Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Nafar ErriberaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Nafar Erribera Argetas-Bardeak-Tutera-Kaskante-Fitero




115 km 2-3 egun

 

Errioxa, Gaztela eta Aragoik inguratzen duten Nafarroaren hegoaldeko mutur hau Euskal Herririk “ezberdinena” kontsidera genezake. Batetik esan genezake, biztanleei dagokienez, euskalduntasuna duela mende askotxo galdutzat duen gizarte hau musulman, judutar eta kristauen arteko elkarbizitza luzearen ondorioa dela, hots, Euskal Herriko leku oso gutxitan gertatutako prozesua dugula bertan. Bestetik, erriberatarren bizileku den lurralde hau, iparraldean baino lehorragoa eta lauagoa izateak, eta halaber, ozeanikoan bainoago klima mediterraniarraren pean bizitzeak ere, kultura eta izaera propioa eragin die, ohikoa dugun baserritar munduarekin zerikusi gutxi duena. Azkenik, gure ibilbide honetan ikusiko ditugun parajeetako askok ere ez daukate batere zerikusirik Euskal Herriko zatirik handienean ikusiko ditugunekin.

Horrela, hementxe aurkituko dugu Euskal “Far-West” izendatzera garamatzan Bardeetako benetako basamortua; behin baino gehiagotan, cowboy eta indiarren arteko film baten eszenategian barneratu garela irudituko zaigu. Euskal Herriarena baino Ilargiaren itxura handiagoa duela pentsatuko duzue. Baina horrez gain, Nafarroako bigarren hiririk handiena bisitatuko dugu, alegia, monumentuz josita aurkituko dugun Tuterako herria, inguru hau hobeto ezagutzeko aukera emango digun beste herri batzuekin batera, Fitero eta bere bainuak kasu.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403