Naia Izko, Itaiako kidea

Bilbon egin zuten uztailaren 20, 21 eta 22an alokairu sabelen lehen kongresua. Hainbat ikerlari, jurista eta akademialarik parte hartu zuten, Asociación Son Nuestros Hijos, Asociación Gestación Subrogada en España eta Gure Umeen Ametsak elkarteak antolatutako elkargunean. Itaia emakumeen antolakunde sozialistak kongresua arbuiatzeko elkarretaratzea egin zuen. Antolakundearen ikuspuntua ezagutzeko Naia Izko Itaiako kidearekin hitz egin du ARGIAk.

2022-06-26 | June Fernández
"Estatuak ez luke arautu behar familiak nolakoa izan behar duen, askotariko ereduak babestu baizik"

Gizon ez-heterosexualen aitatasun desira ikertu du Borja Muñoz Arrastia sexologoak. Familia nuklearraren eredu hertsia errepikatu baino, umeak hazteko alternatiba komunitarioak sendotzea aldarrikatu du EHGAMeko kideak.


2022-04-06 | ARGIA
Haurdunaldi subrogatuak haurraren eta amaren eskubideak urratzen ditu, Espainiako Auzitegi Gorenaren arabera

Epaitegietara iritsitako haurdunaldi subrogatu kontratu baten harira, Espainiako Auzitegi Gorena berriz mintzatu da haurdunaldi subrogatuaz. Gisako kontratuek dakarten "adingabearen interes gorenari kaltea eta emakumearen esplotazioa" onartezinak direla adierazi du.


Itziar Alkorta Zuzenbide Zibileko irakaslea
"Haurrak katean eta mugaz bestalde ekoiztea ez da jasangarria"

Itziar Alkorta Idiakez Zuzenbide Zibileko irakaslearen ustez, haurdunaldi subrogatuak giza eskubideen kontrakoak dira. Hala ere, nazioarteko debeku bat posible ez den bitartean, arautze murriztailearen aldekoa da.


Kajsa Ekis Ekman
"Ezin da sabel bat alokatu, emakumea da alokatzen dena eta hori esplotazioa da"

Kajsa Ekis Ekman (Stockholm, Suedia, 1980) kazetaria eta Being and Being Bought - Prostitution, Surrogacy and the Split Self liburuaren egilea da. Gaztelaniazko bertsioa argitaratu du Bellaterra argitaletxeak 2017an: El ser y la mercancía: prostitución, vientres de... [+]


Haurdunaldi subrogatua
Bai ala ez baino harago

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan jakin zuten zientzialariek emakume bat norberaren obuluz ernaldu ez zen umeaz erditu zitekeela. Orain herritarron ahotan dago gaia, gure ingurukoek egin dutelako edo egin nahi dutelako, eta batez ere, aldeko eta aurkako iritzi abaniko handia... [+]