Nuclenor, Garoņako ateak irekitzear

Burgosko zentral nuklearra berriro irekitzeko beharrezko pausoak ematen ari da Nuclenor. Hark aurreikusi bezala joanez gero, beste 17 urterako irekiko dute Gasteiztik 40 kilometrotara dagoen zentral nuklearra.

Garoņa “egoera negargarrian”: 150 milioi beharko dira berriz martxan jartzeko

Garoña zentral nuklearra “egoera negargarrian” dagoela salatu du Burgosko Ekologistak Martxanek. Zentrala berriz martxan jartzea “erabaki zentzugabetzat” jo dute, eta logikoena “behin betiko ixtea” dela diote.

Garoņa behar baino lehen ixteagatik 18,4 milioiko zigorra Iberdrola eta Endesari

Garoñako zentral nuklearra baimenik gabe eta behar baino lehenago ixtea “arau-hauste oso larritzat” jo du Espainiako Merkatu eta Konpetentziaren Batzorde Nazionalak. Horregatik, Iberdrolak eta Endesak kontrolatutako Nuclenor elkarteak 18,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du.

GaroÃąa itxita uztea edo berriro zabaltzea, biak kezka iturri

Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan

Garoņa berriro irekitzeko eskatuko du Endesak

Endesak Garoñako zentral nuklearra (Burgos) berriro irekitzeko baimena eskatuko duela iragarri du. Enpresa elektrikoaren esanetan “oztopo ekonomikoak” gainditu dituzte jada, eta uztailaren seiaren aurretik irekiera prozesua martxan jarriko dute.

"Garoņa martxan jartzen baduzue, bagoaz beste argindar konpainia batera"

Araba Garoñarik Gabe plataformak herritarrei dei egin die zentral nuklearra berriro ez irekitzeko presioa egin dezaten. Garoña berrirekiko balitz Endesa eta Ibedrolako bezero izateari uzteko sinadura bilketa jarri dute abian.

Garoņa: laster Bilbo aldeko herritar guztientzat iodo pilulak?

Komeni da arretaz irakurtzea gaur Madrilgo El País egunkarian Enrique Mullerrek plazaratzen duen "Alemania ampliará la zona de seguridad alrededor de sus reactores nucleares" kronika. Euskaldunoi dagokigunez, bereziki Araba eta Bizkaiko jendeek kasu egin beharko liokete letra xeheari, bertan adierazten baita Alemaniako gobernua zentral nuklearren inguruko eremuetan ezartzera doan zenbait neurri berri. Horiek gure artera ekarriz gero (eta ekarri beharko dira laster), Araba eta Bizkaiko herritar gehienei iodo pilulak banatu beharko dizkiete agintariek, Gañorako (Burgos) zentral nuklearrean istripua gertatuz gero lehen orduetako babes neurria eskueran eduki dezaten. Bilboaldea bera ez da zentraletik 50 kilometro baino urrunago aurkitzen.

Zentral nuklearren aurkako protestetan Greenpeaceko 76 kide atxilotu dituzte

Zentral nuklearren segurtasun ezaren aurkako protesta ekintzak egin ditu asteazkenean Greenpeace taldeak Europako bost herrialdetan. 76 ekintzaile atxilotu ditu poliziak, haietako 9 Garoñan. Azken horiek aske geratu dira.

Garoņa berriz martxan jarri ahal izateko, legedia aldatu du Espainiako Gobernuak

Garoñako zentral nuklearra kudeatzeaz arduratzen den Nuclenor enpresaren neurrira egindako dekretua onartu zuen ostiralean Espainiako Gobernuak. Horri esker, zentralaren arduradunek bost hilabete dituzte erabakitzeko Garoña berriz martxan jarri nahi al duten.

Garoņako zentral nuklearraren itxiera berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Greenpeace erakunde ekologistak aurkeztutako helegitearen gainean eman du epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta argudiatu, Garoñako zentral nuklearraren kasuan indarrean dagoen legea 2009ko uztailaren 3koa dela, ITC/1785/2009 delakoa alegia. Legearen arabera, 2013ko uztailaren 6an itxi behar zen Garoña behin betiko, baina Espainiako Industria Ministeritzak agindua baliogabetu egin zuen partzialki, eta enpresa kudeatzaileak, Nuclenorrek, zentrala ustiatzen jarraitzeko baimen berria eskatu zuen.

Merkeagoa da GaroÃąa zabaltzea ixtea baino

Nola itxi Txernobyl? Nola itxi Fukushima? Bi zentral nuklear horiek istripuak jasan ondoren “bizirik” jarraitzen dute, eta inork ez du ixtea planteatzen. Lehena estali eta berrestali egin dute, eta hurrengo belaunaldiek egin dezaketen aurrerapen teknologikoen esku utzi dute soluzioa;...

Garoņa ireki ahal izateko dekretua onartuko du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak hilaren amaieran edo otsailaren hasieran onartuko du Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzea ahalbidetuko duen dekretua, Alberto Nadal Estatuko Energia idazkariak azaldu duenez. Martxan jartzeko erabakia Nuclenorren esku dago.

Garoņak itxita ere asko eragin dezake

Laster urtebete egingo du Garoñaren itxiera posiblearen berriak kaleratzen hasi zirenetik. Moldaketa handiegiak eskatzen zizkion Europatik finkatu araudiak, nahiz eta Espainiako administrazioak eta jabea den Nuclenor enpresak aurrera egiteko interes komuna izan.

Garoņaren itxieraren alde, PP gabe

Garoñako zentral nuklearra itxi eta eraistearen aldeko manifestazioa egin zuten Gasteizen larunbatean, PSE, EAJ eta Bilduren babesarekin. Udaletxearen ekimena izanagatik, Javier Maroto Gasteizko alkatea ez zen bertan izan, eta PPk ez zuen sinatu gainontzeko indar politiko guztiek adostutako manifestua.

GaroÃąakoak luze joko du

Garoñako zentral nuklearraren aurkako borrokan aritzen direnetako batzuk ospakizunetan ikusi nituenean orain sei edo zortzi hilabete, sentipen arraroak izan nituen; ez bainuen uste botere ekonomikoek, besterik gabe, beraien deskoordinazioak eraginda, hain erraz etsiko...

Garoņaren etenaldia behin-behinekoa izan daitekeela adierazi die Nuclenorrek langileei

Garoñako zentral nuklearraren etenaldiari “buelta eman diezaioketela” helarazi die langileei berau kudeatzen duen Nuclenor enpresak. Industria Ministerioak larunbata baino lehen bidali behar du ustiaketa eteteko dokumentazioa. Haatik, zentralaren etorkizuna argitu arte “langile guztiek lanpostua mantenduko dutela" adierazi du Alberto Cesar Gonzalez enpresa-batzordeko presidenteak.

Garoņa uztailaren 6a baino lehen itxiko duela dio Espainiako Gobernuak

Garoñako zentral nuklearra itxi egingo du Espainiako Gobernuak uztailaren 6rako. Plantaren esplotazioa amaitu egingo da, bere luzapena epe legaletan betetzea ezinezkoa dela argudiatuta.

GaroÃąa

Doinua: Ternua. 40 urte luzetan mehatxu bat nabarmena, Gu eta gure ingurua guztiz suntsi lezakeena, ez die axola izateak kontra jendarte gehiena, noiz eman behar digute Garoñakin su-etena? Batzutan erretzen denez suakin jolasten dena, ez dadin pasa...

PPren disziplinarekin hautsiz, Marotok Garoņako itxieraren alde bozkatu du

PPren irizpidearen aurka Garoñako zentral nuklearraren itxiera exijitzen duen EAJ, PSE, eta EH Bilduren mozioaren alde bozkatu du Javier Maroto Gasteizko alkateak Eusko Legebiltzarrean

Garoņa: 6 herritar kontra eta 2 alde EAEn

Herritarren %62ak zentral nuklearra behin betiko ixtea nahi du, %20ak nahiago du funtzionatzen segitzea eta %19ak ez du erantzun zehatzik eman. Horixe da Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestaren emaitza (pdf).

Nuclenor-ek adarra jo digu berriz

Antzerki hutsa zela ohartarazi zuten eszeptikoenek, Espainiako Gobernuari (honek sektore energetikoan ezarri nahi zuen zerga-sistema berriari) presioa egiteko iragarri zuela Nuclenor enpresak Garoña zentral nuklearraren itxiera. Hain zuzen, betiko ixteko data baino hilabete eta erdi...

Nuclenor-ek adarra jo digu berriz

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) Garoñako zentral nuklearraren itxiera atzeratzeko eskaera onartu du. Berez, uztailaren 6an zen amaitzekoa luzapena. Mikel Garciak analisia idatzi du gaiaren inguruan. Izenburuak argi laburbiltzen du gertatutakoa.

Garoņa, ezin amaituzko historia

Nuclenorrek, Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen enpresak, zentralaren itxiera atzeratzeko eskatu zion joan den ostiralean Espainiako gobernuko Industria Ministerioari.

Nuclenorrek Garoņa geratzeko mehatxua egin du, Kongresuak ez dezan onartu zerga-sistema berria

Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak eraikina hilaren 16an ixteko agindua eman dezakeela adierazi du, Diario de Burgos egunkariak jakinarazi duenez, baimena duen arren 2013ko uztailaren 6ra arte zabalik mantentzeko. Nuclenorrek presio egin nahi dio Espainiako Kongresuari, atzera bota dezan Senatuak onartutako zerga berri bat.

Garoņa eraisteko plana gaur aurkeztu behar du Nuclenorrek

"Bide administratiboa ez dago itxita". Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresaren hitzak dira, oraindik ere negoziazioen atea irekita dutela aditzera emanez. Espainiako Gobernuak energia sektorean egin nahi duen erreforma ezagutu ostean, Nuclenorrek irailean iragarri zuen zentrala itxi egingo dutela, ekonomikoki ez delako bideragarria, baina Gobernuarekin hitz egiten jarraitzeko prest daude, nonbait. Kontuak kontu, gaur du azken eguna zentrala ixteko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko eta garaiz aurkeztuko dituela ziurtatu du enpresa nuklearrak.

Garoņa ixteko dokumentuak mahai gainean ditu Nuclenorrek

Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN gaztelaniazko sigletan) Garoñako zentral nuklearra ixteko beharrezko dokumentuak bidali dizkio zentralaren jabe den Nuclenor enpresari. Garoñak martxan jarrai zezan baimena eskatu behar zuten zentralaren jabeek (Endesa eta Iberdrolak erdibana kontrolatzen dute Nuclenor). Ez dute egin, epea agortu da eta beraz, 2013ko San Fermin bezperan itxiko da Garoña, uztailaren 6an.

Garoņaren itxiera negoziatu egin daitekeela uste dute konpainia elektrikoek

Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak, hura 2019ra arte ustiatzen jarraitzeko eskaririk ez dio egin Espainiako Industria eta Energia Ministerioari, eskaria egiteko epea jada amaitu den arren. Espainiako Gobernuak ontzat eman du Garoña 2013an ixtea, baina Nuclenor enpresa osatzen duten Endesa eta Iberdrola konpainia elektrikoek uste dute itxiera negoziatu egin daitekeela oraindik. Bestalde, Juan Vicente Herrera Gaztela Leongo presidentea Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroarekin bilduko da, "itxieraren ondorio kaltegarriez" hitz egiteko, Diario de Burgos egunkariak plazaratutako elkarrizketan dioenez.

Garoņaren luzapena, Gobernuak sektoreari jarriko dizkion baldintza ekonomikoen menpe

Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak, hura ustiatzen jarraitzeko eskaririk ez dio egin oraindik Espainiako Industria eta Energia Ministerioari, eskaria egiteko epea gaur amaituko den arren. Enpresak adierazi duenez, sektorearen araudiak sortzen duen "ziurgabetasuna" argitu bitartean, ez du luzapen eskaririk egingo. "Ziurgabetasun" horren atzean arrazoi ekonomikoak daude. Industria Ministerioak oraindik ez du jakinarazi nuklearren sektoreari zenbateko zergak jarriko dizkion, eta hori da Nuclenorri zalantzak sortzen dizkiona.

Zergatik ez den sinesgarria Segurtasun Nuklearraren Kontseilua

Pitzadurak antzeman dituzte Belgikako zentral nuklear bateko erreaktorearen ontzian, eta Arabatik 5 kilometro eskasera dugun Garoñako eta Cofrenteseko (Katalunian) zentralak ikuskatuko dituela adierazi du Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN), enpresa berak eraiki zituelako hiru zentraletako ontziak. Zein sinesgarritasun izan dezake, ordea, aurrekariak kontuan hartuta erabat politizatua dagoen eta orain arte industria elektriko nuklearraren mesedetan jokatu duen Kontseiluak? Hainbat adibide jaso ditugu blogean.

Garoņak pitzadurarik ote duen aztertzen ari da Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua

Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua (CSN) Garoñako zentral nuklearra aztertzen ari da, baita Herrialde Katalanetako Cofrendendesekoa ere. Ikerketaren arrazoia Flandrian dago: Doel herriko zentral nuklearrean pitzadurak agertu dira eta hura eraiki zuen enpresak (Herbehereetako Rotterdam Droogdok Maatshappij-ek) egin zituen Garoñako eta Cofrendeseko zentralen ontziak ere.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys