argia.eus
INPRIMATU
Aitona hil dioten neskaren trantzea
  • Jordi Sierra i Fabra ::Eraztun Ospetsuaren arrastoa

    Ibaizabal

    orrialdeak ::190

    prezioa ::11.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Jordi Sierra i Fabrak idatzi eta Aitor Aranak euskaratutako Eraztun Ospetsuaren arrastoa gazteentzako nobelako protagonista antigoalekoen saltzaile baten biloba da. Goiz batez aitona bisitatzera joan eta hark agindutako enkargu bat betetzen ari dela bi estualdi izango ditu: enkarguko paketea lapurtuko diote eta aitonari kontatzeko asmoz etxera itzultzean, hilda aurkituko du. Gizon bat bera hiltzen ere ahaleginduko da. Ez dira hor amaituko neskaren ezbeharrak. Poliziekin, izugarri aberatsa den gizon batekin, CIAkoa dela esaten dion lagun batekin eta Irakeko Museo Nazionaleko kontserbatzailea dela dioen beste morroi batekin egingo du topo. Guztiek nahi dute haren laguntza, ustez aitonak zuen altxor miragarri bat berreskuratzeko.