetarientzako kartzelarik handiena munduan

Kazetaritza askatasunez egiteko baldintzak Turkian asko okertu direla salatu dute Mugarik Gabeko Kazetariek. 2016an mundu osoan 75 kazetari hil, 349 espetxeratu eta 52 bahitu dituztela zenbatu du gobernuz kanpoko erakundeak.