Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren hurbilekoek eta horien abokatuek, Urruñan egindako prentsaurrekoan.

Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.


Bigarren saioan ere ez dute Pasaiako Sarraskiko poliziarik identifikatu

Joseba Merinoren familiak eta defentsak eskatu dute hilketen garaiko argazkiekin izan dadila hurrengo identifikazio saioa. Deituta zeuden hiru polizietatik bakarra agertu da, beste biak hilda baitaude polizien defentsaren esanetan.


Jaurlaritzak Zabalzari biktima izaera onartu arren, justiziak hirutan artxibatu du auzia

“Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz... [+]


Espejo guardia zibila saritu izana justifikatu du Grande Marlaska ministroak

Mikel Zabalzaren atxiloketa eta heriotzarekin lotura izan duen Arturo Espejo Guardia Zibila teniente jeneral izendatzeagatik azalpenak eman ditu Barne Ministroak Senatuan. Grande Marlaskak erabakia defendatu du, EAJ-k eta Geroa Baik Mikel Zabalzaren familia berriz ere... [+]


Espainiako Estatuak torturatzaileak saritzen dituela salatu du Zabalzaren familiak

Mikel Zabalza Gogoan ekimenak Espainiako Estatuari leporatu dio tortura saritzea. Arturo Espejo Intxaurrondoko tenientea zen orbaizetarra torturatu eta hil zutenean, eta gaur egun Guardia Zibileko teniente jenerala da.


Mikel Zabalzaren heriotzan inplikatutako Guardia Zibil batek posturik altuenetako bat du erakundean gaur egun

Arturo Espejo Teniente Jenerala 2022an Laguntza Aginteko buru izendatu zuen Marlaskak. Guardia Zibilaren buruzagitzako lau kideetako bat da.


Pasaiako Badiako hilketak "operazio estrajudizial" baten ondorio izan zirela dio txosten ofizial batek

EHUko Unesko Katedrak osatu du txostena, eta Lakuari eman zion 2020an. Martxo honetara arte, ordea, biktimen senideek ez dute ikerketaren berri izan.


Irunberrin ETAko bi kide hil zituztenean han ziren haur gasteiztarrekin hitz egitea lortu dute

1990eko ekainaren 25ean, Irunberrin ETAko bi kide hilda agertu ziren. Suizidioa izan zen bertsio ofizialaren arabera, baina beste bertsioak dio Guardia Zibilak torturatu eta hil egin zituela. Gure Bazterrak memoria taldeak eta Pako Aristi idazleak ikerketa jarri zuten martxan... [+]


2022-12-05 | Leire Artola Arin
Euskal herritarrak torturatzeko Espainiako Barne Ministerioaren baimena zuen Galindok, Belloch ministro ohiak aitortu duenez

Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren... [+]


2022-11-28 | Lide Iraola
Mikel Zabalza Poliziaren indarkeriaren biktima gisa aitortu gabe jarraitzen du Madrilek, 37 urteren ostean

37 urte dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu, torturatu eta hil zuenetik, baina Espainiako Gobernuak aitortu gabe jarraitzen du. Igandean Zabalza oroitu dute jaioterrian, Orbaizetan, eta bizileku zuen Donostiako Altza auzoan. Eneko Etxeberria Naparraren anaiak gogorarazi... [+]