Piarres Xarriton idazle eta euskaltzaina hil da ostiral honetan. 96 urte zituen eta bere ibilbidea errepasatuta, mende baten perspektiba galdu du Euskal Herriak.
Orain dun/k tenorea gazte dinamika berriaren baitan antolatu dituzte ‘Jeiki’ egunak Ipar Euskal Herrian.“Dinamika berria zabaltzea, gazteak parte harraraztea eta giro aproposean, elkar ezagutza bultzatzea” izango dute helburu, adierazi dutenez.
Xabier Lopez Peña presoaren heriotza argitzeko eskatu dute Etxeratek, Herrirak eta senideek Baionan. Burmuinean odol-isuria izan zuelako eraman zuten Lopez Peña espetxetik Parisko Pitie-Salpetriereko erietxera, eta hiru asteren buruan hil egin da, martxoaren 30eko goizaldean. Espetxeko zuzendariak eta arduradunek presoaren familiarekiko izan duten jarrera salatu dute, baita presoari erietxean eman zioten arreta ere.
Lekorneko (Lapurdi) Garroko gaztelua izango da ekainaren 28tik 30era ospatuko den Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalaren eszenatokia. Administrazioa berritzeaz gain, balantze ekonomikoa hartu dute kontuan antolakuntzarekin hasteko.
Ipar Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual eta transexualek osatzen duten Les Bascos elkarteak denentzako ezkontza eskubidearen aldeko kanpaina hasiko du. Eliza katolikoak eta eskuineko alderdiek sexu bereko pertsonen ezkontzen aurka hasitako kanpainari aurre egingo diote. “Ez dugu gatazkarik sortu nahi, baina argi erakutsi nahi dugu hor gaudela”, adierazi du Beñat Gachen Les Bascos elkarteko presidenteak.
Mizel Theret Hazparneko dantzari eta koreografoak Oroitzen naiz... sorkuntza lana entreinatuko du aurki. Koldo Zabala (76 urte), Jean Nesprias (85 urte) eta Philippe Oyhamburu (91 urte) dantzariak dira saioko protagonistak. Errenterian estreinatuko da igandean (hilak 23), eta Lyonen (Frantzia) izango da hurrengo ekitaldia irailaren 30ean. Euskal Kultur Erakundeak elkarrizketatu du Theret eta pasarte batzuk ekarri ditugu.
1946ko abenduaren 14an sortu zen Hazparnen. Fisikan lizentziatua Paueko unibertsitatean, Maiatz literatur elkarteko sortzaile eta koordinatzailea da hastapenetik gaur arte. Gure Irratiaren sorreran ere parte hartu zuen, bertako langilea izan da urte luzez, eta egun 2012ko Argia Saria jaso duen Gure Bazterrak emankizunaren arduraduna da. Euskaldunon Egunkariako hastapenetan Baionako erredakzioan egin zuen lan, eta Inter Porcos: kronika aberezaleak liburuaren egilea ere bada, euskal prentsako... [+]
Ertz #13, Bertze Musiken Jaialdia ostiralean hasiko da Beran eta irailaren 15era bitartean izango da Beran, Donostian eta Hazparnen. 13. edizioa da aurtengoa eta Ertz elkartea, Audiolab elkartea eta Eihartzea kultur etxea dira jaialdiaren antolatzaileak. Ibilaldiak, otorduak, dantzak, masajeak, kontzertuak, hitzaldiak eta filmak izango dira besteak beste. Esperimentazioa, arriskua eta abangoardia dira jaialdi honen berezitasunetako batzuk.
Elkarrizketa: Mikel Asurmendi / Argazkia: Dani Blanco
Larzabale, 1975. Euskal filologia ikasia. Hazparneko Elhuyar kolegioan irakaslea da. Gazteriak mugimenduan hasi zen politikan, Haika-n jarraitzeko. Batasuneko kidea da, berau sortu zenetik. EH Baiko hautagaia izan da Frantziako Legebiltzarrerako azken bozetan.
Zuberoko pastorala Arrokiaga herrian antzeztuko da aurten uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean. Ameriketan euskaldunak-José Mendiague izena du aurtengoak eta Ameriketan bizi zen olerkari, bertsolari eta euskaltzalearen istorioa kontatzen du. José Mendiagueren papera bi pertsona ezberdinek beteko dute, gaztea zenekoa Beñat Larrorik eta heldua zenekoa Rene Oihenartek. Honen emaztearen papera berriz, Xantiana Etxebestek beteko du.
Baionatik Bilbora bide egin zuten iazko abenduan eta gure kantagintzaren emanaldia eskaini zuten Euskalduna Jauregian. Aurten, martxoan, beste agerraldi bat egin zuten Donostiako Kursaalean. Ekainaren 16an, bestalde, Euskal Herriko Kantu Txapelketa jokatuko da Donostian. Kantagintzaren bidea urratu duten kantari eta kantazale horietako batzuengana bide egin dugu. Eleak, doinuak eta pasadizoak dakarzkigu.