ARGIAKOEN
(G)UNEA
Ongi etorri harpidedun eta eragileen Gunera. Atal honetan, herri eragileen lana ezagutarazi eta urtean zehar kaleratutako materiala zozketatuko dugu hilero. ARGIAko harpidedunen eta Piztu Ezazu ARGIAren bitartez ekarpen ekonomikoa egin duzuenon artean egingo dugu zozketa.
  • - Sarien irabazleen zerrenda, aldizkariaren hileko azken zenbakian argitaratuko da eta azken astean kanal honetan.
  • - Zozketa hilean behin egingo da eta parte-hartzaile bakoitzak, eskaintza bakoitzeko, behin bakarrik eman ahalko du izena.
Herri mugimenduko eragilea bazara eta zure lana ezagutarazi nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.
Gure gaiak gure balioak | Parte hartu eta irabazi lau sari hauetako bat

MAIATZEKO ZOZKETA

Aste honetako nabarmendua
KIMUTX LIBURUA
1
Izaki mitologikoen eskolan jolastuz eta kantatuz

KIMUTX proiektuaren asmo nagusia, zero-hamabi urte bitarteko haurrek, eguneroko ekintza zehatz batzuk modu alaian, jostagarrian eta maitakorrean gauzatzen laguntzea da, burututako jarduerak Euskal Herriko kulturaren testuinguruan kokatuz. Horretarako, kantuan oinarrituko gara, batez ere, honek duen balioagatik eta ematen dituen onurengatik. Hala ere, helburua lortzeko hiru baliabide erabiliko dira; musika, doinu eta erritmo egokietan; hizkuntza, bai bertsotan, bai ipuinetan islaturik; eta irudiak. Haurrak munduari zabalik dauden pertsonak dira, eta beraien baitan daude gaitasun eta erantzun guztiak. Maitasunez beraien jardun askean oinarrituz esperientziak eskaintzen dizkion giro eta inguruneak sortuz, umearen erritmoa errespetatuz eta haurraren behar eta interesetatik abiatuta, ingurua ezagutzen lagunduko dion giroa sortzea da lan honen oinarrizko helburuetako bat.

Eragile hau hobeto ezagutzeko:
KIMUTX
Liburuak erosteko: www.argia.eus/denda
Liburuak ezagutzeko: www.kimutx.eu
#autoeraketa
#sormena
#hezkuntza
#kultura librea
Hilabeteko honetako sariak
1
Kimutx liburuak
4 ale
2
Perlata taldearen diskoa
4 KD
3
Mugarik Gabe GKE
Bizitza Jasangarrietarantz

3 sorta
4
Bilboko Kafe Antzokia
(Zenbat Gara elkartea)

2 pertsonentzako bina bazkari
Apirileko sarituak
• Gorka Suaiaren diskoa: Murua Garmendia sendia (Ordizia), Miren Iraeta (Ikaztegieta), Miren Josune Zamalloa (Galdakao), Iñaki Osoro (Eibar)
• Globalizazio eta autoeraketa: Lalo Etxeberria (Hernani), Blanca Beitia (Gasteiz), Jose Antonio Azpiroz (Leitza), Idoia Eskitxabel (Donostia)
• Hand Made gerrikoak: Lourdes Iruretagoiena (Zarautz), Xabier Argandoña (Bilbo)
• Zeluloidezko izarrak: Isabel Razkin (Uharte-Arakil), Pedro Azkue (Zarautz), Josu Diaz de Otalora (Usurbil), Patxi Xabier Gonzalez (Gasteiz)