2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu eta berriena Bigarren Mundu Gerra garaikoa da.
Tartean, besteak beste, greziar, erromatar, bizantziar eta otomandar ontziak daude. Gainera, gehienetan kargamentuaren arrastoak geratzen dira.
Lau urtez luzatu diren... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
GreziaGreziako Gobernuak ostegunean egingo du lege-proposamena Legebiltzarrean. Hamahiru orduko lanaldia legeztatzeaz gain, greba eskubidea ere urratu nahi du.
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.
Gehiengo osoa lortu du Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak. Eskuin muturrak gora egin du, Espartarrak buru dituela eta Syrizaren "begi bistako porrota" aitortu du Alexis Tsiprasek. Abstentzioa %47,18koa izan da.
Titanic itsasontzia ikustera joan ziren turistek itsasoan galduta jarraitzen dute. AEBek eta Kanadak sekulako operazioa jarri dute martxan haiek erreskatatzeko. Greziako uretan, ordea, gutxienez 80 errefuxiatu topatu dituzte hilda, eta gutxienez 500ek jarraitzen dute desagertuta.
BBCk jaso duenez, asteazken goizean itsasontzia ez zen mugitu azken zazpi orduetan; kostazainek esan zutenaren arabera, ordu horietan Italiara bidean zihoan itsasontzia. Bederatzi atxilotuek gaur fiskaltzaren aurrean deklaratu beharko dute.
Ostegunean atxilotu dituzte, migratzaile trafikoa leporatuta. Bizirik atera diren 104 lagunen artean daude bederatzi egiptoarrak.
Ehunka migratzaile zeramaten itsasontzia urperatu da asteazkenean. 750 bidaiaritik 100 inguru erreskatatu dituzte ostegun goizean eta hauek salatu dute hamabost orduz aritu direla laguntza eske.