Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Trebiñoko konderriaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Trebiñoko konderria Gasteiz-Argantzun-Trebiño-Faidu-Laño-Arriluzea




70 km 2 egun

 

Arabako bihotzean kokatua badago ere, Trebiñoko Konderria betidanik euskal zonalderik ezezagunenetakoa izan da, eta tamalgarria da, bertan aurkituko ditugun “etxebizitzak” adibidez, ez ditugulako beste inon ikusiko. Lurralde ahaztua izatearen arrazoi nagusia zera da, administratiboki Burgoseko (eta beraz, Gaztelako) probintziaren zati bat dela, eta horrenbestez, bertako bizilagunak mende askotan “eskizofrenia” administratibo-politikoa pairatu behar izan dutela: Araba erdian bizi (Gasteiztik 20 kilometrora) baina ezin arabar gisa bizi. Istorioa XII. mendean hasi zen, inguru hau jaurerri bihurtu zenean; 1288an Gaztelaren menpe geratu ostean Joan II.ak konderri titulua eman zion, eta, XV.ean berriz, Arabatik bereizi zen.

Azkenik, probintzien banaketa egin zenean (1832), Burgosen menpean utzi zuten, herritarrek nahi zutenaren aurka. Hortik aurrera, Araban sartzeko ahaleginak bata bestearen atzetik etorriko dira, batez ere XX. mendean (1940an Udalek eskatuz, 1958an Elizak eta kontzeju ia guztiek, 1980an sinadura-bilketa batek, gaur egunean ere bai) baina gaur arte ez zaie eskaera horiei jaramonik egin. Turismoari dagokionez, Trebiñok penintsula osoko kobazulo artifizial bildumarik garrantzitsuena eskaintzen digu, benetako altxor erlijiotsu-historikoa osatuz, baina tamalez, ahanztura administratiboak honetan ere eragina du. Konderrian ez dago ia azpiegitura turistikorik (jan eta batik bat lo egitea Gasteizen zentratu beharko duzue) eta koben miraria merezi duena baino askoz ezezagunagoa da.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403