Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Arabako urtegiakNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Arabako urtegiak Argomaiz-Maturana-Gatzaga-Eskoriatza-Aretxabaleta-Aramaio-Legutio




105km 1-3 egun

 

Batez ere Urrunaga eta Uribarriko urtegiak, printzipioz Gasteizaldea (lurralde zabalagoa ere hartzen dute) urez hornitzeko eraiki ziren urtegi hauek alegia, urteak joan urteak etorri Arabako “itsasaldea” bihurtu dira.

Izan ere, naturak emandako itsasoaren faltan, laku hauek aisialdirako ezinhobeto prestatu dira, eta kostaldeak eskaini ditzakeen zerbitzu oro aurki daiteke. Horrela, inguru hauek gasteiztarrentzat egunpasarako aproposak bihurtu dira. Bertaratzen bazarete baieztapenaz jabetuko zarete. Eta zer esanik ez, urteko hilabete beroetan, eguzkia hartzeko eta bainatzeko ezin egokiagoak direnean... Orduan, inguru zabal hauetan leku bakartia topatzea ia ezinezkoa da. Ibilbide honek urtegirik garrantzitsuenak inguratzen ditu (Albinakoa ere bai) eta horretarako Gipuzkoako hego-mendebaldeko ertzean sartu-irten ere egiten du, Deba Garaian, hain zuzen ere.

Azkenik, lehenbiziko zatian eki-iparrerantz abiatu ostean, euskara nagusi den arabar lurralde bakarretik itzuliko gara: Aramaiotik, komunikazio-bide garrantzitsuenetatik urrun mantendu den herrialdeko bailararik politenetakotik, alegia.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403