Gizartea > Generoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Generoa kanaleko multimediak
Abesti arrakastatsua jotzeari utzi diote kontzertuetan, indarkeria matxista sustatzen duelako

Kontzertuetan publikoak La ingrata abestia jotzeko eskatzen dieten arren, duela hilabete batzuetatik euren kantu arrakastatsuenetakoa jotzeari uko egin diote Café Tacvba talde mexikarreko kideek, abestiak sustatzen duen indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia garatu dutelako urteotan.


2017-03-08 | ARGIA
Helburua lortu dute, Madrilgo emakumeek gose greba bukatutzat eman dute

Alderdi politikoek bermatu diete genero indarkeriaren aurkako azpibatzordean ordezkaritza izango dutela.


Zaintza eta etxeko lanak emakumeen gain jarraitzen dutela erakutsi du Eustatek

Martxoaren 8aren harira Eustatek argitaratu berri dituen datuek berretsi dute emakumeen gain erortzen dela zaintza eta etxeko mantenu lan karga handiena.


2017-03-08 | ARGIA
Madrilen 15 lagun daude gose greban indarkeria matxistaren aurka

Otsailaren 9an hasi zuten greba. Esan dute ez dutela bertan behera utziko alderdi politikoek indarkeria matxistaren estatu itunean haiek proposatutako 25 puntuak onartu arte.


2017-03-07 | ARGIA
Martxoaren 8a: feminismoa aldarrikatuko dute kapitalismoak dakarren hondamendiaren aurka

Euskal Herriko koordinadora feministak Basakeria heteropatriarkal kapitalistaren aurka, feminismoa zorroztu! goiburua aukeratu du aurtengo martxoaren 8ko mobilizazioetarako. Kapitalismoak zibilizazioaren porrotera garamatzala esanez hasten den agirian, feminismoa “zorrozteko” deia egiten dute: “Ez dago astirik. Makina geldiarazi behar dugu eta haustura bat eragin eredu ekonomiko, energetiko, sozial eta kulturalean”.


2017-03-02 | ARGIA
Bigarren gradua eman diote Majarenasi eta bere alabarekin bizi ahalko da harrera etxe batean

Espainiako Auzitegi Nazionalak talde tekniko baten txostena irakurri ondoren eman du baimena. Hala, Padre Garralda - Horizontes Abiertos fundazioaren egoitzetako batean egongo dira Sara Majarenas eta haren alaba.


Soziedadeak, aldaketa garaian?

Soziedaeetako bazkide egiteko, asko itxaron behar izaten zen lehen; kasu batzuetan, urteak ere bai. Orioko San Juan Elizpek gutuna argitaratu zuen aurreko Karkaran, zerrendan sartzeko lekua zutela adieraziz. Gizartea bezala, elkarteak ere aldatzen ari ote dira?


Adierazpen matxistengatik ezagun egin den umoregileak ez du Bilbon saiorik egingo protesten ondoren

Lau elkarte feministak Jorge Cremadesen emanaldia kentzeko eskatu zioten Bilboko Campos antzokiari. Salatu zutenez, umoregileak eduki matxistak zabaldu ohi ditu sare sozialen bitartez. Ikuskizuna atzeratu egin dute eta momentuz ez dute data berririk iragarri.


2017-02-28 | Lander Arbelaitz
Bikotekidea jotzea egozten dioten abokatua bere zereginetatik baztertu du Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak

Miguel Alonso Belza abokatua bere eginkizun guztietatik gabetzeko erabakia hartu du Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak, ohar baten bidez zabaldu duenez. Gipuzkoako abokaturik prestigiotsuenetako bat denaren aurkako epaiketa instrukzio fasean dago, bikotekidea jotzea egotzita.


Zein da urteko erabaki judizialik matxistena?

Genero ikuspegitik epaile batek hartutako erabakirik okerrena eta onena saritzen ditu urtero Women’s Link Worldwide elkarteak. Ebazpen matxistenen atalean, iaz Gasteizko kasu bat iritsi zen finalera eta aurten Murtzia eta Indiako auzitegiak dira hautagai nagusiak. Bozkatzeko aukera ere badago, apirilaren 21era bitarte.