Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Nerbioi itsasadarraNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Nerbioi itsasadarra Bilbo-Trapagaran-Zierbena-Santurtzi-Portugalete-Getxo




80 km 2-3 egun

 

Nerbioi ibaia (eta Ibaizabal) itsasoratzen den inguruak betidanik “madarikazio turistiko” baten modukoa jasan behar izan du, kanpoko jendeak ez baitzuen uste bertan ikusteko moduko ezer zegoenik. Bertako industrializazio basatiaren garaiak atzean utzi ditugun honetan, hots, postindustrializazioa nagusi den egun hauetan, gauzak aldatzen ari dira. Alde batetik, bertako erakundeek lurralde kutsatuari aurpegia garbitu nahi diotela dirudi, eta beste alde batetik, bidaiariek alde honi beste modu batean begiratzen diotela ematen du. Izan ere, ingururik populatuena, Bilbo, itxuraldaketa erradikalaren prozesuan murgildu dela diote (Guggenheim Museoa ikur nagusitzat duen prozesua), bere zikin-itsusi ospe hori alde batera utzi nahirik. Ezkerraldeari dagokionez, bi adibide jartzearren, meategi-gune zigortuan “gizakiak eragindako altxor naturalak” izenda genitzakeenak azaleratzen ari dira, eta Pobeña ezezagunean gure hondartzarik bitxienetako bat dugu. Eskuineko ibai-ertzaren glamourra, berriz, ez dago aurkeztu beharrik, baina bai beharbada Galea inguruko mirariak...


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403