Piztu Ezazu Argia 970x90

Emazteen Kontrako Bortizkerien Behatokia desegingo dute

Frantziako Estatuak erakundean zuen parte-hartzea bertan behera uzteak ekarri du Behatokia desegitea. Zortzi Herriko Etxetako ordezkariek iragarri dute Emazteen Kontrako Bortizkerien Behatokiaren desagerpena maiatzaren 21ean.

Filtrazioa: Soldadu frantziarrek Afrika Erdiko Errepublikan haurrak bortxatu zituzten

Frantziako soldaduek Afrika Erdiko Errepublikan (AEE) bederatzi urte arteko haurrei sexu erasoak egin zizkietela azaleratu du filtratutako txosten batek. Testigantzak jasotzen dituen txostena hedabide batzuei helarazteagatik Genevan Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen goi komisarioa inabilitatu dute.

Juan Carlos Aguilarrek 2013an bi emakumeak hil zituela aitortu du

Juan Carlos Aguilarrek Bilboko bere gimnasioan Ada Otuya eta Jenny Rebollo hil zituela aitortu zuen 2013ko udaberrian, eta  epaiketaren lehenengo egunean berretsi egin du. Aitortzari esker zigorra arin diezaiokete. Fiskaltzak hilketa bakoitzeko 20 urteko kartzelaldia eskatua zuen, eta akusazioek 45 urtera artekoak. Epaiketak apirilaren 20an segiko du.

Miren

Hau pelikula bat balitz, yankia ahal dela, etxe desjabetzeen inguruan protagonista etxetik botatzear dagoena balitz, hori gertatu aurretik, norbait azalduko litzateke salbazioa eskainiz. Izan liteke gizon aberats jator bat, izan banku zuzendari bihozbera bat... Batek daki. Hau pelikula bat...

Milia Lasturkoaren itzala

Erdi Aro garaiko jauntxoen munduan, baldintza bitxietan hilik suertatzen zenaren oroitzaz eta omenez eresiak ontzeko ohitura zegoen, gehienetan emakumeen ahotsez, izan ahizpak, kasu honetan bezala, izan arrebak, izan ere sendiek horretarako ordaintzen zituzten emazteak. Herriz herri ibiltzen ziren eta plainiderak bertsotan orraztatzea zuten bizi-bidea. Milia Lasturren ahizparen izenaz, nehor ez da gogoratzen. Guztiak bai, aldiz, gertakariaz eta gertakariaren zergatiaz.

Indarkeria matxistatik aske diren bizitzak irudikatu dituzte, Asun Casasolaren omenez

José Diego Yllanes iruindarrak Nagore Laffage hil zuen 2008ko Sanferminetan. Alabaren hilketagatik justizia egiteko, gertakaria ahanzturan ez erortzeko eta indarkeria matxistaren aurkako lanean tinko aritu da Asun Casasola irundarra. Bere omenez antolatu duten ipuin lehiaketak harrera arrakastatsua izan du.

Soinekoek ilusio optikoak eragin ditzakete, indarkeria matxistak ez ordea

Urdina eta beltza ala zuria eta urrekara? Seguruenik zuri ere erakutsiko zizuten soineko famatua. Orain indarkeria matxistaren aurkako kanpaina batean erabili dute.

“Puta bat zen; ongi egin zenuen”. Indarkeria matxistari gorazarre Betisen zelaian

Indarkeria matxistari gorazarre egiten diote Betis futbol taldeko ultrek, haien taldeak etxean jokatzen duen aldiro.

Frantziako armadan emakumeek jasandako hainbat sexu eraso argitara atera dira

Armada frantsesean sexu biolentzia jasan duten biktimak babesten ditu Themis bulegoak. Aurtengo apirilean sortu dute, eta zortzi hilabetean 66 kasu bildu ditu. Biktimen hamarretik ia bederatzi emakumeak dira.

Abadiñon bi senide hil dituen gizonak epailearen aurrean deklaratuko du

Abenduaren 10ean Mari Luz Alejo emaztea eta Amelia Rodríguez amaginarreba hil zituela aitortu duen abadiñarra ostiralean pasako da epailearen aurretik. Arratsaldean, Abadiñon eta beste hainbat lekutan elkarretaratzeak egingo dira hilketak gaitzesteko.

Abadiño: Hiltzaileak aitortu du emaztea eta amaginarreba hil dituela

Abadiñon “bortizkeria zantzuekin” hilda agertutako bi emakumeetan gazteenaren senarra atxilotu du Ertzaintzak, Berriak baieztatu duenez. Durangoko komisarian galdeketa egiten ari zitzaizkiola aitortu du hilketa.

Bikotekide ohia labanaz zauritu ondoren bere buruaz beste egin du gizon batek Bilbon

Bilboko Otxarkoaga auzoan emakume bat labanarekin zauritu du bere bikotekide ohiak eta ospitalera eraman dute, astelehen goizaldean. Erasotzaileak bere buruaz beste egin du.

Larunbateko bortxaketaren aurrean Iruñea ez da isilik geratu

22 urteko emakume batek salatu du indarrez etxera eraman eta bortxatu egin dutela Iruñean. Ustezko erasotzailea  atxilotu eta espetxeratu egin dute.

Erailketen sozializazioa: futbola eta femizidioak

Komunikabideetan albiste nagusia izan da; faxistak eta biolentoak futbol zelaietatik kanporatzeko neurriak aztertzen ari dira, jendarterako arriskutsuak direlakoan. Erail edo/eta erasotzen duten emakume bakoitzarekin instituzioetatik erantzun bera jasoko bagenu, zer...?

Dantza indarkeria bihurtzen denekoa

Emakumeen kontrako biolentziaren aurkako eguna ospatzen ari zelarik, gure herri batzuetan tradizioa dela-eta gertatzen ari dena etorri zitzaidan burura. Hasiera batean Bidasoako urak zerbait eramaten duelako usteak hartu ninduen, baina gero konturatu nintzen arazoak iturrian eta bokalean gertatzen zirela.

Asun Casasola borrokalari nekaezinaren omenez, ipuin lehiaketa

2008ko Sanferminak ziren. José Diego Yllanes iruindarrak Nagore Laffage hil zuen, ezetz esan ziolako, joan nahi zuela erabaki zuelako. Ordutik, alabaren hilketarengatik justizia egiteko, gertakaria ahanzturan ez erortzeko eta indarkeria matxista arbuiatzeko borrokatu du Asun Casasolak.

Emakumeenganako indarkeriari beldur barik aurre egiten

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. EAEn, adibidez, Ertzaintzak 4.765 emakume babesten ditu. Indarkeriari aurre egiteko, berau identifikatzen jakin behar da, eta horretarako sortu zen Beldur Barik programa. Egitasmoan parte hartutako gazteek azaroaren 29an izango dute festa.

Senarrak senarra hiltzea, indarkeria matxista ala etxeko indarkeria?

Gay eta lesbianen elkarteek genero bereko bikoteentzako babes psikologikoa eta juridikoa aldarrikatzen dute, bortizkeria tarteko denean. 2004ko Genero Bortizkeriaren Legetik kanpo geratzen dira halako tratu txar egoerak.

Bakerik ez, indarkeria matxistak dirauen bitartean

Indarkeria sexistari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Donostian azaroaren 12tik 15era bitartean. “LAB2014, Bakearen itzalak” izenpean, hainbat tailer eta hitzaldi izango dira San Telmo Museoan, Kaxilda liburu dendan eta Emakumeen Etxean.

Gasteizko hilketa salatzeko mobilizatzera deitu du Emakumeen Mundu Martxak

Gasteizko hilketa, genero indarkeriatzat jo du mugimendu feministak; hori dela eta, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat hiriburu eta herritan. Gasteizen berriz, manifestazioa egingo dute ostegunean Andre Mari Zuriaren plazatik hasita.

Amagoia Elezkanoren hiltzaileari 22 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegiak

Arabako Lurralde Auzitegiak 22 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Amagoia Elezkanoren hiltzaileari, hilketa azpikeriaz eta basakeriaz egin zuela frogatutzat emanda.

Amagoia Elezkanoren hiltzailearentzat 25 urteko kondena berretsi du akusazioak

Amagoia Elezkanoren hilketagatik, 25 urteko kartzela zigorra berretsi dute akusazioko abokatuek. Iazko urtean Euskal Herrian genero indarkeriak eragindako lehen emakume erahila izan zen Elezkano. Akusazioaren arabera, bikotekideak, “jelosiaz itsu”, 42 labankada sastakatu zizkion, guztiak oraindik bizirik zela.

Zifrak

Abuztuak ikara eragiteko moduko zifrak utzi dizkigu. Dakigunez, 47 ziren aurreko astean indarkeria matxistak utzitako gorpuak. Dakigunez, bortxatzeko grina maskulinizatuak ez du oporrik hartu. Badirudi inoiz baino lanpostu gutxiago dagoen honetan, gero eta langile gehiago hil direla, asko, gure...

Bortxaketaren kultura. Gizonentzako gida

“Gizona bazara, bortxaketaren kulturaren parte zara. Eta bai, badakit gogorra dela entzutea, ez duzu zertan botxatzailea izan behar, baina bortxaketaren kultura gisa ezagutzen ditugun jarrerak betikotzen ari zara”. Horrela hasten da Zaron Burnett idazlearen artikulua. Hona pasarte batzuk euskaratuta.

Aste Nagusiko bigarren sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea gaur Donostian

Donostiako Aste Nagusian jazotako bigarren sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Donostiako Piratek eta Mugimendu Feministak. 19:00etan Bulebarrean da hitzordua. Udalak ere protestarekin bat egiteko deia zabaldu die herritarrei.

Ehunka herritarrek salatu dute Donostian izandako eraso sexista

Ehunka herritar batu ziren igande arratsaldean Donostiako Bulebarrean goizaldean izandako eraso sexista salatzeko. Koordinadora Feministak eta Piratek deitu zuten elkarretaratzea, Denok goza dezagun, eraso sexistei erantzun! lelopean.

Eraso sexistarik gabeko jaiak nahi dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilboko Udalek

Donostia, Gasteiz eta Bilboko udaletako Berdintasun Sailek bat egin dute eraso sexisten kontrako aldarrikapena egiteko. Hiru hirietan berdintasunaren aldeko kanpainak jarri dituzte martxan beren Aste Nagusietan.

Algortan salatu duten sexu erasoaren aurka elkarretaratzea deitu dute

Getxoko Udalak, Algortako Jai Batzordeak eta Berdintasuneko Kontseiluak deitu dute elkarretaratzea. Hitzordua asteartean arratsaldeko 19:30tan da Algortako Torrene eta Telletxe kaleen artean dagoen “puntu lilan”. Bilgune Feministak ere deialdiarekin bat egin du.

PSOEko buru berriak independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarri ditu

PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.

Kontuz ibili!

Pentsa: bat-batean ezin zara gauez kalean ibili, ezin duzu igogailua erabili (ezezagun bat sartu daitekeelako), etxean bizpahiru gelaren argiak piztuta mantendu behar dituzu inork pentsa ez dezan bakarrik bizi zarela. Ez, arrazoia ez da mehatxatu zaituztela; soilik emakumezkoa zarela. Horiek...
Multimedia

2015-05-22  |  Genero indarkeria

Martxan

Mugarik Gabe elkarteak ekoiztutako dokumental honek, zortzi emakume feministen ikuspuntuan oinarrituta, mundu osoko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista anitzen inguruko hausnarketa egiten du.

2013-09-20  |  Genero indarkeria

Bortxatzaileen hitzak biktimen eskuetan

Project Unbreakable (Proiektu Apurtezina) argazkiak ardatz dituen internet bidezko egitasmoa da, artearen bitartez, emakumeen aurkako sexu erasoen zauriak ixteko lagungarria izan nahi duena. 21 urteko Grace Brown argazkilaria da proiektu honen egilea. Orain bi urte ekin zion bortxaketak jaso...

2013-05-31  |  Genero indarkeria

Sexismoa iragarkietan

Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen gorputz zein rolak iragarkietan nola islatzen diren azaldu dute bideo honetan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys