ETBko txoria, a ze pajarua!

Teleberrik hitza eman dio bart bigarren egunez Jose Ignacio Asensio Ingurune diputatuari esateko hemendik aurrera Gipuzkoako zaborren zati bat Kantabriara eraman beharko dela.

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea: erraustegiek kantzerra ugaritzen dute

OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak biltzen dituen mediku eta osasungintzako langileek Gipuzkoako herritarrei bezala agintariei jakinarazi diete hondakinak errausteak minbiziak eta bestelako gaitzak ugaritzen dituela eta eskatu du bestelako kudeaketa alternatiboak azter daitezela.

Errauskailuari buruzko galdeketa eskatu dute Usurbilgo 1.185 herritarrek

1.185 herritarren sinadurak bildu ditu Erraustegia Erabakia plataformak Usurbilgo udalari eskatzeko herriaren oso gertu Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauste planta erreferendumez bozkatzea.

Gehien birziklatzen duena kaltetzeko tasak ezarri ditu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan agintzen duten EAJk eta PSEk erabaki dute 2016ko tasekin zigortzea kudeaketa onena egiten duten herriak eta saritzea zabarren jokatzen segitzen dutenak. Ez da iritzi bat, errealitate gordina baizik, mankomunitate berean (San Markon) dauden bi udalerriri aurtengo ezarri dizkien igoerek erakusten dutenez.

Gipuzkoako erraustegia justifikatzen duen prognosi berria eztabaidagai

Presaka dabil Gipuzkoako Foru Aldundia ahalik eta azkarren hasteko Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren obrak: “Cuanto antes y a contrarreloj“, Jose Antonio Asensio diputatuak adierazi duenez.

Errausketaren aurkako borroka indartzeko batzarra egin dute Gipuzkoako taldeek

Zubietako herritarrenlaguntza eskaerari erantzunez, han bertan batu dira larunbatean 16 erraus planta proiektuaren aurka egiteko lanean ari diren hainbat talde eta norbanako. Guztira 70 bat pertsona bildu dira, eta asmoa borroka hau berraktibatu eta gizarte jasangarriago baten alde lan egitea dela zehaztu dute.

Andoainen errausketaren kontrako Ipar Haizea herri plataforma sortu dute

Andoain Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen errauskailuaren kokagunetik 3 kilometrora geratzen da, Ipar Haizeako kideek aurkezpenean erakutsi zuten mapan ageri den bezala.

Rodriguez Farre medikua gaur Andoainen errausketaren arriskuez

1980etako hasieran koltza olio faltsutuak eragindako hondamendian erakutsi zuenetik bere jakintza, sarri eskatzen zaio aholkua CSICeko kide ere izan den ikertzaileari.

Gipuzkoako Diputazioak Zubietan 200.000 tona erre nahi ditu urtean

Diario Vasco egunkaritik zabaldu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ-PSE) Zubietan eraiki nahi duen errauste planta berriaren asmoak.

Andoaingo udalak Zubietan erraustea babestu du PSE eta EAJren botoz

Azaroaren 26an egindako osoko batzarrean, EAJ eta PSEko zinegotzien botoari esker Andoaingo Udalak bere babesa eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen errauste plantari.

Debagoienetik: errauskailurik ez

LASARTE-ORIAKO Udala erraustegia Zubietan kokatzearen aurka agertu da. Bitxiena PSE-EEren jarrera izan da, erraustearen alde dago, baina ez bere herrian. Hori ezin balitz, orduan EAJ eta PPrekin batera onartzen du erraustegia Zubietan egitekotan herriak kalteordainak beharko lituzkeela eta...

Buru eta bihotzez, errauskailurik ez

“Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi”, dio Oñatiko mural batek. Osasunaren defentsan kalera atera dira ehunka lagun asteburuan Lasarte-Orian. “Ez hemen eta ez beste inon” oihu egin dute herritik oso hurbil eraiki nahi dieten Zubietako errauste plantaren kontra.

‘Plume Plotter': Ikusi kutsadura nora barreiatzen duen zure errrauskailuak

Britainia Handiko Gloucestershiren eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko biztanle batzuek sortu dute Plume Plotter zerbitzua, meteorologiaren datuak kontutan harturik labearen tximiniak gehien zein lurralde kutsatuko duen aurreikusten duena.

Jendetzak oihu egin du Lasarte-Orian errausketaren kontra

Zientoka pertsona bildu ziren larunbatean, azaroak 21, Lasarte-Oriako karriketan herritik oso hurbil eraiki nahi dieten Zubietako errauste plantaren kontra oihu egiteko.

Debagoienak marka hautsi du gaikako bilketan: %77,08

Kontrolaturiko hondakin bilketa sistema desberdinak erabiltzen dituzte eskualdean eta denekin lortu dira gaikako bilketa tasa altuak. Arrasaten, txip bidezko edukiontziekin %80 inguruan daude.

GHKren zorra Gipuzkoako Aldundiaren gain gera liteke

Espainiako Gobernuak arautegian egindako aldaketa batek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren izaera publikoa berretsi du.

Zubietako errauskailuaren kontrako plataforma sortu dute Lasarte-Orian

Aire Garbiak ez du ontzat jotzen Foru Aldundiko arduradun berriek errauste plantaren proiektua berriro mahai gainean jarri nahi izatea. Azaroaren 21ean manifestazioa egingo dute herrian.

Errausketaren kontrako giza katea deitu dute Donostian irailaren 13rako

Azken hauteskundeen ostean agintari berriek Gipuzkoan errauskailua eraikitzea berriro mahai gainera atera dutela eta, irailaren 13rako –Kontxako estropaden finaleko eguna– giza katea egiteko deia egin dute “Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain” lelopean.

Gipuzkoako Diputazioak 2019rako iragarri ditu errauskailuaren obrak

Markel Olano diputatu nagusiak Onda Cero irratiari esan dionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019an ekingo die errauskailua eraikitzeko obrei. Aurretik, lurralde honetako hondakin ezberdinen (hiri hondakinak, industrialak, araztegietako lohiak…) neurtuko ditu, errauskailua diseinatzeko.

Markel Olanok errauskailua egiteko eta fortuna handien zerga erreformatzeko asmoa berretsi du

Markel Olano (EAJ) astearte arratsaldetik Gipuzkoako ahaldun nagusia da, bere alderdiaren eta PSEren aldeko botoekin. Agintaldi hasierako debatean Olanok datozen lau urteetarako dituen asmoak azaldu ditu.

Errauste plantaren aurkako ekintza Zubietan

Usurbilgo Noaua aldizkariak jakitera eman duenez errauste plantaren aurkako ekintza egin dute herritar batzuek Zubietan. Errauste planta ezartzeko asmoa dagoen gunera igo eta "Errausketarik ez" dioen pankarta erraldoi bat zabaldu dute.

Larunbatean protestak Donostian errauskailuaren eta AHTaren kontra

Bi protesta burutuko dira bata bestearen ondotik larunbat arratsaldean Donostian, biak ere “alferrikako makro-azpiegiturak” izendatu direnen kontra. 17:00etan errauskailua salatuko dute txistuka eta 17:30etan Abiadura Handiko Trena.

Gipuzkoako hondakin eredua aurkeztu dute Proventzako Miramas herrian

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde honetako hondakinen kudeaketa eredua aurkeztu du igandean, irailak 12, Proventzako Miramas herrian.

Zero Zabor ereduaren inguruan indarrak biltzeko dei egin dute

Zero Zabor IBEk (lehen Gipuzkoa Zero Zabor) hondakinen kudeaketaren aro berria irudikatzeko ekitaldia antolatu zuen larunbatean, martxoak 14, Usurbilen.

Hernanitik Zubietara oinez eraman dute errausketaren kontrako protesta

Gipuzkoako gizartea errauskailuaren mehatxuaz ohartarazi nahi izan zuen atzo eguerdiz Zubietan bertan haraino Hernanitik bildutako jende talde batek. Goizeko hamarretan Hernaniko plazatik abiatuta, oinez ordu pare bateko ibiliz iritsi ziren hamabi eta erdietarako Zubietako gainera, Gipuzkoako hondakinentzako azpiegitura nagusiak joan behar duten “Zero Gunera”, antolatzaileek bataiatu zutenez.

Denis Itxasok eta Diario Vascok San Markoseko hondakin bilketa datuak faltsutu dituzte

Kronika honek titulu gordina darama baina ez dio gezurrik, ez du errealitaterik manipulatzen.

Hernanitik Zubietara "Errausketarik Ez!" mendi ibilaldia martxoaren 1ean

Hernanin Zero Zabor taldeak martxoaren 1erako antolatu du Hernanitik Zubietarako mendi ibilaldia, azken aldi honetan Gipuzkoako errauste planta eraikitzeko zenbait alderdik azaldu duten asmoa salatzeko.

Errauskailua finantzatzeko kontratu espekulatiboari buruzko epaia errekurritu egingo du GHK-k

Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako aurkezpenean, GHK partzuergoko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak aurreratu du helegitea aurkeztuko diotela Zubietako errauskailua finantzatzeko ‘swap’ espekulatiboez auzitegiak emandako epaiari.

Markel Olanok berretsi du: EAJk irabazten badu errauskailua eraikiko du

ARGIAk urtarrilaren 19an aurreratua zuen, aurreko legealdian Gipuzkoako Ingurumen diputatu izan zen Karlos Ormazabalen hitzetatik nabarmenduta: “EAJk irabazten badu Gipuzkoan errauskailua egingo du“.

Errauskailuaz galdetu die EAJri, PSEri eta PPri Errazkinek hauteskunde atarian

Urtarrilaren 28an prentsaren aitzinean egindako agerraldian, Zubietan errauskailua eraikitzeko asmoarekin zertan diren galdetu zien oposizioko hiru alderdiei Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak.
Multimedia

2015-06-16  |  Gipuzkoako errauskailua

Errauskailua eta porlan enpresen interesak

Errausketaren atzean dauden interes ekonomikoei buruzko lana. Eraikuntza arloko lau enpresa handienen artean banatzen da pastela: hondakinen bilketa, tratamendua, errauskailuen eraikuntza eta errauskailuen kudeaketa beraiek egiten dituzte.

2015-05-12  |  Gipuzkoako errauskailua

Hondakinen kudeaketa #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2013-11-28  |  Gipuzkoako errauskailua

Bukatu da jolasa

'Bukatu da jolasa' ikus-entzunezko laburrak Gipuzkoako Zubietako erraustegiaren historioa kontatzen du, baina munduko edozein erraustegiren kontakizuna izan zitekeen. Izan ere, interes berdintsuak errepikatzen baitira mundu zabalean, eta aurkakotasun berdintsuak sortarazten dituzte.

2012-04-20  |  Gipuzkoako errauskailua

Errausketari ateak ixten

"Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia,...

2012-03-31  |  Gipuzkoako errauskailua

Hartu nahi dut arnas

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatutako dantza erraldoia, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren inguruan moratoria eskatzeko.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys