Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Lapurdiko barrualdeaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Lapurdiko barrualdea Urruña-Azkaine-Sara-Senpere-Ustaritze-Kanbo-Ezpeleta-Itsasu




110km 2-3 egun

 

Lapurdiko kostaldea turismo masiboaren gunea bada ere Ipar Euskal Herrian, bertatik oso kilometro gutxira edertasunak nagusi izaten jarraitzen du. Barrualdean ez dago itsasoari parez pare begira egoterik, baina horren ordez Larrunera trenez edo Artzamendira kotxez igotzen bagara sekulako ikuspegiez gozatuko dugu. Miarritzeko luxuak sortzen digun mirespena, berriz, Biriatu edo Azkaine bezalako herrietako apaltasunaren edertasunarekin konpara dezakegu. Bestalde, euskalduntasun-sentimendua barreiatua dagoen kostalde horretatik oso kilometro gutxira, antzinako (Sarako Lezeak), atzoko (Itsasuko Ageria) eta gaurko (Senpereko Lakua) euskal sena berraurkituko dugu. Hori guztia, Euskal Herria artifizialki banatzen duen mugaren inguruan biziko dugu. Baina batik bat Sara inguruko mugalariek edo Atekagaitzen “Durandal” ezpata magikoak erakutsitako moduan, mugak edo oztopoak apurtzeko daude. Hala diote kondairek.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403