Piztu Ezazu Argia 970x90

Gipuzkoan EAJk, PSEk eta PPk errauskailua defenditzen segituko dute

Berria egunkariak Gipuzkoan nagusi diren lau alderdi politikoei -EHBildu, EAJ, PSE eta PPri- galdetu die ondoko urteetarako hondakinen inguruan egingo dituzten proposamenez.

Jaurlaritzak baimena ukatu dio Gipuzkoan egin beharreko TMB plantari

Gipuzkoako prentsak zabaldu duen albistea jakintzat eman zezakeen gai honetaz interesatuak. Kroniketan, aldiz, irakur daitezke zein argudio dauzkan Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan errauskailurik gabeko TMBari baimenak ukatzeko.

Txingudik GHKn sartzea eskaturik, errauskailua berriro mahai gainean?

Diario Vasco egunkariak gaur Fernando Seguraren kronikari jarri dion titularrak aurreikusten du laster aldatuko dela GHKn erraustegiaren alde eta kontra dauden indarren arteko indar banaketa.

"Zero Zabor Ingurumenaren Babeserako Elkartea" bihurtu da Gipuzkoa Zero Zabor

Orain arte Gipuzkoa Zero Zabor izenez ezagutu den mugimendua, Gipuzkoako hondakinen eztabaidan eta eredu aldaketan protagonismo handia izan duena, barne birmoldaketa bat bukatu berria da eta hemendik aurrera Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea (Zero Zabor i.b.e.) deituko da.

EHUren Udako Ikastaroetan, Denis Itxasok antolatutako kurtsoa

Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan, irail hasieran “El residuo como  recurso” ikastaroa burutuko dute Miramar jauregian. EHUk Interneten daukan egitarauak argitzen du San Marko mankomunitatea dela antolatzailea.

Hondakinen gatazka ‘Environment Justice Atlas’ gunean

Munduan ingurumena dela eta pizturik dauden gatazkekin Environment Justice Atlas guneak eskaintzen duen zerrendan ageri da Gipuzkoan Zubietako errausketa dela eta dagoena, Waste Management (Hondakinen Kudeaketa) atalaren barruan.

Lau titular errauskailuaren 'swap'en epaiketaz

Pixkanaka azalduz doaz gaur goizean Donostian GHKk eskatuta Banesto, La Caixa eta Price-Waterhouseren aurka burutzen ari den auziaren kronikak.

Gaur hasiko da Zubietako errauskailuaren ‘swap’en epaiketa

Gaur goizean da hastekoa Donostiako 1 epaitegiaren 4. aretoan GHKk Banesto eta La Caixa bankuen eta Price-Waterhouse-Coopers aholku korporazioaren kontra zabaldutako auziaren epaiketa. Bertan aztertuko da GHK-ko buruzagiek, PSE eta EAJko kideek kudeatzen zutenean, Zubietako errauskailua...

Txaloak Errazkin eta Gipuzkoari Europako Zero Zabor bilkuran

Bilkura gehienetan bezala, Bobignyn bildutako hizkari guztiek jaso dituzte txaloak beren hitzaldien akaberan. Biri, ordea, txaloz eten diete hitza: Rossano Ercoliniri, gogoratu duenean nola iaz eman zioten Ingurumeneko Nobel alternatiboa Italian egindako lanagatik, eta Iñaki Errazkini aipatu duenean duela hiru hilabete betirako gelditu dutela Gipuzkoako errauskailu proiektua.

'Nik ere erraustegia gelditu dut' jaialdia Usurbilen abenduaren 29an

Abenduaren 29an, igandea, Zubietako errauste plantaren proiektua betirako lurperatu izana ospatuko da Usurbilen, Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak antolatu duen “Nik ere erraustegia gelditu dut” jaialdiarekin. Egitaraua irekiko du goizeko 09:00etan abiatuko den mendi ibilaldiak, 11:00etatik aurrera hainbat ekimen iragartzen dira haur, gazte eta helduentzat, eta 13:00etan burutuko da ekitaldi nagusia.

Ormazabalek iragarri: EAJk agintzen badu errauskailua eraiki dezake

Diario Vascon eman dio elkarrizketa Fernando Segurari Markel Olanorekin Gipuzkoako Foru Aldundian ingurumen diputatu izan zen Carlos Ormazabalek.

'Erraustegia, kedarretatik argira' ekitaldia gaur Donostiako Kursaalen

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) gaur, osteguna, iluntzeko 19:00etan Donostiako Kursaalen antolatu duen ekitaldiarekin emango dio hasiera ondoren bederatzi herri gehiagotan aurkeztuko duen “Erraustegia, kedarretatik argira” aurkezpen sortari.

Errauskailua? Bildu legeztatzeak kondenatu zuen

Hernanin Zero Zabor koadrilako gehienon kalkuluetan ez zen sartzen, 2011ko udaberria baino lehenagoko borroka egun ilun eta etsigarriez ari naiz, lortuko zenik Zubietan egiteko bidean ziren errauste planta gelditzea.

Errauskailua lurperatuta, biharamuneko albiste eta erreakzioak

Zubietako errauskailuaren proiektua behin betiko bertan behera geratzeak oihartzun handia izan du biharamuneko hedabideetan.

Errauskailua lurperatu dute Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta enpresek

Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Gipuzkoa CGR aldi baterako enpresa elkarteak Zubietako errauste plantaren kontratua etetea adostu dute.

Ordizia, hilabetean %36tik %75era

Atez Ateko bilketa ezarri eta hilabeteko epean gaikako bilketa %36tik %75era igo dela jakinarazi du Ordiziako udalak. Datuen iturritzat aipatu du ondoko egunetan Sasieta mankomunitateak eskualde osoaren aldaketaz aurkeztuko duen txostena.

GHK-enpresak: Zubietako erraustegia adostasunean likidatzeko bi hilabete

Urriaren 3an burututako bileraren ostean, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak eta erakunde horren aurreko zuzendaritzak Zubietan errauste planta eraikitzeko lanak esleitu zizkion UTE Gipuzkoa CGR enpresa taldeak bi hilabeteko epea adostu dute proiektua bertan behera uztearen...

Oñatin Atez Atekoaz %80a gainditu dute

Oñatiko udalak gaikako bilketa sistema berriaren bi hilabeteko balantzea eskaini du eta azaldu Atez Atekoa abian jarri dutenetik birziklatzeko moduko atalek %80a gainditu dutela, zehazki %80,96.

Errausketaren kontrako giza katea Donostiako Kontxan irailaren 8an

Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen kontra 10. urtez giza katea osatzeko deialdia egin du. “Birziklatzeari bai! Errausketarik ez!” leloa eramango duen agerraldia Donostiako Kontxan eginen da justu estropaden finalaren aurretik, irailaren 8an, goizeko 11:30etan. Bigarren lelotzat “Es posible una recogida selectiva del 80%. Zergatik ez!” ipini dute antolatzaileek.

Oñatin Atez Atekoa hobetzeko jarraipen batzordea antolatu dute

Goienak zabaldu duenez, Oñatiko udalak Atez Atekoaren jarraipen batzorde irekia antolatu du, hondakin bilketa berria aztertu eta hobekuntzak proposatzeko. Bestalde, Trauti elkarteak eskaini ditu pegatina koloretsuak, hondakinen zintzilikarioetan ondo ikusteko arazoak dituzten herritarrek erabil ditzaten.

“Errauskailuaren ondorengo eszenatokian” adostasuna nahi du Gipuzkoako Aldundiak

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako diputatuak dei egin die alderdiei hondakinen kudeaketan adostasunak bilatzeko.

Herritarren begietan lapurrak

ARANTZA QUIROGA EAEko PPko idazkari nagusia haserre dago eta irmo adierazi du ez duela onartuko bere alderdia zikintzerik. Beranduegi makinak gelditzeko:   espainiarren %86ren ustez –El Mundo-k iragan asteburuan kaleratutako inkestaren arabera–, PP legez kanpoko diruaz...

"Errausketa: lobbyak garaitze bidean herritar antolatuen eskutik"

Gipuzkoako erraustegia egiteko asmoa zegoen Artzabaleta gainean hainbat eragileek uztailaren 23an agerraldia egin zuten: Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinakundea, Eguzki, Gipuzkoa Zero Zabor eta Zubietako herritar kaltetuak. Bertan irakurri zuten adierazpena.

Paul Connetten zorion agurra errauskailua gelditzeagatik

Paul Connettek,  mundu osoan errauskailuen kontrako eta Zero Zabor estrategiaren aldeko mugimenduetan lider ezagunena denak, bere zoriona adierazi du Gipuzkoako errauskailuaren proiektua bertan behera gelditu delako.

Zubietako errauskailu-proiektua eten ondorengo polemika

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak uztailaren 12an ezagutarazi ostean Zubietako errauskailuaren proiektua eten egin duela, alde bateko eta besteko erreakzioak etorri dira.

Zubietako errauste planta eraikitzeko proiektua legez kanpokoa da

Zubietako errauste planta eraikitzeko proiektuak ez ditu Eusko Jaurlaritzak agindutako ingurumen baldintzak betetzen Berria eta Gara egunkariek plazaratutako albisteen arabera. Zubietan eraiki beharreko errauste plantarentzako Jaurlaritzak ingurumen baimen bateratua (IBB) eman ostean, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) hasierako proiektua aldatu zuen, egunkariok argitaratu dutenez.

Zubietako errauskailuaren lanak etenda

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoaren administrazio kontseiluak gaur goizean egindako bilkuran erabaki du bertan behera uztea Zubietan errauste planta eraikitzeko lanak. GHKk ohar baten bidez 17:00etarako egin die dei kazetariei albistearen zehaztapenak Zubietako Artzabaleta orubean bertan emateko.

Legazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia sei hilabetez elkarren ondoan irailetik

Legazpiko Udalak, aurretik iragarri bezala, sei hilabetez hondakinak bilduko ditu bi sistema elkarren ondoan probatuz, Atez Atekoa eta borondatezko 5. edukiontzia.

Oñatiarrak Atez Atekoaren lehen egunean

Goienak kalean elkarrizketatu ditu Oñatiko zenbait herritar Atez Ateko bilketa ezarritako lehen egunean gauzak nola bizi izan dituzten jakiteko.

Urnietako emaitzez Oñati Zero Zabor: "Orain zer egingo du Udalak?"

Bosgarren edukiontziarekin hondakinen %45 birziklatzen duela adierazi du Urnietako Udalak. Oñatiko Zero Zabor taldeak 2012an hartutako konpromisoak gogorarazi dizkie udalerri gipuzkoarreko agintariei.
Multimedia

2013-11-28  |  Gipuzkoako errauskailua

Bukatu da jolasa

'Bukatu da jolasa' ikus-entzunezko laburrak Gipuzkoako Zubietako erraustegiaren historioa kontatzen du, baina munduko edozein erraustegiren kontakizuna izan zitekeen. Izan ere, interes berdintsuak errepikatzen baitira mundu zabalean, eta aurkakotasun berdintsuak sortarazten dituzte.

2012-04-20  |  Gipuzkoako errauskailua

Errausketari ateak ixten

"Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia,...

2012-03-31  |  Gipuzkoako errauskailua

Hartu nahi dut arnas

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatutako dantza erraldoia, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren inguruan moratoria eskatzeko.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys