Bilboko Arte Eder museoan erakusketa berezia izango da zabalik martxoaren 2a arte. Museoan ikusgai dauden obrak XX. mendeko arte bilduma bat osatzen dute. Euskal Herriko bildumagile baten obrak dira baina ez du bere izena ezagutzera eman nahi izan. Egile askoren lanak daude tartean, besteak beste Kandinski, Picasso, Blanchard, Miro, Tapies eta Chillidarenak. Guztira 63 obrek osatzen dute bilduma, 48 margolanek eta 15 eskulturek.