GHK

Zubietako erraustegiaren lizitazioa geratzeko beste helegite bat bota dute atzera

Zubietako errauste plantaren lizitazioa geldiarazteko GuraSOS plataformak aurkeztutako beste helegite bat bota du atzera Donostiako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak. Zehazki, erraustegiaren kontratazio txostena onartzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) uztailean egindako bilkura bertan behera uzteko eskatua zuen plataformak, Berria-ko kazetari Maite Asensiok azaldu duen moduan.  

GuraSOSen iritzian, erraustegia ez da bideragarria ez juridikoki, ez teknikoki, ez ekonomikoki

GuraSOS elkarteak Zubietako erraustegiaren bideragarritasun legal eta ekonomiko-finantziarioaren  urgentziazko azterketa plazaratu du urtarrilaren 3an egindako prentsaurrekoan. Elkarteak ondorioztatu duenez, abenduaren 27an GHKk Urbaser, LKS eta beste enpresaz osatutako taldeari egindako kontzesioak ez du bideragarritasun ez tekniko, ez juridiko eta ezta ekonomikorik ere eta horregatik “errauste planta ez da egingo”.

Erraustegia 27an lizitatu ala ez, 26an erabakiko da auzitegietan

GuraSOS elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren lizitazioa, abenduaren 27an egitekoa dena, bezperan eten dezakete epaitegiek. Hasteko, Donostiako administrazioarekiko auzietarako 3.  epaitegiak GHKri abenduaren 26ko goizeko 10ak arteko epea eman dio eskatutako suspentsioari buruz alegazioak egiteko.

Erraustegia egin nahi duen GHK SAU-k kiebra egin du

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoko batzarkideak diren Tolosaldeako eta Urola Erdiko Mankomunitateetako ordezkariek (EH Bildu koaliziokoak) txosten tekniko eta finantziero bat zabaldu dute erraustegi proiektua finantzatzeko asmoa izan dezaketen banketxeen artean. GHK SAU-ren egoera ekonomikoa azaltzen da bertan. GHK SAU da GHK partzuergoak 2008an sortu zuen enpresa, eta berak du erraustegia egiteko eskubidea. Txostenaren arabera, GHK SAU-k kiebra jo du eta ARGIAk hitz egin du txostenaren egilearekin.

"Hainbat abokatu ditugu lanean pauso ezberdinak aztertzen"

GHK-ko lehendakari ohiari galdetu diogu Tolosaldeako eta Urola Erdiko Mankomunitateek bankuetara bidali duten txosten finantzieroa eskuan izanda, EH Bilduk aurrera begira emango dituen pausoez.
GHK

"Erraustegi proiektuaren pitzadurak" hitzaldia

Azaroaren 29an, 19:00etan Zizurkilen "Erraustegia gelditu dezakegula pentsatzeko gakoak" mintzagai izango dituzte Josu Amilibiak (Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateko lehendakaria) eta Ainhoa Intxaurrandietak (GHK-ko lehendakari ohia).

"Erriberako El Culebretek ezin du jaso Gipuzkoako 75.000 tona zabor"

Nafarroako hondakinen gaia gertutik jarraitzen duen Compañía de las 3 Erres elkarteak gogor salatu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Nafarroako Erriberako Hondakinen Mankomunitateak sinatu duten akordioa.

FCC eta GHKra martxa eta Erraustegiaren Zorraren Festa deitu dituzte Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutikek

Larunbata honetan izango da, Hernanin. Herritar guztien osasuna eta dirua gutxi batzuen etekinaren zerbitzura jartzea salatzen dute deitzaileek. Erraustegia eraiki nahi duten enpresak (tartean FCC) eta enpresa hauek hautatuko dituztenak (GHKko batzarkideak) nor diren publikoki seinalatuko dituzte martxa zaratatsuaren bidez. Ostean egingo den Erraustegiaren Zorraren Festan jasotzen dituzten ekarpenak Ertzaintzak Gipuzkoa Zutiki jarritako isunak ordaintzeko izango dira.

GHKra "martxa alaia" eta Zorraren Festa egingo ditu Gipuzkoa Zutikek urriaren 29an Hernanin

Donostiako erraustegi proiektuan "%100en osasunaren aurka sinatzen ari direnak eta %99ren diruarekin geratuko direnak etengabe identifikatuko ditugu. %99ren bizkar bizitzea ez da doan!" mezua zabaldu du Gipuzkoa Zutikek ohar baten bidez, eta egun osoko egitaraua iragarri.

Negozio txarra Gipuzkoako herrientzat

Udazken honetan esleituko du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak Zubietako errauskailuaren lehen fasea. Udazken honetan ere, hainbat udalerrik esku artean izango dute partzuergotik ateratzeko azterketa. Proiektuaren kostuak –mila milioi eurotik gora– eta hori pagatzeko ezarriko diren baldintza gogorrek, hankaz gora jarriko dute hondakinen kudeaketa jasangarrirantz udalerri horietan orain arte egindako lana. Herritarrak prest al daude ondorengoei halako zorra uzteko?
GHK

Zehazki nor eta nola ari dira erraustegiaz dena erabakitzen?

Artikulu honen helburua zozoa da: herritar arruntok erraz ulertzea zein politikari ari diren erabakiak hartzen gure etorkizuna baldintzatuko duen erraustegiaz. Edo burujabetzaz mintzo garen hauteskunde osteko egunotan, udalei burujabetza nork kendu dien (eta ez begiratu Madrilera).

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys