Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak, urruntzeko agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
GasteizMartxoaren 3ko manifestazioan Ertzaintzak foam jaurtigailuekin eta borrekin zauritu zituen zenbait herritarren argazkiak zabaldu ditu LAB sindikatuak, Poliziaren inpunitatea amaitzeko neurriak exijitzearekin batera.
Adrián Almazánek gidatuko duen solasaldian, Madrilgo ekologista ezkertiarra den Jorge Riechmannek bere liburua aurkeztuko du: Ekologismoa, iragana eta oraina (etorkizunari buruzko ideia batzuekin). Araba Bizirik taldeak antolatu duen hitzaldia martxoaren 11n... [+]
Orain arte ezagutzen denagatik, Ertzaintzak Martxoaren 3ko igandeko manifestazioan jaurtitako foam jaurtigai batek zauritu zuen pertsona hori, matrailezurra bi lekutan apurtu zioten, ospitalean dago eta ebakuntza egin beharko diote. Hori da asteazken honetan Gasteizen egindako... [+]
"Ezinegona eta kezka larria" adierazi eta Gasteizko Udalari neurriak har ditzala eskatu diote euskalgintzako eragileek.
Asteazkena da lehen greba eguna: irakasle eta ikertzaileak daude deituta. Martxoaren 12rako ere berriz egin dute deia: EHUko langile guztientzat da hura. Irakasle eta ikertzaileen “prekarizazioaren” kontra egin nahi dute protesta.
Dozenaka traktorek Lakua auzoko kaleak hartu dituzte astearte honetan, Jaurlaritzaren egoitza dagoen lekuan, erakunde publikoek NPBren laguntzen ordainketari "erantzun eraginkorra" ematea edo 2023ko urteko BEZaren itzulketa aurreratzea eskatzeko.
A ereduko eskola D ereduko bihurtzea erabaki dute Gasteizko Judimendi auzoan, eta aurre-matrikulazioak emaitza nabarmena utzi du: orain arte profil erdalduna zuen eskolan, 2 urteko gelan izena eman duten 15 umeetatik erdia inguru familia euskaradunetakoak dira... [+]
Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.
Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]