Kultura > Musika > Kontzertuak > Hatortxu Rock

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-11-20 | Ahotsa.info

Iñaki Alforja zine zuzendariak dokumental batean bildu du Hatortxu Rock-eko 20. edizioa  posible egin zuen auzolan erraldoia. 20 pertsonaren istorioen bitartez, zuzendari iruindarrak elkartasun jaialdiaren aurreko zein bertako bizipenak bildu ditu. Eta tituloak ederki laburbiltzen du bertan bizitakoa. “Elkarrekin edozer dugu posible”. Azaroaren 30an estreinatuko da Iruñean.

Hatortxu Rock kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hatortxu Rock
Hatortxu Rock 20 argazkitan

Milaka lagun batu dira Lakuntzan Hatortxu Rock ekimenaren 20. urteurrenarekin bat eginez. Ekinklik kolektiboaren argazkiak segidan.


2017-08-01 | Guaixe .eus
Hatortxu Rock 20: Kolosala izan da

Igandean agurtu zen Hatortxu Rock, Euskal Herriko elkartasun jairik erraldoiena. Azkena izan dadila, hori antolatzaileen eskaera, "Nahikoa da, denak etxera!" izan baita aldarri nagusia. Facebooken duzue jaialdiaren jarraipena.


2017-07-26 | Xalba Ramirez
84 talde izango dira 20. Hatortxu Rocken

“Inoizko elkartasun jaialdirik handiena” egingo dute asteburu honetan Lakuntzan. Lau egunez 84 musika taldek osatutako kartelean, euskal eszenako talderik garrantzitsuenez gain, espresuki jaialdirako batu diren zazpi talde izango dira.


2017-07-12 | ARGIA
Betagarri taldearen agurra: Hatortxu Rocken emango du azken kontzertua

24 urteko ibilbidearen ostean, agur esango die Betagarrik eskenatokiei Hatortxu Rock festibalean.


2017-07-04 | Hatortxu Rock
Hatortxu Rock 20, auzolana da gure altxorra
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Uztailaren 27tik 30era izango du Hatortxu Rockek 20. edizioa. Indarrak batuz, "euskal preso politiko, iheslari eta deportatu guztiak etxera ekartzeko, Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena" antolatu nahi dute.


2017-05-11 | Guaixe .eus
Badator Hatortxu Rock... baina aurretik sasia kendu auzolanean

Lakuntzako jaialdia uztailaren 27tik eta 30era ospatuko da 20. edizioa den honetan. Horren aurretik baina, inguruko herritarrak auzolanean ariko dira eremua prestatzen.


12 talde larunbateko Hatortxurock jaialdian

Larunbatean, abenduak 28, ospatuko da Hatortxurock jaialdiaren 16. edizioa Atarrabian. 12 musika talde igoko dira oholtzara, eta gaur da aurretiazko sarrerak eskuratzeko azken eguna.


Obrint Pasen Euskal Herriko azken kontzertua Hatortxurock jaialdian

Egitarau oparoa aurkeztu dute Hatortxurock jaialdiaren 16.ediziorako. 12 musika talde igoko dira oholtzara abenduaren 28an Atarrabian ospatuko den ekimenean. Antolatzaileek sarreren prezioa jaitsi izana azpimarratu dute, aurrez 15 euroan eta bertan 18an egongo baitira eskuragarri.


2013-05-31 | Lide Hernando
Hatortxu Rock jaialdia larunbatean

Ekainaren 1ean izango da Hatortxu Rocken 15. edizioa Atarrabiako Entrecementerios eremuan. 18:00etatik aurrera, euskal presoei elkartasuna adieraziko diete hainbat musika taldek, antolatzaileek “edizio berezia” deitu dioten honetan.


Euskal presoei elkartasuna azalduko die Hatortxurock jaialdiak

Hamalaugarrenez ospatuko da Hatortxurock jaialdia ostiral eta larunbatean Atarrabia eta Burlata arteko Entrecementerios eremuan. Besteak beste, Zea Mays, Bongo Botrako, Bad Sound Sistem, Doctor Deseo eta Gatillazo ikusteko sarrerak salgai daude jada.