Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Orrialde nagusiraZuberoaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Zuberoa Maule-Ospitale-Pia-Eskiula-Atharratze




45 km 1-2 egun

Xiberua (bertakoek deitzen duten bezala), Euskal Herriko herrialderik txikiena, populaziorik txikiena duena eta ezezagunena da. Nekazal gizarte honek ez du industrializaziorik ezagutu, eta turismoari begira ere ez ditu oraindik bere izugarrizko baliabideak behar beste garatu zerbitzu eta azpiegituren bidez.

Horren ondorioz, denboraren makina aspaldi gelditu zen, beste mundu batean sartu garela dirudi. Bizitza modernoaren erosotasun guztiak aurkituko ditugu noski, ez da indiar erreserba bat, baina beste inon aurkituko ez ditugun ohitura, bizimodu eta hizkera bizi izango ditugu. Herrialde hau berezia da, desberdina, eta askotan ez dirudi Euskal Herrian gaudenik ere.

Horrela, paraje berdeak izugarriak dira, eta betidanik hortxe egon direla dirudi, milaka urtetan ukitu gabeko lurralde garbiak bailiran, baserriek ere teilatu urdin edo grisa dute, ez dira ikustera ohituta gauden gorri kolorekoak...

Zuberotarrak eurak ere nahiko bereziak dira; Iparraldean beste "arraza" batekoak direla esan ohi dute. Eta gaur egungo baterakotasunaren aurka joateak ere meritu galanta du. Beren historia propioa dute, beste inon antolatzen ez diren pastoral eta maskaradak bezalako ikuskizunak, kantatu edo dantzatzeko era berezia... Azkenik, zer esan zubererari buruz? Besterik gabe, bertaraino joan behar da hizkera eder eta kantari horretaz gozatzeko.

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403