Politika > Polizia > Gomazko pilotak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Gomazko pilotak
Sakonean
Absolbitu egin dituzte Ester Quintanaren kasuan auziperatutako bi poliziak

Bartzelonako Auzitegiak argudiatu du ezin dela frogatu Quintanaren begian jo zuen tiroa beraiek bota zutenik, LaDirecta hedabideak zabaldu duenez.


Fiskalak 2 urteko espetxe zigorra eskatu du polizientzat, Ester Quintanaren auzian

Akusazio partikularrak eskatu du bederatzi urteko kartzela zigorra ustez Ester Quintanari tiroa bota zion poliziarentzat, eta hori agindu zuenarentzat. Sententziaren zain geratu da epaiketa.


Gomazko piloten ordez bestelako jaurtigaiak erabiliko ditu Foruzaingoak

 Uda igarota hasiko dira foruzainak bestelako jaurtigailuak erabiltzen, apar biskoelastiko moldagarriz egindako kartutxoak, hain zuzen. Orotara, 35.000 euro inbertitu ditu exekutiboak, egun erabiltzen dituzten gomazko pilotak ordezkatzeko asmoz.


2016-04-12 | ARGIA
"Egoera kontrolpean" zegoela esan zuen ertzainak dio 'Ugarteko'-ren agindupean jardun zutela

3.389 zenbakidun ertzainak Iñigo Cabacasen hilketagatiko epaiketan deklaratu du "Ugarteko" ezizenez ezagun den ertzain-burua izan zela 2012ko apirilaren 5ean operatiboan nola jokatu agindu zuena. Aurrez lekuko modura agertuta zegoen 3.389 zenbakiduna epaiketan, baina Cabacasen familiaren eskariz ikertu (inputatu) modura deklaratu du oraingoan. Gogoan hartu behar da Ugarteko ez dagoela inputatuta.


2016-04-10 | Xabier Letona
Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz

Hiltzaileak libre jarraitzen du, hori da oraingoz argi eta garbi dakigun bakarra. Hau da, Iñigo Cabacas gaztea Bilbon duela lau urte gomazko pilota batez hil zuen ertzainak libre jarraitzen duela. Oraindik ez dakiguna da erailketa edo homizidioa izan zen. Epaiketak argitu beharko du hori.

Lasai ote da hiltzailea? Egin beharrekoaren kontzientzia ote du edo estu ibiliko da Manu Cababas eta Fina Lizeranzu Iñigoren gurasoak hedabideetan ikusten dituen bakoitzean?

Irudika... [+]


"Epaiketara heltzea garaipena da gomazko piloten biktimontzat"

2012ko maiatzaren 14a greba orokor eguna zen. Bartzelonako manifestazioa bukatuta Ester Quintana etxerako bidean zela, Esquadra Mossoek jaurtitako gomazko pilota batek aurpegian jo eta ezkerreko begia galdu zuen. Lehen aldia da Katalunian halako auzi bat epaitegietara iristen dena eta apirilaren 11n bi polizia epaituko dituzte. Urteotan egindako lanari esker, pilota hauek debekatzea lortu dute, eta epaiketarekin bere bizitzako atal honi puntua jarri nahi dio. Puntu eta etena izango den... [+]


2016-02-22 | ARGIA
Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio

“Ugarteko” ezizena erabiltzen du Iñigo Cabacas gaztea hil zuten egunean Ertzaintzaren operatiboko buru zen pertsonak. Berak eskatuta, joan den ostegunean Bilboko 13. Instrukzio Epaitegian adiskidetze-ekitaldia egin zuten: “Ugarteko”k 777.000 euroko kalte ordainak eskatu dizkie Cabacas familiari, Garari eta Naizi.


2016-02-17 | ARGIA
Istiluak Korsikan, poliziak futbol zale bat larri zauritu ondoren

Joan den larunbatean Sporting Club Bastiako zale bat larri zauritu zuen poliziak Reimsen. Begi bateko ikusmena galdu du zale korsikarrak eta gertakariek haserrea eragin dute.


200.000 euroko kalte-ordaina Katalunian gomazko pilotakadaz begia galdu zuen gazte bati

Kataluniako Barne ministroak, Jordi Janék, “eragindako lesioengatik barkamena eskatzeko” eskutitza bidali dio Nicola Tanno gazteari, La Directa webguneak jakinarazi duenez.


Quintanak bederatzi urteko kartzela eskatu du pilotakadaz begia galdu zioten mossoentzat

Ester Quintanaren abokatuek aurkeztutako akusazioan adierazi dute poliziek euren erabakiz, eta horrek dakarren arriskuaren jabe izanik egin zutela tiro. Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatu du.