Gizartea > Herri mugimenduak > Gobernuz Kanpoko Erakundeak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Gobernuz Kanpoko Erakundeak kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Gobernuz Kanpoko Erakundeak
Sakonean
Mugarik Gabeko Medikuek uko egin diote EBren diru laguntzak jasotzeari

Migrazio politikak salatzeko asmoz egin dute hautua. Gobernuz kanpoko erakundeak munduan zehar dituen proiektu guztiei eragingo die erabakiak.


"Afrikarrak tentelak garen ideia dago Gobernuz Kanpoko Erakundeen proiektuen atzean"

"Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrika salbatzera datoz euren proiektuekin. Ez dugu behar inork salbatzerik, guk geuk egin dezakegu. Proiektu onak dira, baina atzean ezkutatzen duten ideia da afrikarra bere burua antolatzen ez dakien tentela dela".


Ezkerreko gobernuz kanpoko erakundeak jomugan jarri ditu Israelek

Gobernuz Kanpoko Erakundeak atzerriko diru laguntzak jasotzen dituztela adierazten duten intsignia eta bereizgarriak eramatera derrigortuko dituen lege proposamena onartu dute Israelen.


2015-03-09 | ARGIA
Soinekoek ilusio optikoak eragin ditzakete, indarkeria matxistak ez ordea

Urdina eta beltza ala zuria eta urrekara? Seguruenik zuri ere erakutsiko zizuten soineko famatua. Orain indarkeria matxistaren aurkako kanpaina batean erabili dute.


2015-02-08 | Reyes Ilintxeta
"Ugandako komunitatea berpiztu nahi dugu gero haiek nahi bezala jarrai dezaten"

Ugandako Moyo eskualdean urtebete lanean izan da bertako haurren musika banda antolatuz eta musika irakasleei irakasten irakatsiz. Orain etxean, Iruñerrian, bueltan da Aritz Azparren musikari gaztea. Diru eta laguntzaile bila etorri da martxoan hara itzultzeko.


2015-02-08
Nortasun agiria

Aritz Azparren Vicente, Uharten jaioa 1982ko urtarrilaren 30ean. Musikaria, zeharkako flauta jotzailea eta irakaslea Burlata-Atarrabiako musika eskolan. Azken hamaika hilabeteak Ugandan eman ditu proiektu berezi bat abian jartzen: musikaren bidez gerra osteko gizartea berpizten laguntzea. Diario de Noticias egunkariaren irakurleek hautatutako bikaintasunaren saria eman zioten urte amaieran. Diru saririk ez, baina propaganda ona izan da bere egitasmoa ezagutzera emateko. Orain diru eta... [+]


2015-01-19 | Nerea Ibarzabal
2016rako munduko biztanleriaren %1ek diru gehiago izango du gainontzeko %99k baino

Oxfam Intermónek “ezberdintasunaren aurka” egiteko eskatu die herrialde garatuenetako alderdi politikoei, aberatsen eta pobreen arteko alde horrek “gosearen aurkako borroka oztopatzen” duelako.


2014-11-27 | Mugarik Gabe
Eutsi edo hil
MULTIMEDIA - erreportajea

ikuspegi indigena batetik, lurra, hezkuntza, hizkuntzak eta "Bizitze Ona" bezalako gaiak jorratzen ditu bideoak. Mugarik gabe elkarteak antolatutako “Eutsi edo Hil” jardunaldien barruan, Guatemala eta Kolonbiako hiru emakume lider indígena egon ziren euren lurraldeetan enpresa multinazionalen presentzia nola bizi duten salatzeko. Baita horren aurrean eutsi eta euren eskubideak defendatzeko nola antolatzen diren ere azaltzeko.


2014-11-19 | Axier Lopez
Zeinek nahi du Afrika salbatu? Gobernuz kanpoko erakundeen elkartasun zuriari ziria

Injustiziak ulertzeko laguntzen al dute testuingururik gabeko muturreko pobreziaren irudiek? Bidegabekerien kontura negozio egitea zilegi al da? Gure frustrazio indibidualak zuritzeko aitzakia onak al dira GKEak Afrikan? Boluntarioen estereotipoez mintzatzeko aukera ona eskaintzen du 'Zeinek nahi du boluntario izan?' kanpainak.


2014-07-30 | Judith Perez
Murrizketek GKE-en zintzurra estutu dute EAEn

Murrizketen eraginez EAEko GKE-en %28,6 zorpetu egin dira azken urtean eta %56k nazioarteko proiektuak bertan behera utzi behar izan ditu. Euskadiko GGKE-en koordinakundeak inkesta batean jasotako datuak dira.