1900 eta 1901 artean, Greziako Antikitera uharte inguruko naufragio batean Antikiterako Mekanismoa deritzon pieza aurkitu zuten, K.a. 150-100 urteen ingurukoa.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Gorpuetan, arteriak hutsik egon ohi dira. Horregatik, Antzinako Grezian, Praxagorasen garaiko (K.a. IV. mendeko) medikuek ez zuten uste handik odolak zirkulatzen zuenik, aireak baizik. Horregatik artheria izena eman zieten (“aire-hodia” esan nahi du).
Galenoren (K.o. 129-199) garaitik oker zeudela eta arterietatik odolak zirkulatzen duela jakin arren, odol-hodi horiei ez zitzaien izena aldatu.
Eta jatorrizko esanahiari eusteaz gain “arteria” hitza bestelako... [+]
Atenas, K.a. 330. Aristotelesek (K.a. 384-322) Politika idatzi zuen. Eta obra horretan, beste eduki askoren artean, praktika demokratikorako arauak jaso zituen. Hona hemen bederatzi arauok laburbilduta:
– Magistratura guztiak guztion artean hautatzea.
– Guztiek bakoitzaren gainean agindu dezatela eta bakoitzak, txandaka, guztien gainean.
– Kargu publikoak zozketaz esleitu daitezela, guztiak edo esperientzia eta ezagutza teknikoa eskatzen ez... [+]
Atenas, K.a. 387. Platon greziar filosofoak Akademia sortu zuen, eta bertan hainbat gairi buruzko eskolak ematen hasi zen: etika, psikologia, antropologia, epistemologia, metafisika, kosmogonia, hizkuntzaren eta hezkuntzaren filosofia… Sokratesen ikasle izana, Platonek berak ikasle bikainak izan zituen Akademian, Aristoteles esaterako.
Baina zorroztasuna funtsezkotzat jotzen zuen arren, ez zuen lortzen ikasle guztiak eskola hasteko garaiz iristea. Garai hartan denbora neurtzeko... [+]
Sirakusa (Sizilia), K.a. 405. Dionisio I.ak –edo Dionisio Zaharrak– greziar koloniaren boterea lortu zuen eta Sirakusako tirano bihurtu zen. Orduz geroztik, etsaiak ez zituen faltan izango etxe barruan nahiz kanpoan.
Dionisioren gortean Damokles izeneko gizon bat bizi omen zen, bere jaunarekiko inbidiak janda. “Haren tokian banengo... Haren boterea banu... Haren ondasunen jabe banintz... Dionisio banintz...”, errepikatzen omen zuen etengabe jauregiko korridoreetan... [+]
Gordio Frigiako (egungo Anatolia, Turkia) nekazaria zen, eta haren ondasun bakarrak gurdia eta hari tira egiteko idi parea ziren. Frigiarrek erregea behar zutela erabaki zutenean, orakuluari aholkua eskatu zioten eta hark gurdi batean ikusten zuten lehen gizona aukeratzeko esan zien. Hala, Gordio Frigiako errege izendatu zuten, eta monarka berriak, esker onez, Zeusen tenplura eraman zuen gurdia. Haren pertika eta uztarria korapilo berezi batez lotu zituen; soka muturrak korapiloaren barruan... [+]
Atenas, K.a. 510. Klistenesek ostrazismoaren legea sortu zuen, arriskutsutzat jotzen zituzten politikariak erbesteratzeko, indarrean urte batzuk geroago jarri zen arren, K.a. 487an. Greziar demokrazia ahuldu zezaketen balizko intrigak eta azpi-jokoak saihesteko prebentzio neurria zen jatorriz.
Atenasko hiritarrak urtero biltzen ziren ordezkari politikoren bat hiritik egotzi behar zuten ala ez erabakitzeko. Gehiengo absolutuz onartzen bazen, kanporatuak hamar egun zeuzkan ekipajea egin eta... [+]