Piztu Ezazu Argia 970x90

Hizkuntza aniztasuna bermatzeko protokoloa landuko du Kontseiluak Donostia 2016n

Hizkuntzen arteko berdintasuna nazioartean bermatzeko protokolo bat ezarri nahi du Kontseiluak eta Donostia 2016k sustatuko duten Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilerak.

Jon Anzaren senideek zortzi orduko elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako

Jon Anzaren senideek zortzi orduko kontzentrazioa antolatu dute asteazken honetarako Donostiako Boulevardean: “Parisera joatea dagokigu desagerpenean izandako irregulartasunengatik Frantziar Estatuaren kontra salaketa jarri ostean”.

Zahartzaroan ere punk

Buzzcocks eta The Lookers. Noiz: martxoaren 28a, 22:00. Non: Intxaurrondo Kultur Etxea, Donostia. Sarrera: 18 euro.

Nola bihurtu zinema zahar bat kulturgune berri

Zarauzko Udalak orain ia bi urte eta erdi hartu zuen alokairuan Modelo zinemaren eraikina. Ordudanik, kultur eredua errotik aldatuz, erabilera anitzeko areto moduan funtzionatu du, herritarren parte-hartzea oinarri. Orain, Udalak eraikina erosi ostean, herriko kulturgune dinamiko eta garrantzitsuenetarikoa bilakatu da.

Hizkuntza politikarekin katramilatu da Kultur Hiriburua

Bizikidetza bezalako printzipioak dira proiektuaren ardatza, baina Donostia 2016ko patronatuan lehiak agintzen du. Espainiako Kultura Ministerioak auzitara eraman du proiektua Kontseiluak antolatuko duen egitasmo batengatik. Zergatik sortu den halako ika-mika? Esplikatzen saiatu gara.

Egunero 10 kontrol jarri zituzten iaz Espainiako poliziek EAEko errepideetan

Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 3.214 kontrol jarri zituzten 2014an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan, polizia ordezkariek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari jakinarazi diotenez.

Denontzat eskubide berdinak aldarri Arrazakeriaren Kontrako Egunean

Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, milaka herritarrek hartu dute parte asteburuan Euskal Herrian antolatu diren ekitaldietan.

Diseinua, moda guztien gainetik

Timeless, Massimo Vignelli. Non: Okendo Kultur Etxea, Donostia. Noiz arte: apirilak 18. Sarrera: doan.  

Bi hamarkada ikasgelatik kalerako zubi lana egiten

Bi ezezagunen arteko hitzordua, astero eta ordubetez. Zer pentsatua eragin zezakeen duela hogei urte baino gehiago Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak egindako proposamenak. Baina Mintzalaguna egitasmoak euskara praktikatzea beste helbururik ez zuen.

Donostia 2016ren aurkako salaketa erretiratzearen kontra bozkatu du Jaurlaritzak

Tentsio handiko bilera espero zen eta iraun zuena kontuan hartuta, eztabaidarako behintzat eman zuen. Akordiorako ez ordea. Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua alde batetik eta Donostiako Udala eta Gipuzkoako Aldundia bestetik aritu ziren Donostia 2016ren patronatuko bileran.

Zestoan Osinbeltzi buruzko parte hartze prozesuak aurrera darrai

Zestoarron Aukera deitu parte hartze prozesua, udazkeneko herri galdeketan bururatuko dena, bere bidea egiten ari da. Prozesuari hasiera martxoaren 12an eman diote Zestoako udalean eta aurkezpenean esandakoak bideoz ikus-entzungai ipini dituzte osorik.

Kilometroak 2015 kantua aurkeztu dute

Aurten Usurbilen egingo da Kilometroak eta Udarregi Ikastolarentzat izango da bildutako dirua. Herriko hainbat musikariren artean osatu dute abestia, Jakoba Errekondoren hitzak oinarri hartuta. Abestia hemen jaitsi daiteke mp3 formatuan.

Donostiako Kortxoenea gaztetxeari buruzko dokumentala egiteko crowdfundinga abian

Kortxoenea, irautea sortzea delako dokumentala egiteko diru bilketa abiatu dute Karena Crowdfunding gunean. Eraikinaren historia kontatzearekin batera, egun hiriko gune autogestionatu horren proiektua azaldu nahi dute egileek.

Espainiak epaitegietara jokatu nahi du eta bulegoa isilik

Espainiako Kultura ministerioak Donostia 2016ri jarri dion salaketaren ondoren askok galdetuko diote beren buruari: zertara ari da jokatzen Mariano Rajoyren exekutiboa Kultur Hiriburuan?

Zero Zabor ereduaren inguruan indarrak biltzeko dei egin dute

Zero Zabor IBEk (lehen Gipuzkoa Zero Zabor) hondakinen kudeaketaren aro berria irudikatzeko ekitaldia antolatu zuen larunbatean, martxoak 14, Usurbilen.

Emakumeen ekarpenak ikusarazteko

Herriari zerbait ekarri dioten emakumeak ezagutarazteko asmoz jarri zituzten martxan duela bost urte Mariasun Landa Sariak Errenteria-Oreretan. Martxoaren 8aren bueltan banatu ohi dira. Eta, pixkanaka, erreferentzialtasuna hartzen ari da herriko idazle ezagunenetarikoaren izena daukan zita. Eredu...

Kultura librearen topagunea

KA (Kultura Alternatiboa) plataformak otsailaren 28an aurkeztu zuen bere burua Donostiako Altxerrin. Agerraldi horren atzean asanblada bidez mamitutako proiektu sendoa topa dezakegu: kultura alternatiboan dabilen norbanako oro eta euren ekintzak plataforma batean biltzea da KAren helburua, baita euskal gizartean artea erakusteko dauden zailtasunen aurrean konponbideak aurkitzea ere.

Altxor karstikoa flyscharen itzalean

Badakigu Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha munduan bakarra dela. Baina flyscharen ospeak ez gaitzala itsutu, Geoparkearen barnealde karstikoak merezi du eta. Duela milioika urteko korala kareharri bihurtu eta ura kareharri hori moldekatuz joan da, bailara itxiak, erliebe bitxiak, kobazuloak... sortuz. Gizakiak hori guztia baliatu du, eta paisaia eder honetan aztarna utzi. Goiz bakarrean 115 milioi urteko bidea egin dugu.

Kexa Poteoa Arrasaten, osasun arreta euskaraz eskatzeko

Jai zale tabernan “bulegoa” prestatuko dute. Kexa eta iruzkin ereduak prestatuta izango dituzte, besteak beste Elebideri eta Behatokiari bidaltzeko.

Osakidetzako murrizketak salatzeko Donostiako Ospitalean itxita zeuden kideak kanporatu ditu Ertzaintzak

Donostiako ospitalean itxialdia abiatu dute Osakidetzako murrizketak salatzeko. Ertzaintzaren sei furgoneta iritsi dira eta itxialdian zeudenak atera ondoren ospitalearen atarian kontrola ezarri dute poliziek.

'Zabaldu arnasa korrika' ekimena: euskaraz bizitzeko poza Agurainera eramango dute oriotarrek

Martxoaren 22an Korrika Orioko karrikak zeharkatuko dituen arren, oriotarrek birritan ospatuko dute Korrika. Martxoaren 28an Agurainen izanen dira Arabako Lautadako euskaltzaleei “arnasa” emateko asmoarekin.

414,6 milioiko zerga iruzurra atzeman dute Gipuzkoan, inoizko handiena

Gipuzkoako Ogasunak 414,16 milioi euroko zerga iruzurra atzeman du 2014. urtean. Lurralde horretan orain arte azaleratutako zerga iruzurrik handiena da hori, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, 2013an baino %5,3 handiagoa.

Alberto Plazaola atxilotzen saiatu da Guardia Zibila Oņatin eta ez dute etxean aurkitu

Alberto Plazaola atxilotzera joan dira Oñatira Guardia Zibilaren zortzi patrol, eta bere etxea miatu ostean ez dute bertan aurkitu Naiz-ek azaldu duenez. 23:00ak bueltan izan da saiakera. Ertzaintza ere agertu da bertara eta tentsio uneak bizi izan dira Oñatiko Ernaik igo duen bideo honetan ikus daitekeenez.

"Bilbo-Donostia helikoptero zerbitzua errentagarriagoa litzateke AHT baino"

Germà Bel i Queralt ekonomialariak joan den astean EAEko Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politika batzordean AHTren errentagarritasuna kolokan jarri zuen.

Espainiak uste baino ekarpen ekonomiko txikiagoa egingo du Donostia 2016n

Donostia 2016ren aurrekontuan jaitsiera berria iragarri zuen joan den ostiralean Pablo Berastegui egitasmoaren zuzendariak.

Gipuzkoako enpresariek lobbya aurkeztu dute: Gipuzkoa Garaile

58 pertsonako taldeak Gipuzkoa Garaile ekimena abiatu du. “Gizarte zibiletik sortutako ekimena da, etorkizuneko erronkei hausnarketa kolektiboa egitetik sortu da”, adierazi dute.

Literatura izango du ardatz ‘111’ aldizkari berriak

111 literatura eta kultura aldizkari berriaren 0 zenbakia aurkeztuko dute asteartean Andoaingo Bastero kulturgunean.

Euskaraz bizitzeko eskubidea babestu dute milaka lagunek

Euskararen aurkako erasoak salatzeko manifestazioak babes zabala jaso du larunbatean Donostian. Gipuzkoako plazatik irten zen manifestazioa euripean eta Bouleavardean amaitu. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eragileei euskararen alde modu bateratuan lan egiteko deia luzatu zien manifestazio amaieran.

4.000 emakume inguru berdintasunaren aldeko lasterketan

Kirolean emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duen lasterketa da Lilatoia. 26. edizio arrakastatsua egin zuten igandean Donostiako kaleetan.

Badator Sagar Moreen Iraultza

Martxoaren 14an beltzez jantzitako emakumeek hartuko dituzte Hernaniko kaleak. Ekintza honek sagardotegi boladan ugari izaten diren eraso sexisten aurkako mezua zabaldu eta autodefentsa feministaz erantzuteko deia egingo du.
Multimedia

2015-03-12  |  Gipuzkoa

Nola bizi dute zumaiarrek euskara?

Hizkuntza ekologiaren printzipioak lantzeko sortu den Ekolingua jolasean hartu dute parte 70 bat zumaiarrek. Saioaren ondoren haietako 16 elkarrizketatu zituzten.

2015-03-12  |  Gipuzkoa

Puntueus domeinua

Interneteko domeinu bat zer den, puntueus zer den, zertarako eta norentzat sortu den, eta hainbat datu azaldu zituen Josu Waliñok Zumaian emandako hitzaldian.

2015-03-11  |  Gipuzkoa

'Zabaldu arnasa korrika' ekimena

Martxoaren 22an Korrika Orioko karrikak zeharkatuko dituen arren, oriotarrek birritan ospatuko dute Korrika. Martxoaren 28an Agurainen izanen dira Arabako Lautadako euskaltzaleei “arnasa” emateko asmoarekin.

2015-03-11  |  Gipuzkoa

Azkoitiko Lip dub-a 19. Korrikarekin bat

19. Korrika Azkoitira heldu aurretik herria girotzeko egindako ekimen parte-hartzailea.

2015-03-04  |  Gipuzkoa

Euskara bihotzetik ahora

Zumarraga-Urretxuko euskararen egoeraren azterketa. Kike Amonarrizek zuzendu eta Gattiken ekoiztetxeak sortu du lana, Zumarragako eta Urretxuko Euskara zerbitzuek sustatuta.

2015-02-26  |  Gipuzkoa

Ongi etorri Lasarte-Oriara

Aniztasuna aberastasuna dela erakusten du Gipuzkoako Lasarte-Oria udalerriaren aurkezpen bideoak,

2015-02-24  |  Gipuzkoa

Etxebizitza alternatibak: Errezilgo Auzoetxea

Herria biziberritu, gazteei etxebizitza alternatiba bat eskaini eta bestelako aisialdi eredu bat indartzeko helburuekin jarri dute martxan auzoetxearen proiektua Errezilen. Herritar guztiei begira eginiko egitasmoa da, baina batez ere emakumeen parte hartzea indartu nahi dute. Ekintza...

2015-02-18  |  Gipuzkoa

Gure herri jokoan?

Realeko jokalari ohi Mikel Labaka eta Eibarko entrenatzaile Gaizka Garitano erabakitze eskubideaz, hizkuntzaz... aritu ziren hizketan Hernaniko Gure Esku Dagok antolatutako hitzaldian.

2015-02-12  |  Gipuzkoa

Euskara, Arrasateko gazteen begietatik

Arrasaten, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen %88ak daki euskaraz. Erabiltzen dutenen kopurua ordea, ez da %36-ra ailegatzen. Kopuruek eta egoerak eragindako kezkari tiraka, herriko hamabost gazteri iritzia eskatu eta bideo hau ondu du Arrasateko EHE taldeak.

2015-02-09  |  Gipuzkoa

Energia burujabetzaren alde

Goiener kooperatibako kide Olatz Azurza, EHUko irakasle Gorka Bueno eta EHBilduko parlamentari Dani Maezturen hitzaldia, Markel Peñalbak gidatuta. Zumaiako EH Bilduk antolatu du.

2015-02-06  |  Gipuzkoa

Big Boy

Big Boy musika talde zumaiarrak lehen diskoarekin batera sortu duen dokumentala. Musikaren bitartez diskoan azaldu nahi dutena iruditara ekarri dute. Gidoia eta zuzendaritza: Iñigo Garcia Argazki zuzendaritza: Jose Luis Barredo Soinua: Jon Garcia

2015-01-23  |  Gipuzkoa

Gipuzkoan partaidetza elkarlanean eraikitzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako "Gipuzkoan partaidetza elkarlanean eraikitzen: pertsonak; enpresak; lurraldea" jardunaldien laburpena.

2015-01-20  |  Gipuzkoa

Gure Esku Dagoren kanta Azpeitiko danborradan

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikaren abestia jo dute Azpeitian, 2015ko San Sebastian bezperako helduen danborradan. Udal Musika Banda eta herriko hainbat abeslari lagun izan dituzte danborjoleek abestia osatzeko.

2015-01-08  |  Gipuzkoa

Oņatiko Kasablankak 10 urte

Oñatiko kasablanka auzoan 2005ean egon zen gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute aurten. Gaztetxea 2005eko uztailean okupatu zen eta urte bereko azaroan eraitsi zuten udalaren aginduz. Gaztetxearen ibilbidea gogora ekartzeko bideoa egin dute lehenengo asanbladako kide batzuren...

2014-12-23  |  Gipuzkoa

Ikatza Guardia Zibilarentzat

Oñatiko Fan Hemendik mugimenduak Guardia Zibilaren koartelaren aurrean ikatza utzi du Espainiako indar polizialak Euskal Herritik kanpora nahi dutela aldarrikatzeko.

2014-12-19  |  Gipuzkoa

Antiguaotarrak kontsumo taldea

Donostiako Antigua auzoan elikadura subirautzaren alde lan egiten duen taldeari buruzko lana. Egilea: Antiguotarrak Kontsumo Taldea.

2014-11-14  |  Gipuzkoa

Debako gaztetxea bizirik!

Debako Gazte Asanbladako partaideak protagonista izanik, beraiek 2006an grabatutako irudiekin osatzen da gehien bat lan hau. Ekoizpena: Biharko ekoizpenak eta Eguzki Bideoak

2014-11-13  |  Gipuzkoa

Hernaniko tour linguistikoa

Hernanin, 2013ko tour linguistikoaren bidez, euskararen galerei eta aurrerapausoei erreparatu diete, eta horretarako bospasei tokitan gelditu eta azalpenak eman dituzte. Kontalariak ordu eta erdiko bidaia gidatu du eta geldialdi bakoitzean, garai hura bizi izan zuten pertsonek egin dituzte...

2014-11-05  |  Gipuzkoa

Urretxu-Zumarraga kantuz Kataluniarekin elkartasunez

Urretxu-Zumarragako herriak Kataluniari elkartasuna adierazteko grabatutako bideoa 2014ko urriaren 30ean. Vídeo gravat pels ciutadans d'Urretxu-Zumarraga en solidaritat amb el poble català. (2014/10/30)

2014-11-04  |  Gipuzkoa

Nire auzoko emakumeak

Oñatiko Kale Zaharreko emakume langileei egindako omenaldia. Egilea: Bernat Alberdi

2014-08-12  |  Gipuzkoa

Gipuzkoa historian sartzen da: erromatar konkista eta integraziorako bideak

EHUn historian lizentziatu Denis Alvarez Perez-Sostoaren hitzaldia.

2014-07-10  |  Gipuzkoa

Donostiako Piratak: Edozer Dugu Posible!

Uztailaren 9an, Manu Chaoren kontzertuaren aurretik, milaka pertsonaren aurrean Donostiako Zurriolan proiektatutako bideoa. Piratak taldeari eta, orohar, Euskal Herriko jai herrikoien aldeko mugimenduari buruzko bideoa.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys