Piztu Ezazu Argia 970x90

"28ak libre izatea da aukera bakarra"

Abenduaren amaieran bukatu zen 28 gazteen aurkako epaiketa eta otsailaren bukaeran edo martxoaren hasieran sententzia ezagutzea espero dute auzipetuek. Fiskalak horietako hamabi kideren aurkako akusazioak erretiratu zituen, baina gainontzeko hamaseiei “Segiko militantzia aktiboa” leporatzen die. Horietako bat da Bergoi Madernaz gasteiztarra.

Kitzikan, sexu askapenerako gazte antolakunde berria

Euskal Herriko sexu askapenerako gazte antolakunde berria sortu da, Kitzikan. Bi urtez hausnarketan eta eztabaidetan murgilduta egon ondoren, ekintzara igarotzeko ordua heldu dela erabaki dute. Topatu.infon aurkezpenaren kronika egin dute.

Aske geratu dira asteartean atxilotu Aitzinako hiru kide; laugarrena Parisera eraman dute

Astearte goizean jendarmeek Aitzina gazte antolakundeko lau gazte atxilotu zituzten Ipar Euskal Herrian. Horietatik hiru aske geratu dira. Larunbatean manifestazioa egingo dute Baionan atxiloketak salatzeko.

19 lagun identifikatu dituzte sare sozialetan egindako ustezko irainengatik

Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.

Aitzinak euskarazko bide seinaleak jarri ditu nazio izaera aldarrikatzeko

Aitzina Ipar Euskal Herriko gazte antolakundeak euskarazko hamabost bide seinale jarri ditu nazio izaera aldarrikatzeko.  

28 gazteen aurkako auzia, epaiaren zain

28 gazte independentisten aurkako epaiketaren ahozko saioa ostiralean amaitu da. Segiko kide izatea egotzita, irailaren 22an hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean haien aurkako auzia.

Kartzela zigor eskaria Topatuko kide bat, Ernaiko zazpi eta Periko Solabarriarentzat

Topatuko kide Iraitz Salegiri eta Periko Solabarriari 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu die Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ernaiko zazpi kideri bi urtekoa. Guztiei terrorismoa goratzea leporatzen diete.

Estatuaren errepresioa larrugorritan

Ulertezina litzateke Auzitegi Nazionalak joan den ekainean 40 gazte libre uztea eta orain akusazio berdinekin beste 16 gazte zigortzea, guztiek akusazioak ukatu dituztenean. Ez dira Segikoak, baina badira independentistak, horren aldeko jarduera egin dute eta aitortzen dute. Jarduera hori legezkoa dela berretsi zuen 40 gazteak absolbitu zituen epaimahaiak.

Akusazioa erretiratu diete hamabi gazte auzipeturi

Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Aitziber Plazaola, Beñat Lizeaga, Jazint Ramirez eta Xalbador Ramirez auzipetutako gazte independentisten kontrako akusazioak erretiratu ditu fiskalak.

Jone Amezaga atxilotu du Ertzaintzak bortizki

Ertzaintzak astelehen goizean atxilotu du Jone Amezaga gaztea Gernikako merkatu plazan. Lekukoek kontatu dutenez, polizia autonomikoak modu bortitzean egin du atxiloketa, borra hedagarriak erabiliz besteak beste. Manifestazioa deitu dute atxiloketa salatzeko: 20:00etan abiatuko da Merkurio plazatik.

Koldo Etxegarai Aitzinako kidea atxilotu dute, bere kabuz deklaratzera joateri uko egin ostean

Kolodo Etxegarai Aitzina gazte antolakundeko kidea atxilotu du Frantziako poliziak, bide seinaleen aferagatik.

Ertzaintzak ez du herri harresirik nahi

Herri harresiei buruzko txosten bat bidali zion Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalari azaroaren 20an, Jone Amezagaren kasuan atxiloketa aurreratzea justifikatzeko. Donostiatik hasi eta Loiolara egindako herri harresi eta desobedientzia ekimenen ezaugarriak deskribatzen ditu argazkiz lagunduta. Amezagaren kasuan, atxiloketa egiteko dagoen 10 eguneko epea kritikatzen du, desobedientzia ariketa aurreikusten dela argudiatuta. Dokumentua ARGIAren eskuetara heldu da eta osorik daukazue kontsultagai.

Deklaratzera deitutako Aitzinako bi kideak ez dira aurkeztu

Bide seinaleen auziaren baitan Aitzinako bi gazte deitu dituzte deklaratzera, baina Topatuk jakinarazi duenez, ez dira aurkeztu.

Poliziek legez kanpoko galdeketak egin dizkietela salatu dute Ezkerraldeko zenbait gaztek

Azken hilabeteetan legez kanpoko galdeketak, jazarpenak eta eta kolaborazio eskaerak egin dizkietela salatu dute agerraldi batean Ezkerraldeko zenbait gaztek.

Iruñea laranjaz blai eskubide zibil eta politikoen alde

3.000 pertsonatik gora batu dira azaroaren 8an Iruñean, Segiko kide izatea egotzita epaitzen ari diren 28 gazteei babesa adierazi, epaiketa politikoen kontra egin eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko.

Torturaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte ostegunerako gazte auziperatuek

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteek mobilizazioak deitu dituzte urriaren 30 honetarako.

Portugaleteko liburutegia zerbitzu publiko duinak aldarrikatzeko okupatu zuten gazteak absolbitu dituzte

Zerbitzu publiko duinen alde protesta egiteagatik joan den astean epaitu zituzten 13 gazteak absolbitu egin dituzte.

Aitzinako kide bat atxilotu du Frantziako poliziak, eta Baionako egoitza miatu

Info7 irratiak jakinarazi duenez, 07:00ak aldera Arrosan (Nafarroa Beherea) Aitzinako kide Alex Feldman atxilotu du Frantziako poliziak.

Topatuko kideek prentsa askatasunaren aurkako erasotzat jo dute epailearen aurrean deklaratu behar izatea

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu dute astearte goizean Iraitz Salegi, Nekane Zinkunegi eta Izaro Zinkunegi kazetariek, Topatu.info webguneak Gazte Danbadari buruz egindako jarraipen informatiboarengatik inputatuak izan ostean.

Topatu.info-ko hiru kide inputatu dituzte Gazte Danbadaz informatzeagatik

Topatu.info gazte proiektu komunikatiboko hiru kide deklaratzera deitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak, webgunean bertan jakinarazi dutenez. Madrilera joan beharko dute urriaren 7an, Euskal Herrian deklaratzeko egindako eskaerari epaileak uko egin ostean. Ernaik 2013ko martxoan Urduñan antolatu zuen Gazte Danbadako ekitaldi politikoaz informatzeagatik deitu dituzte, "terrorismoari gorazarre" egin ziotela akusatuta.

Zerbitzu publiko duinen aldeko protesta egiteagatik 13 gazte epaitegira Portugaleten

Portugaleteko zenbait gazte eragilek liburutegia sinbolikoki okupatu zuten ekainaren 2an, herrian antzematen dituzten zerbitzu publikoetako gabeziak azaleratzeko helburuarekin. "Aginteari desobedientzia" egiteaz akustatuta, Barakaldoko epaitegian deklaratu beharko dute parte hartu zuten hamahiru gazteek urriaren 14an.

Gatazkaren usteltzea eta paktismo berria

Espainiako Auzitegi Nazionala beste 28 gazte epaitzen ari da joan den astelehenetik aurrera. Segikoak izatea leporatzen die eta, beraz, erakunde terroristako kide izatea, 2007an Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi ezker abertzaleko gazte erakundeak terroristatzat jo zituelako....

ETAren zulo beltza, Auzitegi Nazionala eta Einstein

Astelehenean beste 28 gazte epaituko dituzte Segikoak izatea leporatuta. Espainiako justiziak 2007an esan zuen Jarrai, Haika eta Segi erakunde terroristak zirela. Adi baina, hemen ere ez daude ados Auzitegi Nazionaleko guztiak.

28 gazte auzipetuek agerraldi jendetsua iragarri dute Loiolako basilikan igandean

Epaiketa politikoen aurkako protesten bidetik, beste urrats bat eman nahi dute 28 gazte auzipetuek igandean, goizeko 12:00etan, Azpeitiko Loiola basilikaren aurrean egingo duten agerraldi jendetsuaren bitartez.

28 gazte auziperatuak libre uzteko, konpromisoa hartzera deitu dute Asteburu Laranjan

Irailaren 22tik aurrera epaituko dituzten 28 gazte independentistek, ehunka herritarren babesa jaso dute Asteburu Laranjan, herri ugaritan izandako elkartasun-ekimenetan. Ekitaldi nagusia igandean izan da Gernikako Astran eta elkartasunetik konpromisora igaro eta desobedientziarako deia egin dute.

28 gazte auziperatuen aldeko ekitaldi nazionala irailaren 14an Gernikako Astran

Segiko kide izatea leporatuta, hil honen bukaeran Espainiako Auzitegi Nazionalak 28 gazte epaituko ditu. Hori salatzeko, 28 gazteek eta Eleak mugimenduak, epaiketaren aurkako ekimen nazionala antolatu dute irailaren 14an 12:00etan Gernikako Astran. Euskal Herriko hainbat herri eta auzoetan, auziperatuei babesa adierazteko egingo den “Asteburu Laranjaren” baitan egingo da igandeko ekitaldia.

Leitzako gazte bat inputatu dute bideo parodia batean egindako pintadengatik

Guardia Zibilak 21 urteko gazte leitzarra inputatu du, bideo parodia batean terrorismoa gorazatzeaz akusatuta. Bideoko protagonista “ETAren aldeko pintadak” egiten agertzen dela argudiatuta atxilotu du poliziak. “Zakarrak botatzen” izenburupean, Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako film laburren lehiaketako irabazlea da bideoa.

"Bidegabekeria ikaragarria da pintada batzuengatik bi urte eta erdirako espetxeratzea"

Espetxeratzeko aginduaren zain dauden Jon Telletxea eta Urtzi Martinez gazte grebalarien alde, protestak deitu ditu Grebalariak aske! plataformak Bilboko Aste Nagusirako. 2012ko greba orokorrean pintada batzuk egiteagatik bi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zien ekainean Bilboko zigor-auzitegiak.

Urruñako gazteek herriko plaza okupatuko dute gaztetxe eske abuztuaren 21etik 23ra

Gaztetxea  aldarrikatzeko herriko plaza okupatuko du Urruñako Gazte Asanbladak abuztuaren 21etik 23ra bitartean. Duela sei urte antolatzen hasi zirenetik eskatu dute biltzeko tokia. Okupazioaren hiru egunetan gaztetxea izango balute antolatuko lituzketen ekimenak egingo dituzte Herriko Etxearen aurrean.

Frantsesez soilik idatzitako 100 seinale kendu eta Parisera bidali ditu Aitzinak

Aitzina gazte antolakundeak Ipar Euskal Herriko herri eta hirietatik frantsesezko izena daramaten 100 seinale kendu eta Parisera bidali ditu. Uztailaren 14ko Frantziako Errepublikaren jai nazionalaren harira burutu dute ekintza, “ospatzeko ezer ez” dutela erakusteko.
Multimedia

2015-03-06  |  Gazte mugimendua

Kurdistango emakume ekintzaileak Euskal Herrian

Ernai, Askapena eta Bilgune Feministak gonbidatuta, Euskal Herrian izan dira Melike Yasar eta Nursel Kilic Kurdistango ekintzaileak. Kurduen borrokaren, emakumeen parte hartzearen eta Konfederalismo Demokratikoaren inguruko hitzaldiak eman dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta hainbat...

2015-02-02  |  Gazte mugimendua

Kitzikan

Sexu askapenerako Kitzikan antolakundearen aurkezpen bideoa.

2015-02-02  |  Gazte mugimendua

Kitzikan sexu askapenerako gazte antolakundearen aurkezpena

Bi urtez eratze prozesuan murgilduta egon ostean, hausnarketa eta eztabaidetatik ekintzetara jauzi egiteko sortu dute Kitzikan taldea. Mezu argi bat zabaldu dute Bergarako gaztetxean egindako aurkezpenean: “Kaleko indarrean sinesten dugu, kalean aurkituko gaituzue, kalea baikara”.

2014-12-10  |  Gazte mugimendua

Gazteak eta harremanak

Gazteen arteko harreman ereduei buruz Ernai gazte antolakundeak plazaratu duen lana.

2014-11-17  |  Gazte mugimendua

Genero rolak gaztetxe eta gune autogestionatuetan

Gaztetxe eta gune autogestionatuak, espazio libreak dira, baina gizartean txertatuta egonda, rol banaketa gainditzea lortzen al da? Pili Alvarez soziologoak ikerketa egin du eta Miren Aranguren Putzuzulo gaztetxeko eta Bilgune Feministako kideak ere bere analisia konpartitu du IDEMtitateak...

2014-11-14  |  Gazte mugimendua

Debako gaztetxea bizirik!

Debako Gazte Asanbladako partaideak protagonista izanik, beraiek 2006an grabatutako irudiekin osatzen da gehien bat lan hau. Ekoizpena: Biharko ekoizpenak eta Eguzki Bideoak

2014-09-19  |  Gazte mugimendua

28 gazteak

Irailaren 22an epaituak izango dira 28 gazte. Horietako hiruren, Xalba, Ibon eta Oihanaren sentsazio eta bizitako momentuak jasotzen ditu Hamaika Telebistaren erreportajeak.

2014-09-17  |  Gazte mugimendua

28 gazte auzipetuek agerraldi jendetsua iragarri dute Loiolako basilikan igandean

Epaiketa politikoen aurkako protesten bidetik, beste urrats bat eman nahi dute 28 gazte auzipetuek igandean, goizeko 12:00etan, Azpeitiko Loiola basilikaren aurrean egingo duten agerraldi jendetsuaren bitartez.

2014-09-16  |  Gazte mugimendua

#28akerelibre Asteburu Laranja

Espainiako Auzitegi Nazionalean 28 gazteren aurkako epaiketa hasteko astebete besterik falta ez da falta. #28akerelibre dinamikaren baitan, irailaren 13 eta 14an Asteburu Laranja antolatu zuten auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketa politikoei aurre egiteko konpromisoak hartzeko deia...

2014-06-26  |  Gazte mugimendua

Europako Batasunaren bilakaera

Ernai gazte antolakundeak Europar Batasunaren sorreratik gaur egunera arteko ibilbidearen azterketa plazaratu du bideo honen bitartez.

2014-06-03  |  Gazte mugimendua

Euskal Herria Arraundeguorl egun internazionalista

Euskal Herria Arraundeguorl egun internazionalista antolatu zuten larunbatean (Ernai eta Askapena antolakundeek. Eguna bost minutuko bideo honetan laburbildu du Aiaraldea.com-ek.

2014-01-10  |  Gazte mugimendua

Idoya Iragorri

2009ko azaroan atxilotu zuten Idoya Iragorri (Sestao, 1983), hamarnaka gazteren kontra egindako operazio polizialean, Segiko kide izatea leporatuta. Orain, hiru kiderekin batera (Irati Mujika ostegunean atxilotu zuten) gazte horiek epaitzen ari den Audientzia Nazionalari uko egin eta ezkutatzea...

2013-12-20  |  Gazte mugimendua

Tximeletak, etengabeko metamorfosia

Euskal Herriko gazte borrokak hiru hamarkada luzeetan utzitako arrastoa jasotzen duen dokumentala da ‘Tximeletak, etengabeko metamorfosia’. Topatu gazte proiektu komunikatiboak hainbat lagunekin batera gauzatutako egitasmoa da, egungo zurrunbiloan iraganeko perspektiba galtzeko...

2013-11-20  |  Gazte mugimendua

Denok izan behar dugu Euskal Herrian aske

Euskal Herriko gazte independentisten aurkako azken sarekadak dira lan honen abiapuntu. Atxilotuak, kartzelaratuak eta hauen senideak dira bideoaren gidariak. Tartean, egunotan, Segi gazte antolakundeko kide izatea leporatuta, Madrilen epaitzen ari diren 40 gazteak. Iturria: Ernai Zaldibar

2013-11-06  |  Gazte mugimendua

Aitzina! gazte antolakundearen sorrera ekitaldia

Bederatzi hilabeteko prozesuaren ostean, Aitzina! gazte antolakundea sortu dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako hainbat gaztek. Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzale guztien bilgunea izan asmoz jaio da. 2013ko azaroaren 2an Baionan egindako sortze ekitaldiaren laburpena duzue...

2013-08-26  |  Gazte mugimendua

Piztu da piztia

Donostiako Intxaurrondo auzoko Ernaik ekoiztutako dokumentala.

2013-06-11  |  Gazte mugimendua

Baxoa euskaraz

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko arrazoiak azaltzen dituzte bideo honetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko hainbat ikaslek. Iturria: Topatu.info

2013-06-10  |  Gazte mugimendua

Herria gara arnas

Ekainaren 15ean Miarritzen Iheslari Politikoen kolektiboari hitza emateko antolatutako ekitaldiaren harira, Ernai Gazte Antolakundeak egindako ekarpena. Iheslari gazteen bi kasu eta bost testigantza ardatz hartuta, kolektibo horretako errealitatea biltzen duen erreportajea prestatu...

2013-05-02  |  Gazte mugimendua

Ortuondo proiektua

Gaztetxe bat izatetik haratago, proiektu oso batek barnebiltzen du Ortuondo. Galdakaoko Gazte Asanbladaren ekimenez sortutako egitasmoa da, egunetik egunera haziz doana. Abaroa Ikusentzunezko Sorkuntzak Topatu.info atariarentzat egindako bideoa.

2013-03-22  |  Gazte mugimendua

Donostiako gazte auziperatuak

2007ko urria eta abenduan, Donostiako 26 gazte atxilotu zituen Espainiako Polizia Nazionalak. 11 inkomunikatu eta torturatu zituzten, eta horietatik 13 espetxeratuak izan ziren. Sei urteren ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak horietako 15 gazteri ezarritako espetxe zigorra berrikusi du...

2013-01-25  |  Gazte mugimendua

ASTRA kultura fabrika

Gernikako Astra kultura fabrikaren inguruko bideo erreportajea duzue honakoa, Abaroa ikus-entzunezko sorkuntza taldea osatzen duten gazteek Topatu.info-rako egina. Iturria:

2012-12-03  |  Gazte mugimendua

Tximeletak egitasmoaren aurkezpen jaialdia

Tximeletak, etengabeko metamorfosia egitasmoaren aurkezpen jaialdia Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), 2012ko azaroaren 29an. Egitasmoaren helburu izan den dokumentalak hiru hamarkadetako gazte borrokak bildu ditu, gazte memoria berreskuratu nahian.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys